Connect with us

MUSIKA|KULTURA

Galdakaoko Musika Taldeak

Published

on

Galdakaoko musika taldeentzako egokitutako txokoa.

Hemen, taldeen web horrien, blogen edota sare sozialen estekak ipiniko doguz. Euran musika ta bideoak be eukingo deurie lekua. Talde bakoitzak orri pertsonalizatu bat eukingo dau Galdakaoko Irratiaren web gunearen baitan.

Si tienes un grupo, o eres solista, y quieres que emitamos tus canciones, envíanoslas a gdkoirratia@gmail.com

En el momento en que suene tu canción en GDKO Irratia, se enviará automaticamente un mensaje a las redes sociales de la emisora con los enlaces a tus redes sociales que previamente nos has facilitado, de esta manera hacemos que, además de que nuestros oyentes escuchen tu música, verán dónde pueden encontrarte.

Entzun zazu Galdakaoko Irratia!

Erreproduktorea ez badabil, hurrengo ikonoak sakatu. Si el reproductor no funciona, pulsa en los siguientes iconos:

ios-logo-android-1024x543shareThumbnail

Gure APPa deskargatu! Descarga nuestra APP!

 

Redacción de GDKOirratia Radio Galdakao

Click to comment

GALDAKAO

Galdakaoko martiaren 1etik 5era

Published

on

Mozolloker, herriko gatx guztien erruduna barriro etorriko da Galdakaoko 2019ko inauterietara, martiaren 1etik 5era.

Jai-programa martiaren 1ean, barikua, hasiko da txikientzako inauteri-tailer bategaz (17:30ean), baina benetako hasiera desfileagaz hasiko da, 19:00etan, Plazakoetxetik Kurtzeko plazara.

“Honezkero, eta horrenbeste urteren ostean, Mozolloker pertsonai kuttuna bihurtu da galdakoztarren artean. Errealidadea satiraz janzteko erabilten dogu, baita umorea barra-barra zabaltzeko be, herritarren parte-hartze garrantzitsuari esker”, azpimarratzen dau Ainhoa Agirregoikoa, Kultura arloko zinegotziak, Udalaren Kultura Arloak herriko alkarteakaz batera antolatuko programazioaren aurkezpenean.

Ainhoa Agirregoikoak nabarmendu dau “eguneroko ordenamentuari burla egiten jakola eta herrian jazotako zoritxar guztien erruduna bilatzen dala. Horregatik, oso karu ordainduko dau, hurrengo bizi-zikloa barriro garbi hasi daiten. Galdakaon Mozolloker da errudun hori eta, urtero lez, inaute-asteartean surtan erreko da”, gogoratu dau Kulturako zinegotziak.

Mozolloker 1992an sortutako pertsonaia da, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuak bultzaturik, herriko kultur taldeen laguntzari esker, kasurako, Andra Mari Dantza Taldea, herriko totemari (mozoilo) lotutako irudia iradoki ebanean. Mikel Zamalloa izan zan lehenengoz gure pertsonaiaren zirriborroa aurkeztu ebana eta, Jesus Uranga, panpinaren egile/sortzaile materiala, urte haretatik Galdakaoko inauterien ikur bihurtu dana.

Era berean, balioan ipini behar da, hurrengo urtean, 1993an, Juan Carlos Irizar, sasoi hartako udal bandaren zuzendariak “Galdakaoko inauteriak” izeneko pieza konposatu ebala. Ez da horren ezaguna, baina urtero inauterien hasieran jotzen da. Konposizio hori Santa Ageda bezperan Zeberion kantetan eben partitura txiki batean oinarrituta dago; berori be, Mikel Zamalloak helarazotakoa da.

Aurten, 2015ean has izan moduan, Mozollokerren aurkezpena egingo da eta, egun batzuk geroago, inauterietako azken egunean, azalduko da, lehenago egiten ziran tarteko epaiketarik egin barik.

Inauterietako desfilean parte hartu gura daben taldeek otsailaren 26ra arte apuntau behar dira, Torrezabalen.

Era berean, Usansolon aurreikusitako jarduerak eta Urretan antolatu dan inauterietako jaia, 3 eta 15 urte arteko ume eta gazteentzat, elementu interesgarriak dira Galdakaoko programazioan.

“Programa eduki handiaz eta anitzaz bete nahi izan dogu. Aldi berean, eskerrak emoten deutsieguz lagundu daben alkarte guztiei”, azpimarratu dau Agirregoikoak.

Programa ikusteko, udal web-orrian:

www.galdakao.eus

Continue Reading

GALDAKAO

Torrezabalen haurrentzako antzerki-saioa larunbatean, “Oceanus” obrarekin

Published

on

Haurtxoentzako eta laguntzaileentzako itsaspeko bidaiaren inguruan gertatzen da. Argudio-ildo honekin, “Baraka T” konpainiak, datorren otsailaren 16an, larunbata, haur-antzerki saio bikoitza eskainiko du, Torrezabal Kultur Etxean (12:00-17:30).

Prezioak:

. 6 euro. Sarrera orokorra.

. 4,5 euro (TKEko bazkideak).

. 5 euro. 65 urtetik gorakoak, langabeak, gazte txartela eta ikasleak.

. 4 euro. Gazteak 13 urtera arte.

Sinopsia:

Gaia, Oceanus umetxoa jaiotzeko zain dago. Zelangoa izango den amets egiten du, bere amaz oroituz. Bitartean, euria da etengabe. Laster, etxean ura sartuko zaio eta arrainez, marmokaz, itsas trikuz, itsas zaldiz eta era guztietako itsasoko bizidunez beteko da, noizean behin ur-azalera irteteko ohitura dutenak eta itsasoaren hondoko iluntasuna eta soinua baino ezagutzen ez dituztenak.

Gaia Ama-lurra da. Eta bere haurra, itsasoa bezain handia.

Continue Reading

GALDAKAO

Ahozko lekukoen bidez jasotako “Industrializazioa Galdakaon” bideo dokumentala

Published

on

Datorren zezeilaren 14an, 18:30ean, Gandasegin, “Industrializazioa Galdakaon” gaiari buruzko bideo dokumentala emongo da, Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuak bultzaturik eta Labayru Fundazioak eginda. Emanaldia ikusteko sarrera librea da, aforoa bete arte (emanaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluakaz).

Bideo horretan, ahozko lekukoen bitartez, Galdakaok industriaren ikuspegitik izan dauen iragan hurbila berreskuratu nahi izan da, baserriko bizimodua, mundu industrialagaz eta zerbitzuen sektoreagaz batera bizi izan zala jasoz. “Industrializazioak herria moldatu dau aspektu guztietan: ekonomikoan, sozialean, urbanistikoan. Bideoa nagusiki enpresa bitan oinarritzen da: Dinamita eta Josefina. Enpresa biak XIX. mendearen amaieran sortu ziran eta, nazioarte mailako industria-taldekoak diran arren, jarraitzen dabe herriagaz lotura izaten”, azpimarratu dau Errupin Jauregi, Hezkuntza eta Euskara arloko zinegotziak.

Otsailaren 14ko emanaldiaren ondoren, dokumentalean parte hartu daben pertsonei eskerrak emoteko ekitaldi txiki bat egongo da.

Gaur, martitzena, bideoaren aurrerapena aurkeztu da komunikabideen aurrean. Bertan Adolfo Arejita, Labayru Fundazioaren zuzendaria eta Euskaltzaindiako kidea (beste karguen artean) egon da, Igone Etxebarria, liburuaren eta bideoaren arduradunagaz batera. Aurkezpenean Igonek azaldu dau helburuak lortu arteko lana zelan garatu dan, hain zuzen be, lekukoek Galdakaoko sasoi historiko eta sozial hori irudikatzea.

Continue Reading

ENTZUN PROGRAMAK

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS4 días ago

Galdakao Igeriketa participa en el campeonato de España de Comunidades Autónomas

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email Naia Rodríguez, Jon Ander Etxebarria y Alain Ratón son los tres nadadores que van...

BERRIAK|NOTICIAS4 días ago

Abierto el plazo de solicitud de varias ayudas a la creación de empresas y autoempleo

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email El Ayuntamiento de Galdakao, como años anteriores, ha solicitado ser entidad colaboradora por LANBIDE-Servicio...

BERRIAK|NOTICIAS7 días ago

“Azken gudaria” oztopo-proba irailean izango da Galdakaon

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email Bizkaian aitzindaria den Kirol proba irailaren 29an izango da Galdakaon beste behin, eta oztopoak...

BERRIAK|NOTICIAS1 semana ago

Gaztetxe baten beharra salatu dute Galdakaoko gazteek

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email Gaztetxearen beharra salatzeko asmoz, herriko erdigunean, lurrean etzanda, elkarretaratzea egin dute hainbat gaztek gaur...

BERRIAK|NOTICIAS2 semanas ago

“Apustu Etxeak, zer dago jokoan?” lelopean Galdakaoko Ernaik antolatutako hitzaldia

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email Galdakaoko Ernaik apustu etxeen harira hitzaldia antolatu dau Galdakaon. Herriko Tabernan ospatuko da. Hizlaria...

BERRIAK|NOTICIAS2 semanas ago

“Galdakaoko Berdintasun Saria”ren hirugarren edizioaren deialdia

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email Galdakaoko Udalak “Galdakaoko Berdintasun Saria”ren hirugarren deialdia egiten du. Bere helburua da udalerriko elkarteek,...

BERRIAK|NOTICIAS2 semanas ago

Burdin Hesiari buruzko liburuxka aurkeztu da

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email Galdakaoko udalak asteazken honetan liburuxka bat aurkeztu dute udalerritik igarotzen den Burdin Hesiko zatiak...

BERRIAK|NOTICIAS2 semanas ago

Buena actuación del Galdakao Atletismo Taldea en el campeonato de Euskadi de cross

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email Si las condiciones de hace 15 días en el campeonato de Bizkaia nos parecieron...

Facebook

TWITTER

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

WhatsApp chat

Send this to a friend