Connect with us

Euskal Herriko Musika Taldeak

Mr. Pongo Band

Published

on

18765848_432252640471301_7740463744606038347_n

Bizkaiko zazpikoteak hainbat zailtasun gainditu ondoren, gogo handiz aurkezten dizue beraien lehen lan diskografikoa. Taldearen izen bera du aurkezpen diskoak, ‘Mr. Pongo Band’, eta dantza eta aldarrikapena barnebiltzen ditu bere hogeita hamar minutuko energia deskargan.

Funk eta ska doinu eta erritmoetatik abiatzen bada ere, lan hau beste hainbat generotatik ere pasatzen da. Rapeo eta rockeoak entzun daitezke besteak beste, eta jamaikar soinuak, azken finean “reggae-a daramagu bihotzean” adierazten baitute harrotasunez. Hau dena hainbat hizkuntza desberdinen aberastasunaz, izan ere diskoan euskara, gaztelera, ingelesa, alemanera eta frantsesa ere entzun ahalko ditugu.

Zazpi kidek osatzen dute Mr. Pongo Band. Bittorrek bateria jotzen du eta deejay lanetan KimoSoundz aritu da. Baxu elektrikoa Agirrek grabatu du eta gitarra berriz, Aranak. Haize atalean, Pipo eta Iker ditugu, Pipo tronpetarekin eta Iker tronboiarekin. Eta Markelek teklatu eta sinteak grabatu ditu, kantuetako ahots nagusiaz batera.

Kolaborazioei dagokionez, diskatik hiru lagun pasatu dira, bakoitzak bere nortasunarekin, berez oso koloretsua zen lan honi are bizitasun gehiago ematera. Horrela, lehen kantuan bertan, Ane Legarreta abeslaria aurkituko dugu, Askatasun Garrasia izeneko abestian. Fight The Power kanta indartsuan Gorka Suaia aritu da bere ekarpena egiten. Eta kolaborazioen atala amaitzeko, Ez Etsi! kortean Juantxo Arakama gonbidatu dute bere ahots potenteaz gozatzeko.

2017ko apirila eta maiatza artean grabatua izan da Arturo Castañeda teknikariarekin Arrigorriagako MAR24 Estudioan, eta nahasketa eta masterizazioa maiatza eta uztaila bitartean egin dute, Arturo teknikari eta taldearen artean. Bestade, lehen diska honen diseinua Oihane Zunzunegi eta Mr. Pongo Band taldeak egindako lana izan da.

Lan freskoa dugu esku artean, hainbeste denbora eta buruhauste igaro ondoren, harrotasunez beteta aurkezten dutena Mr. Pongo Band taldeko kideek. Lan indartsu eta gozagarria, behin eta berriro entzuteko modukoa!

mrpongo-kar


Entzun zazu Galdakaoko Irratia!

Erreproduktorea ez badabil, hurrengo ikonoak sakatu. Si el reproductor no funciona, pulsa en los siguientes iconos:

ios-logo-android-1024x543shareThumbnail

Gure APPa deskargatu! Descarga nuestra APP!

 

Redacción de GDKOirratia Radio Galdakao

Click to comment

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

EHU

Koiu: “Galdakaoko Udalak ematen duen laguntza oso eskasa da”

Published

on

Galdakaoko Koiu taldeak diska berria argitararatu du eta aukera hori aprobetxatuz Durangoko Azokan Jonu Ezkurdiarekin egoteko aukera izan genuen. Hona hemen egindako elkarrizketa:

 

Continue Reading

EHU

Huntza: “Diska berrian Huntzaren esentzia mantentzen da”

Published

on

“Xilema” diska berria argitaratu du Huntza taldeak eta aukera hori aprobetxatu dugu Uxue Amonarrizekin egoteko. Hauxe da egindako elkarrizketa:

 

Continue Reading

EHU

Nogen:”Beti daukagu inspirazio bezala gure inguruko bizitzak ze eragin duen gugan”

Published

on

Nogen taldeak diska berria aurkeztu berri du, “Liv til doden” izenarekin. Andrea Gonzalez GDKOirratiko kazetariak taldeko bi kiderekin, Jokin eta Markelekin, egoteko aukera eduki zuen. Hona hemen egindako elkarrizketa:

 

Continue Reading

ENTZUN PROGRAMAK

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS4 horas ago

Comunicado de la Plataforma Prioridad Línea 5

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailLa plataforma ha convocado una concentración el próximo jueves a las 7 de la tarde...

BERRIAK|NOTICIAS4 horas ago

El 26 de enero jornada de retirada de residuos en la ribera del Ibaizabal

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl próximo sábado 26 de enero, a partir de las 11:0 horas y a la altura de Puentelatorre, se...

BERRIAK|NOTICIAS5 horas ago

Los días 26 y 27 de enero la fase final femenina para ascender a Liga Vasca de baloncesto

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Polideportivo Urreta acogerá el último fin de semana de este mes, sábado 26 y...

BERRIAK|NOTICIAS9 horas ago

PSE de Galdakao lamenta la falta de concreción en la alternativa para la Línea 5

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEn un comunicado que han lanzado a través de las redes sociales, el PSE de...

BERRIAK|NOTICIAS1 día ago

Atención Diurna para personas mayores en situación de riesgo o dependencia moderada

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Departamento de Acción Social del Ayuntamiento de Galdakao ha puesto en marcha el servicio...

BERRIAK|NOTICIAS1 día ago

Los centros docentes de Galdakao abrirán el 28 de enero el período de prematrícula

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailLos centros docentes de Galdakao abrirán el lunes 28 de enero el período de prematrícula...

BERRIAK|NOTICIAS2 días ago

Una conexión subterránea con Euskotren será la alternativa al metro en Galdakao

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email El Gobierno vasco y la Diputación de Bizkaia trabajan en una nueva conexión ferroviaria...

BERRIAK|NOTICIAS3 días ago

El galdakoztarra Daniel Arenas, junto a Sua, logran en su primer año de participación destacados resultados en la modalidad de txakurkross

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl galdakoztarra Daniel Arenas (Zuzen Adventure Team), junto a su perro Sua (pastor belga Malinois),...

Facebook

TWITTER

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

Send this to a friend