Connect with us

EHU

Handia izan da Donostiako 65. Zinemaldia

Published

on

Aimar Erkiaga

Filmak, aktoreak, momentuak, elkarrizketak… hainbat eta hainbat momentu ahaztu ezin utzi dizkigu 65. Zinemaldi honek. Filma onenaren maskorretik hasita James Franco-ren The Disaster Artistekin, publikoaren sariarekin jarraituz, Martin Mcdonagh-en Three Billboards Outside Ebbing, Missourirekin eta epai maiaren sari bereziarekin bukatuz.

Donostiako urte honetako Zinemaldiko epai maiak euskal film berri bati eman nahi izan dio sari berezia, orain dela pare bat urteko Loreak filmaren zuzendari berdinek, Jon Garaño eta Aitor Arregik, zuzendutako Handia filmari.

Handia izeneko film euskaldunak Altzoko Handiaren istorioa kontatzen digu, Eneko Sagardoi aktore Durangarraren eskutik. Filma Euskal Herriko gatazka latz baten denbora lerroan kokatzen da, Karlistadetan, are gehiago, aldaketa handi batean; foruen galeran.

Garañoren hitzetan, “Aldaketa etengabea da Altzoko handiaren filma, Erregimen zaharraren eta Karlistadaren amaiera islatzen duena”

Euskarazko azken super produkzioa da Handia, itxura ezin hobea duen pelikula luze eta landua. Zinemetan ikusgai egongo da datorren urriko 20tik aurrera

Redacción de GDKOirratia Radio Galdakao

Click to comment

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

EHU

C´s-ek antolatutako ekitaldiaren aurrean Altsasuarrek “liskarrik gabeko” erantzun herritarra proposatu dute

Published

on

Igandeko ekitaldia “ankerkeria osoz egindako beste eraso bat” izango dela nabarmendu du Herri Batzarrak

Herri Batzarrak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaldu du C´s, VOX eta PP alderdiek igandean Altsasun emango duten ekitaldiaren harira. “Utzi Altsasu Bakean” lelopean izango da larunbatean arratsaldeko 17:30an Foruen plazatik aterako den manifestazioa, eta iganderako “izaera aldarrikatzailea” izango duen askatasun gune bat antolatuko dute Iortia plazan goizeko 10:00etatik aurrera.

“Liskarrik gabeko” erantzun herritarra, sendoa eta zabala ematea proposatzen dute Altsasuarrek. Jai giroan emango da Herri Batzarrak iganderako prestatu duen askatasun gunea; izaera aldarrikatzailea izango duena. Horrela, asteburuan zehar emango diren ekitaldietan parte hartzeko deialdia ireki du, elkartasuna adieraztera etorri nahi duen orori gonbitea zabalduz.

Hainbat proposamen egon ziren egindako batzarretan Ciudadanos-ek antolatutako ekitaldiari nola erantzun zehazteko. Nahasmena sortu zen sare sozialetan zabaldu ziren mezuen ondorioz, baina laster eazgutarazi zuen Altsasuko batzarrak bere proposamena. Egin diren batzarrek argi utzi dute aukera eta ideia desberdinak azaleratu direla, baina azkenean “kontsentsuzko proposamen bat” adostu dute.

Altsasuko Herri Batzarrak zabaldutako deialdia

“Eskubideen ukaziorako” sinbolo

Altsasuko herriak eta harekin sentsibilizatzen den jendeak argi dauka zertara etorriko diren  hiru alderdiak. Horrela, igandeko ekitaldia “ankerkeria osoz egindako beste eraso bat” izango dela nabarmendu dute; “Herri oso baten sufrimendua erabili nahi dute euren hauteskunde lehiarako”. Gainera, herria “eskubideen ukaziorako” sinbolo bihurtu nahi dutela diote, altsasuarren minarekin jolastuz, liskarra bilatuz eta bertatik haien alderdien irudirako etekin onuragarria atera nahirik.

Continue Reading

EHU

Epaimahaiaren saria lortu dute GDKOirratiko esatariek Invisible Express lehiaketan

Published

on

Invisible Express film laburraren lehiaketako lehenengo saria lortu dute Adur Beroitz, Aimar Erkiaga eta Xabi Gomez GDKOirratiko esatariek eta Amaia Rubio, Elene Sanz eta Andrea Lafuente haien hiru gelakideek. Itzarri laburmetraiak epaileen lehenengo saria lortu du eta 1000 euroko saria jaso dute irabazleek.

Irabazleak saria jasotzen. Argazkia: Pello Seron

Bilboko Azkuna Zentroan egin den galan jaso dute saria eta epaimahaiak adierazi du egin duten laburmetraia “originala” dela eta genero eta arraza ezberdinetako jendea agertzen dela azpimarratu dute. Raparen erabilera ere nabarmendu du epaimahaiak.

Saria jaso ostean Amaiak hartu du hitza eta galara joan ezin izan duen Andreari, laburmetraian parte hartu duten guztiei eta Iruñerriko artista mugimenduari dedikatu dio saria.

Continue Reading

EHU

GDKOirratiko esatariek Invisible Express lehiaketan hartu dute parte

Published

on

Aimar Erkiaga, Adur Beroitz eta Xabi Gomez GDKOirratiko esatariek eta Ikus-entzunezko Komunikazioko beste hiru ikasleek, Andrea Lafuentek, Amaia Rubiok eta Elene Sanzek, Itzarri laburmetraia aurkeztu dute Invisible Express zine jaialdira.

Jarrera konplizeak zen aurtengo gaia eta honako hau da haiek aurkeztutako laburmetraia:

Zuen gustukoa izan baldin bada, sartu Youtuben eta atsegin dut botoiari eman eta taldeak 500 euro irabazi ahalko ditu etorkizuneko proiektuak aurrera atera ahal izateko. Taldekide guztiek bideoa partekatzeko eskatu zuten: “ITZARRI kortoa aurkeztu dugu Invisible Express leihaketara Jarrera Konplizeak gaipean, emaiozue like bideaoari eta zabalzazue mesedez! Millesker”

Continue Reading

ENTZUN PROGRAMAK

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS4 horas ago

Momoak Talde Feminista galdakotarrak postontziak jarri ditu mural bat egiteko ideiak biltzeko

Momoak Talde Feminista galdakoztarrak honako mezu hau zabaldu dau sare sozialetan: Kaixo Galdakoztarrok!👋🏽 Proposamen polit batekin gatorkizue: aste honetan zehar,...

BERRIAK|NOTICIAS24 horas ago

Fallece Iker Barandalla, dueño de la tienda galdakoztarra ZonaBike

Según informan desde la web BikeZona.com, el dueño de la tienda de bicicletas de Galdakano ZonaBike y excorredor del BikeZona Team...

BERRIAK|NOTICIAS1 día ago

Berdintasunaren XIV. Jardunaldiak, EMAKUMEOK JOKOAN

Hilaren 26an eta 27an, Berdintasunaren Jardunaldiak, “EMAKUMEOK JOKOAN, kirolean berdintasuna sustatzeko proposamenak” izenburua daraman hamalaugarren edizioa antolatu da Galdakaon. Inskripzioa...

BERRIAK|NOTICIAS1 día ago

El club Usansoloko Racing Taldea presentará esta semana en Bilbao el proyecto “Mujer y motor”

El club Usansoloko Racing Taldea aprovechará el programa de las actividades que se organizan alrededor del certamen VI Motorshow retroclásica...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

Azaroaren 17an Igor Antoni omenaldia egingo jako

“Orain dala 14 denporaldi hasi nintzan kirol eder eta gogor honetan. Espainiako Vueltak asko emon eustan txirrindulari lez eta, horregaitik,...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

Segunda jornada para Galdakao Igeriketa en el XIX Trofeo Mintxo Espinosa-UPV

Este sábado, 10 de noviembre, continúa la competición con la segunda jornada del “XIX Trofeo Mintxo Espinosa-UPV”, competición reservada a...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

Varias charlas abordarán a lo largo de este mes “Familia y género” con motivo del Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres

El Servicio de Dinamización de Personas Mayores de Ayuntamiento de Galdakao, y con motivo del Día Internacional contra la Violencia...

BERRIAK|NOTICIAS1 semana ago

Juanjo San Sebastián konbidauetako bat izango da Ganguren mendi taldeak hile honetarako antolatu dauen XV. Mendi Astean

Juanjo San Sebastian mendizalea izango da Ganguren Mendi Taldeak antolatu dauen XV. Mendi Astearen erreferentzia nagusia. Aste honetan hitzaldiakaz hasiko...

Facebook

TWITTER

ASTEKO IRAKURRIENAK

Send this to a friend