Connect with us

KULTURA

Goitibeherak eta bertsolariak Galdakaon

Published

on

Xabi Ealo

Galdakaoko jaietan falta ezin den zerbait badago, hori goitibehera lasterketa da eta atzo izan zen aurtengoa. Pasa den mendeko 70. hamarkadaz geroztik ez dute hutsik egin goitibeherek Galdakaon, ibilbidea aldatu arren. Duela bi urte berreskuratu zen Elexalden hasi eta udaletxe aurrean bukatzen den ibilbidea, guztira kilometro batekoa eta bihurgune nahikorekin. Jende piloa bildu zen errepidearen ertzeetan ikuskizunaz gozatzeko.

Aurreko irudietan 70. hamarkadan herrian egindako goitibeheren lasterketan momenturik onenak jasotzen dira. Segurtasun neurriak gutxi ziren garai hartan, atzo, berriz, ibilbide guztia bolondresez zainduta egon  zen, horietaz gain, udaltxaingoa eta larrialdi zerbitzuak nabariak izan ziren.

Ume zein heldu, guztira 47 ibilgailuk hartu zuten parte atzoko lasterketan sei kategoriatan banatuta (arinak, drift trike, errodamenduak, Galdakao, neumatika, sputnik). Tentsio momentuek ezin zuten hutsik egin goitibeheren lasterketan, ondorengo irudietan ikusten den moduan ibilgailu batek lastoaren aurka talka jo eta irauli egin zen, zorionez ibilgailuan zeuden bi mutikoek ez zuten minik hartu.

Sare sozialetan jazo zuten istripuaren momentua lasterketa ikusten ari zirenek.

Kategoria desberdinetako hiru denborarik onenak sarituak izan ziren, arinen artean, Francisco Martínez kantabriarra izan zen garailea 50 segundo pasatxorekin. Horren atzetik Julen González eta Oier Aizpuru euskaldunak izan ziren 53 eta 54 segundorekin hurrenez hurren.

Julen González. Argazkia: Xabi Ealo

Drift trike kategorian, hiru euskaldun igo ziren podiumera baina azkarrena Eneko Agirre izan zen 01:01.532 denborarekin, bigarrenak, Unai Poncek, ehunen batzuk gehiago behar izan zituen eta amaitzeko Unai Biainek ia bi minutu behar izan zituen.

Errodamenduak kategorian Oier Mendizabalek eta Mikel Menoitiok eraman zuten garaipena, Iker Etxebarria eta Antonio Murilloren aurretik.

Galdakoztarrak ere parte hartu zuten lasterketan eta azkarrena Ander Ginea izan zen. Gineak minutu bat eta hamabost segundo behar izan zituen ibilbidea egiteko Gorka Madinak eta Lander Peredak baino zortzi segundo gutxiago. Erlantz González eta Jon Ander López hirugarren postua eskuratu zuten minutu bat eta berrogei segundo pasatxorekin.

Neumatika kategorian Arkaitz eta Xabier Alfonso izan ziren garaileak ia 49 segundorekin, horien atzetik, Samuel Torrico eta Aritz Larrinaga eta amaitzeko Ioritz eta Gotzon Aranguren.

Eta amaitzeko sputnik kategorian Endika Pérezek irabazi zuen lasterketa eta 91 ehunen gehiagorekin Jon Bilbao izan zen bigarrena. Amanuel Goñik minutu bat eta hogei segundo behar izan zituen hirugarren postua lortzeko.

Argazkiak: Xabi Ealo.

Lasterketa arratsaldeko lauretan hasi eta hiru orduz luzatu zen, Kurtzeko Plazan bertso jaialdia hasi zen arte. Aipatutako plaza jendez bete zen Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi entzuteko eta haiek botatako bertsoez gozatzeko.

Arkaitz Estibailesek hainbat gai proposatu zien berts  olariei, tartean, Hondarribiko alardearena, Francoren aferarena… Binaka, bakarka… bertsolariek publiko galdakoztarra gozarazi zuten.

 

 

Argazkiak: Xabi Ealo.

Ondorengo irudietan Ibarzabalek eta Iguaranek botatako bertsoa ikusgai:

Gaia: Nerea ama eta Oihana alaba. Aurten ere, uda honetan, alabak zera galdetu dizu: ama, gu zergatik ez gara oporretan joaten?

Redacción de GDKOirratia Radio Galdakao

Click to comment

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

BERRIAK|NOTICIAS

Hasi dira aurtengo jaiak!

Published

on

Xabi Ealo

Gaur arratsaldeko zazpietan harrera egin diete Galdakaoko Udaletxean Julen Díez goi mailako kirolariari eta Erabide Emakumeen Elkarteari. Bertan, Ibon Uribe Galdakaoko alkateak zoriontzeaz gain, adierazi die sari bat dela txupineroa eta pregoilaria izatea baina “benetako saria” balkoian dagoela. Erabideren presentzia handitu dela eta horregatik herriak aukeratu dituela adierazi du alkateak. Juleni esan dio “gazteriarentzat erreferente” bat dela eta bere hitzaldi laburra amaitu du esanez denon artean herri hobeago bat egin behar dugula.

Alkatearen hitzen ostean, Erabideko ordezkariari eta Juleni txapelak jarri dizkiote. Hona hemen momentu horren irudia:

Erabideko neskak, Julen Díez eta Udal-gobernua. Argazkia: Xabi Ealo

Harrera horren ostean, alkateak irratiari egindako adierazpenetan esan du “arduratsu” bizi dituela herriko jaiak. “Egunero atzamarrak gurutzatzen, ezer ez gertatu dela jakiteko”, adierazi du Ibon Uribe alkateak. Arduraz baina ilusioz aldi berean bizi dituela adierazi du ere. Jaien amaieran ze balantze espero duen egiteaz galdetuta, eraso sexistarik ez balego arrakasta handia izango litzatekeela esan du. Ainhoa Agirregoikoa kultura zinegotziarekin ere egoteko aukera eduki du GDKOirratiak eta adierazi du aurreko urteko jaiak amaitu eta gutxira hasten direla hurrengo urteko jaiak prestatzen, “ia urte bat daramagu aurtengo egitaraua prestatzen”. Eta zinegotzi moduan “ardura handiarekin” biziko dituela jaiak ere adierazi du. Herriko jaiak asko gustatzen zaizkiola nabarmendu du.

Ibon Uribe alkateari eginito elkarrizketa:

 

Ainhoa Agirregoikoa zinegotziari eginiko elkarrizketa:

 

Eguneko protagonistekin hitz egiteko ere aukera eduki du irratiak eta Julen Díezek aitortu digu ohore bat dela txupinazoa jaurtitzea eta gaineratu du bai Erabide baita bera ere herri-galdeketa bidez aukeratu izana plazerra dela. Gozatzeko hamar egun direla eta urtero dagoen giroa egotea espero duela adierazi du. Pregoilariarekin ere egon gara eta jaien hasierako pregoia irakurtzeko proposamena jaso zuenean, “herrian onartuak” sentitu zirela aitortu du. Erabideko lehendakariak poza sentitu zuela adierazi du, gaineratu du haien 25. urteurrenean pregoilariak izatea ohorea dela. Jaiak “oso ondo” joatea espero dute.

Erabide Elkarteari eginiko elkarrizketa:

 

Julen Diazi eginiko elkarrizketa:

 

Udaletxean harrera ofiziala egiten ari ziren bitartean, Juan Bautista Uriarte kalean gora 30 konpartsa baino gehiagok desfilea egin dute, urtero bezala, mozorroek eta jantziek eduki dute protagonismo gehiena. Hona hemen desfileak utzitako irudi batzuk:

Argazkiak: Xabi Ealo eta Imanol Aguilar

Julen Díez suziriari su ematen. Argazkia: Imanol Aguilar

Arratsaldeko zortziak pasata jaia lehertu da Galdakaon, Erabidek bere pregoia irakurri du eta Julenek su eman dio suziriari. Pregoiak ildo nagusi bat izan du bere osotasunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Euskarari zenbait erreferentzia egin dizkio, ondorengo hilabeteetan ospatuko den Euskaraldiari, alegia. Eraso sexisten aurkako mezuak ere ez dira falta. Pregoiaren ostean festa lehertu da eta jai-giroa nonahi aurkitu da.

 

Continue Reading

BERRIAK|NOTICIAS

150 ekintza baino gehiago Galdakaoko jaietan

Published

on

Xabi Ealo

Irailaren 7tik 16ra ospatuko dira Galdakoko jaiak, 150 ekintza baino gehiagok osatzen dute aurtengo egitaraua, tartean, gastronomia txapelketak, ohe-lasterketa, goitibeherak, kontzertuak…  Adin guztietako pertsonek edukiko dute aukera jaiez gozatzeko.

Hona hemen aurtengo egitaraua osorik:

Galdakaoko jaien hasierako txupinazoaren jaurtiketa. Argazkia: Galdakaoko Udala.

IRAILAK 7 BARIKUA

19:00 Jaietako desfilea: Plazakoetxetik udaletxera arte. Galdakaoko musika eta txistulari bandekin, gaiteroekin eta abarrarekin.

20:00 Pregoia eta txupinazoaren jaurtiketa: Udaletxean. Erabide emakumeen elkarteak irakurriko du pregoia, eta Julen Diezek jaurtiko du txupinazoa.

20:05 Kantuz Kantu: Kurtzea, Iturriondo eta Santi Brouard plazetan. Galdakaoko ‘Da Capo’ musika-bandarekin.

20:05 Diskofesta: Kurtzeko plazan

20:30 Santakurtze esku pilota txapelketa: Kurtzea frontoian. Finalaurrekoak (Orma bi kluba).

21:00 Elektrotxaranga Orkestra: Kurtzeko plazatik.

22:30 Kontzertuak: Ardanza parkean: Bohemian Soul (Galdakao) + The Buzz Lovers (Nirvana tributua).

24:00 Triziklo lasterketa: Kurtzea frontoian (Zizpa Gazte Konpartsa).

IRAILAK 8 ZAPATUA

09:00-20:00 Tenis (absolutuak eta 16 urtetik azpikoak) eta Padel txapelketak: Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian).

10:00 XIV. Paella txapelketa: Plazakoetxen. (Aldatz Soloa Txokoa) [Euria bada, Zabaleako parkean].

12:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta eskolan.

12:00 Kale-animazioa: Adiskideak fanfarrearekin.

12:30 Umeentzako berbena: Kurtzeko plazan. ‘Denboran dantzan!’, Deabru Beltzak.

13:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta gaiteroak.

17:00 Ohe lasterketa: Juan Bautista Uriarte kalean (Txosnen kolektiboa).

17:00 Kale-antzerkia: Santi Brouard plazan. ‘Amamaren ganbara’, Antxo ta Pantxa pailazoak.

17:00 Taekwondo tailerrak: Urreta eskolan (C.D. Taekwondo Urreta).

17:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta eskolan.

18:00 Santakurtze XXXVIII. Halterofilia Trofeoa: Gandasegin (Club Halterofilia Galdakao).

19:00 XXIV. Galdakaoko Topaketak: Esku pilota partidak Kurtzea frontoian (Adiskide) + Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Legorburu (Bizkaia) vs Ziarrusta (Bizkaia)
– Binakakoa: Zubizarreta (Gipuzkoa)-Otadui (Bizkaia) vs Alberdi (Gipuzkoa)-Uriondo (Bizkaia)

19:00 Dantza alardea: Torrezabal Kultur Etxean (Centro extremeño La Morenita).

19:00 Mariatxiak: Kurtzeko plazan. Elegancia mexicanarekin.

19:00 Antzerkia: Berezikoetxeko plazan: ‘L’envers’, Cie. Ici’ Bas. [Euria bada, Gandasegin].

20:00 Boxeo gaua: Urreta kiroldegian (Galdakao Boxing).

20:00 Kale-animazioa: Santi Brouard plazan: ‘Rock kalean’, Zo Zongó.

22:00-06:00 Eraso sexisten aurkako espazioa: Iturriondo plazan.

22:30 Kontzertuak: Ardanza parkean. Fire (Galdakao) + La Fuga.

23:30 Berbena: Iturriondo plazan. Remix Orkesta.

00:00-03:00 Doako alkoholemia azterketak: Iturriondo plazan.

IRAILAK 9 DOMEKA

09:00-20:00 Tenis (absolutuak eta 16 urtetik azpikoak) eta Padel txapelketak: Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian).

08:00 Putxera txapelketa: Urreta parkean (Txoko Hogeiak).

09:00 Gangurenera IV. Igoera: Santi Brouard plazatik (Ganguren MT).

10:00 Marmitako txapelketa: Iturriondo plazan (Txosnen kolektiboa).

10:30 Santakurtze esku pilota txapelketa: Kurtzea frontoian. Finalerdiak (Orma bi kluba).

11:00 Gozo frijituen txapelketa: Santi Brouard plazan. (Centro Cultural extremeño La Morenita). [Euria bada, Zabalean].

11:30 Argazki Rally-a: Urreta eskolan. Izena ematea 11:00etatik 12:00etara (Click eta click elkartea). (+18 urte).

11:30 Abentura parkea: Urreta eskolan (+8 urte).

12:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta parkean

12:00 Kale-animazioa: Rock’N Brass.

12:30 Areto-dantzen tailerra: Kurtzeko plazan (Areto Dantza Taldea) (+16 urte).

13:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta gaiteroak.

16:00 Goitibeheren lasterketa: Elexaldetik udaletxera.

16:00 Argazki Rally-a ume eta gazteentzat: Gandasegin. Izena ematea 16:00-17:00 (Click eta click elkartea).

17:00 Haurrentzako tailerrak: Urreta eskolan. Eskulanak eta makillajea (Argizai Eskaut Taldea)

17:00 Abentura parkea: Urreta eskolan (+8 urte).

17:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta parkean.

17:30 Petanka txapelketa: Hondatza-bolei zelaian (Orma bi kluba).

18:00 Gazte gynkana: Urreta eskolan. (11-15 urte).

18:00 Gantxillo tailerra: Ardanza parkean. ‘Ez beti da ez’ (Erabide Elkartea).

18:00 Kale antzerkia: Santi Brouard plazan. ‘Barto’, Theater Gili-Gili. [Euria bada, Gandasegin].

18:00 Kale-animazioa: Adiskideak fanfarrearekin.

19:00 Bertso jaialdia: Kurtzeko plazan. Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes.

19:30 Eraso sexisten aurkako dantza: Ardanza parkean (Areto eta Erabide).

20:00 Argazki Rally-a: Gandasegin. Kategoria guztien bukaera (Click eta click).

20:00 Pencak Silat erakustaldia: Kurtzea frontoian. Kultura-trukea Indonesiarekin (C.D. Silek Tuo).

20:30 Areto-dantza lehiaketa. Ardanza parkean. (Areto Dantza Taldea).

IRAILAK 10 ASTELEHENA (Umeen eguna barraketan: prezio bereziak)

17:00 Umeentzako parkea eta makillaje tailerra: Berezikoetxeko plazan. [Euria bada, Urreta eskolan].

17:00 Tenis txapelketa (12 urtez azpikoa): Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian).

17:30 Motor txikien lasterketa (1-4 urte) eta Txokolatada: Iturriondo plazan (Txosnen kolektiboa eta Eguzkibegi Ikastola). [Euria bada, Gandasegin].

18:00 Street Handball Mistoa: Mugaburuko landan (Eskubaloia Galdakao).

19:00 Bengoetxeko Danok Aurrera adineko elkartearen abesbatzaren kontzertua: Kurtzeko plazan. Kantu herrikoiak.

19:00 Rap tailerra: Torrezabal Kultur Etxean La Basurekin (Erabide Elkartea).

19:00 XXIV. Galdakaoko Topaketak: Esku pilota partidak Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Karregal (Bizkaia) vs Arabiourrutia (Bizkaia)
– Binakakoa: Orue-Gorostiaga (Bizkaia) vs Etxeita-Erkiaga (Bizkaia)

19:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta Maximo Moreno musika eskolako txistu ikasleak eta gaiteroak

19:30 Buruhandiak: Mugaburuko landan

20:30 Kalez kalea trikitilariekin

IRAILAK 11, MARTITZENA

14:00 Adinekoen jaia: Herri bazkaria eta dantzaldia Kurtzeko plazan. Prezioa 2 euro. Irailaren 5etik aurrera salgai Torrezabalen (09:00-13:30).

16:30 Mus txapelketa: Iturriondo plazan (Patakon Kultur Elkartea).

16:30 Bi belaunaldien arteko saskibaloi txapelketa: Ardanza parkean (Ibaizabal Saskibaloi Taldea).

17:00 Txikitenis partidak: Urreta eskolan. (C. Tenis Elexalde Mendian) (6-12 urte).

17:00 Umeentzako parkea eta makillaje tailerra: Berezikoetxeko plazan. [Euria bada, Urreta eskolan].

18:00 Gaztechef txapelketa: Plazakoetxen (Gazte Topaguneak). [Euria bada, Gandasegin] (11-16 urte).

19:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta Maximo Moreno musika eskolako trikitixa ikasleak eta gaiteroak.

19:00 XXIV. Galdakaoko Topaketak: esku pilota partidak. Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Atutxa (Bizkaia) vs Aspuru (Bizkaia)
– Binakakoa: Murua (Gipuzkoa)-Ibarloza (Bizkaia) vs Agirremalloa (Bizkaia)-Gartzia (Gipuzkoa)

19:00 Rap txapelketa eta La Basuren show case-a: Santi Brouard plazan (Erabide Elkartea). [Euria bada, Gandasegin].

19:30 Haurrentzako berbena: ‘Baserrian jai’, Panpotx K.T.. [Euria bada, Urreta eskolan].

19:30 Buruhandiak: Mugaburuko landan.

IRAILAK 12 EGUAZTENA

17:00 Tenis txapelketa (12 urtez azpikoa): Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian).

17:00 Rol, estrategia eya simulazio jokoak: Gandasegin (Rigor Mortis).

17:00 Umeentzako ludoteka: Berezikoetxeko plazan. [Euria bada, Urreta eskolan] (1-7 urte).

18:00 Antzerkia: Santi Brouard plazan. ‘ Babo Royal’, Ganso&Cia. [Euria bada, Urretan].

18:30 Lagunarteko futbol partida: Zugatzuko zelaian. C.D. Galdakao vs Bilbao Athletic.

19:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta Maximo Moreno musika eskolako trikitixa ikasleak eta gaiteroak.

19:00 Dantza modernoa, funky eta jazz ikasleen erakustaldia: Kurtzeko plazan.

19:00 XXIV. Galdakaoko Topaketak: esku pilota partidak Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Aurtenetxe (Bizkaia) vs Ugarte (Bizkaia)
– Binakakoa: Mendia-Artola (Bizkaia) vs Zugadi-Galarza (Bizkaia)

19:30 Buruhandiak: Mugaburuko landan.

20:30 Miguel A. Sevillari eta Mariano Lopezi omenaldia egiteko gizonezkoen areto-futbol partida: Urreta kiroldegian: Kukullaga B (Etxebarri) vs Peña Kalimotxo (Peña Kalimotxo).

IRAILAK 13 EGUENA (Santa Kurtze bezpera)

11:00 Betiko jokoen olinpiadak adinekoentzat: Kurtzeko plazan.

17:00 Tenis txapelketa (12 urtez azpikoa): Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian).

17:00 Kartoizko zomorro tailerra: Urreta eskolan.

17:00 Umeentzako ludoteka: Berezikoetxeko plazan. [Euria bada, Urreta eskolan] (1-7 urte).

17:00 Rol, estrategia eya simulazio jokoak: Gandasegin (Rigor Mortis).

18:00 Guito jaurtiketa: Iturriondo plazan (De Kuskos).

18:00 Kale-animazioa: Kurtzeko plazatik. Perku Do Samba Bitxo Show.

19:00 Kale antzerkia-dantza: Santi Brouard plazan: ‘Topa’, Kukai eta Brodas Bros. [Euria bada, Gandasegin].

19:00 Kalez kalea: Gaiteroak, Maximo Moreno musika eskolako txistu eta trikitixa ikasleak eta Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda.

19:00 Emakumezkoen esku pilota partidak: Kurtzea frontoian (Adiskide). Binakakoak:
– Aramendi-Badiola (Gipuzkoa) vs Vicario (Gipuzkoa)-Urien (Bizkaia)
– Arrizabalaga (Bizkaia)-Alba Martinez (Errioxa) vs Espinar (Bizkaia)-Arrieta (Gipuzkoa)

19:00 Zumba masterclass: Ardanza parkean (Erabide Elkartea).

19:30 Buruhandiak: Mugaburuko landan.

19:30 Kale-animazioa: Kurtzeko plazatik. Perku Do Samba Bitxo Show.

20:30 Kalez kalea trikitilariekin

20:30 IX. Playback lehiaketa: Ardanza parkean (Zizpa Gazte Konpartsa). Ondoren, DJ Txankleta.

23:00 XXI. Galtzontzilo eta Kulero lasterketa: Iturrondo plazan (Zizpa Gazte Konpartsa).

IRAILAK 14, BARIKUA (Santa  Kurtze eguna- Mozorro eguna)

10:00-14:00 Parkour tailerra eta erakustaldia eta Skate tailerra: Mugaburuko landan. Izen-ematea 09:30tik aurrera (+12 urte).

10:30 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Da Capo’ musika-banda.

11:30 Meza nagusia: Andra Mari elizan: Gurutzetako Abeslariak abesbatza eta Txistu-banda.

12:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta parkean. [Euria bada, Urreta eskolan].

12:30 Bizkaiko Sokadantza: Zabaleako plazan (Andra Mari Dantza Taldea).

13:00 Kontzertua: Kurtzeko plazan. Galdakaoko ‘Da Capo’ musika-banda.

13:00 Kale-animazioa: Santi Brouard plazan. Traperistak.

13:30 Kalez kalea: Santi Brouard plazatik. Bilbotarrak taldea.

16:00 Orienting: Iturriondo plazan (Ezkabiz).

17:00 Tortilla txapelketa: Etxaburu kalean (Pepeto).

17:00 Antzerkia: Santi Brouard plazan. ‘Jule’, Hortzmuga Teatroa. [Euria bada, Gandasegin].

18:00 Kale-animazioa Kurtzeko plazan. Traperistak.

18:30 XXIV. Galdakaoko Topaketak: esku pilota partidak Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Egiguren vs Zubiria (Gipuzkoa)

19:00 Argazki Rally-aren sari banaketa: Indarra Topagunean.

19:00 Kalez kalea: Gaitariak eta Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda.

19:00 Kale antzerkia: Berezikoetxeko plazan: ‘Kale gorrian’, Mama Crea.

19:00-22:00 Mozorroak: Iturriondo plazan (Txosnen kolektiboa).

20:00 Dantza alardea: Kurtzeko plazan (Andra Mari Dantza Taldea).

20:30 Zezensuzkoa: Mugaburuko landa, Bizkaia kalea, Kurtzeko plaza eta Iturriondo (Guzur Aretxa).

21:00 Kale-animazioa: Iturriondo plazan. Traperistak.

22:30 Kontzertuak: Ardanza parkean: Mr. Pongo Band (Galdakao) + Eskorzo.

23:00 Kale antzerkia: Santi Brouard plazatik: ‘Su à Feu’, Deabru Beltzak.

23:00 Asier Bilbao: Kurtzeko plazan. ‘Eusko Kabareta’.

00:00 Flan-jana: Kurtzeko frontoian (Zizpa Gazte Konpartsa).

IRAILAK 15, ZAPATUA (Galdakoztarron eguna)

09:00-20:00 Tenis (absolutuak eta 16 urtetik azpikoak) eta Padel txapelketak: Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian).

10:30 Santakurtze esku pilota txapelketa: Finalak (Orma bi kluba).

11:00 Jokoak Mugaburuko landan: ‘Els Recicloperats’, Katakrak.

11:00 Kalez kalea: Gaiteroak eta Triki Piu fanfarrea.

11:30 Galdakaoko IX. eta Bizkaiko XIV. Artzain Txakur lehiaketa Ardanza parkean.

12:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta eskolan.

12:00 Kale-animazioa: Mr.Team taldea.

13:30 Larrain dantza: Iturriondo plazan (Andra Mari Dantza Taldea).

15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan. Prezioa 12 euro. Irailaren 3tik aurrera tiketak salgai Torrezabalen (09:00-13:30 / Irailaren 3an arratsaldez ere: 20:30-22:00). Bazkaria eta gero, jantzi tradizionalen txapelketa (Dendari Elkartea), bertsolariak (Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia) eta erromeria

17:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazatik: ‘Zepelin’, La Baldufa

17:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta eskolan.

17:00 Jokoak Mugaburuko landan: ‘Els Recicloperats’, Katakrak.

18:00 Kale-animazioa Adiskideak fanfarrearekin.

19:00 Esku Pilota partidu profesionalak Kurtzea frontoian:
– Arretxe II-Urretabizkaia II vs Elordi-Irusta
– Altuna III-Larunbe vs Urrutikoetxea-Rezusta
[Sarrerak salgai egongo dira Urreta kiroldegian]

19:30 Kale antzerkia eta dantza: Santi Brouard plazan: ‘Sagartu’, Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroa. Euria bada, Gandasegin.

20:30 Areto-dantzen erakustaldia: Urreta kiroldegian (Areto Dantza).

20:30 Kale-animazioa: Kuklux fanfarrea.

22:00-06:00 Eraso sexisten kontrako gunea Iturriondo plazan.

22:30 Kontzertuak: Ardanza parkean: Txokoinedituak (Galdakao) + El Drogas + Oxabi erromeria (Galdakao)

00:00-03:00 Doako alkoholemia azterketak: Iturriondo plazan

IRAILAK 16, DOMEKA

09:00-14:00 Tenis (absolutuak eta 16 urtetik azpikoak) eta Padel txapelketak: Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian).

10:30 50. Santakurtze Txirrindularitza Saria: J.B. Uriarte kalean (Galdakao Txirrindularitza Taldea).

11:00 Arku tiroa: Kurtzea frontoian (Arqueros Kasy kirol kluba).

12:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta eskolan.

12:00 Erraldoi eta buruhandien desfilea: Kurtzeko plazan.

12:00 Kale-animazioa: Adiskideak fanfarrea.

13:00 Txistu alardea: Kurtzeko plazan: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda.

16:00 Gazteen areto-futbol txapelketa hirutara: Urreta kiroldegian (Lehen Maila): Jarrilleros F.S., Barakaldoko F.S. eta Lagun Onak F.S. (C.D.A. Lagun Onak).

17:00 Ume eta gazteentzako parkea: Urreta eskolan.

18:00 Antzerkia: Santi Brouard plazan: ‘Trostan’, Oihulari Klown. [Euria bada, Gandasegin].

18:00 Herri Kirolen erakustaldia: Kurtzeko plazan.

18:00 Txitxarrillo eta dantza pausoak: Ardanza parkean: Trio Menta eta Areto Dantza.

18:00 Gizonezko seniorren areto-futbol txapelketa hirutara: Urreta kiroldegian: Scalibur F.S. (Basauri. Euskal Liga), Portus a Manus F.S. (Kantabria, 3. Maila), Lagun Onak F.S. (Galdakao, 3. Maila).

18:00 Kalez kalea: Gaiteroak eta Triki Piu fanfarrea.

18:00 Larruzko Pala partida: (umeak) Kurtzea frontoian:
– Gaubeka-Ibargaia vs Necol-Urrutia

20:30 Jai amaiera: Kurtzeko plazan: kuadrillen arteko eta kuadrilla gazteen txapelketaren sari banaketa; argazki lehiaketako argazkien proiekzioa; dantzaldia eta azken biribilketa (Gazte Topaguneak, Txosnen kolektiboa, Galdakaoko ‘Da Capo’ musika-banda eta Areto Dantza).

Continue Reading

GALDAKAO

“Ganso&Cía” konpainiak, “Kaput”, umorezko antzezlana aurkeztuko dau datorren larunbatean

Published

on

“Ganso&Cía” antzerki-konpainia durangarrak “Kaput” komedia aurkeztuko dau datorren larunbatean, Torrezabal Kultur Etxean (18:00etan). Bertan, burutik eginda dauden lagun biren ihesaldia geldirik kontatzen diete bisualki ikusleei, bidaikide bi dira publikoak aterpe batean hartuko dituenak, lasaitasun eta itxaropen une bat emateko.

Teloia zabaltzen da eta auto bat eta zoro bi gidatzen agertzen dira

Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko. Barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.

Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.

Salneurriak:

4 (13 urte arte), 4,5 ? (Bazkidea), 5  (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldeak).

Continue Reading

ENTZUN PROGRAMAK

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS3 horas ago

Momoak Talde Feminista galdakotarrak postontziak jarri ditu mural bat egiteko ideiak biltzeko

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailMomoak Talde Feminista galdakoztarrak honako mezu hau zabaldu dau sare sozialetan: Kaixo Galdakoztarrok!👋🏽 Proposamen polit...

BERRIAK|NOTICIAS23 horas ago

Fallece Iker Barandalla, dueño de la tienda galdakoztarra ZonaBike

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailSegún informan desde la web BikeZona.com, el dueño de la tienda de bicicletas de Galdakano ZonaBike...

BERRIAK|NOTICIAS23 horas ago

Berdintasunaren XIV. Jardunaldiak, EMAKUMEOK JOKOAN

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailHilaren 26an eta 27an, Berdintasunaren Jardunaldiak, “EMAKUMEOK JOKOAN, kirolean berdintasuna sustatzeko proposamenak” izenburua daraman hamalaugarren...

BERRIAK|NOTICIAS23 horas ago

El club Usansoloko Racing Taldea presentará esta semana en Bilbao el proyecto “Mujer y motor”

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl club Usansoloko Racing Taldea aprovechará el programa de las actividades que se organizan alrededor...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

Azaroaren 17an Igor Antoni omenaldia egingo jako

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email“Orain dala 14 denporaldi hasi nintzan kirol eder eta gogor honetan. Espainiako Vueltak asko emon...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

Segunda jornada para Galdakao Igeriketa en el XIX Trofeo Mintxo Espinosa-UPV

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEste sábado, 10 de noviembre, continúa la competición con la segunda jornada del “XIX Trofeo...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

Varias charlas abordarán a lo largo de este mes “Familia y género” con motivo del Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Servicio de Dinamización de Personas Mayores de Ayuntamiento de Galdakao, y con motivo del...

BERRIAK|NOTICIAS7 días ago

Juanjo San Sebastián konbidauetako bat izango da Ganguren mendi taldeak hile honetarako antolatu dauen XV. Mendi Astean

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailJuanjo San Sebastian mendizalea izango da Ganguren Mendi Taldeak antolatu dauen XV. Mendi Astearen erreferentzia...

Facebook

TWITTER

ASTEKO IRAKURRIENAK

Send this to a friend