Síguenos

EHU

Beautiful Boy filmaren buruzko prentsaurrekoa eman dute Donostiako 66. Zinemaldian

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Aimar ERKIAGA

Call me by your name-ko protagonistak eta Alabama Monroe-ko zuzendariak indarrak batu dituzte Brat Pitten diru laguntzapean drogen kontrako filmbat ekoizteko.

Beautiful Boy film Estatubatuarren prentsaurrekoa eman zuten atzo, hilak 24, Donostiako Kursaalean 66. Zinemaldiaren barruan. Prentsaurrekoan protagonistetako batek, Timothée Chalamet-ek, eta zintaren zuzendariak, Felix Van Groeningen-ek, parte hartu zuten.

Hainbat galdera mota egin ziren 30 minutu inguru iraun zuen prentsaurrekoan zehar zuzendari eta aktoreari, bai filmaren arlo narratiboan buru belarri sartzen zirenak, eta baita arlo teknikoan kuxkuxeatzen zutenak ere.

Filmean zehar bi protagonista nagusi ditugu, alde batetik aita arduratsuaren papera beteko duen Steve Carrel aktore Kaliforniarra eta bestetik drogen mundutik ezin irtenda ibiliko den bere seme Timothée Chalamet gaztea.

Nahiz eta filmak mezu sakon bat izan drogen kontsumoaren aurka, ez du lortu ikuslearen gan ondo islatzea,  hau gutxi ez izanda, Timothée Chalamet-ek adierazi duenez, “marihuanaren legalizazioaren alde nago”. Adierazpen nahikoa harrigarria zintak justu kontrakoa arrazoitu nahi duelako.

Drogen bidezko gain dosia Estatu Batuetako hiltzaile nagusietako bat dela adierazi zuen Chalamet-ek prentsaurrekoan zehar, eta baita ere “buru belarri” sartu behar izan zela bere pertsonaian. Honen ondorioz 8 kilo galtzera heldu zela ere aitortu zuen “errealismoa” emateko.

“Torontoko Zinema Festibal Internazional”ean (TIFF) oso kritika onak lortu eta gero Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialaren barruan lehiatuko du Groeningen-en film berriak. Nahiz eta TIFF-ko iritziak, ematen du pelikulak ez duela prentsa Espainiarra hunkitzerik lortu, zeren eta ia “review” guztiek espero baino nota kaxkarragoa eman diete. Espainian ofizialki datorren urteko otsailak 1ean izango dugu eskura zinemetan.

 

EHU

Berri Txarrakek Kobetamendi baino altuago utzi du maila

Publicado

el

Por

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Atzo Bilbora gerturatu ziren pertsonen ehuneko handi batek Berri Txarraken kamiseta zeukan soinean jantzita. Guzti horiek jomuga berbera zeukaten: Kobetamendi.

20000 pertsona batu ziren hor talde nafarrak Bilbon eskaini duen azken kontzertuaz gozatzeko asmoz. Asturias, Galizia, Madril, Kataluniatik eta Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako jendeak gozatu ederra eman zuen Berri Txarrakek lagun artean eman zuen kontzertuan.

Arratsaldeko lauretatik jende andanak kontzertuaren gunera sartu besterik ez zuen egiten, eta ordu horietan gerizpea zen mundu guztiak bilatzen zuena, izan ere, 30 bat gradu egiten zituen. Nahiz eta gehienek itzala bilatu, baziren lehenengo ilaran, eguzkipean, jarri zirenak.

Gaueko bederatziak heldu bitartean, gutxinaka-gutxinaka jendeak bere lekua hartu zuen, eta bat-batean festa lehertu zen Kobetamendin. Broken Brothers Brass Bandek, txaranga doinuez, hasiera eman zioten ikuskizunari, horren ostean benetako jaia hasi zen.

Euskal kulturan ezinbesteakoak izan diren antzoki eta abarrekoak errepasatzetik katedrala eraiki arte, guztira 39 kanta jo zituzten ia hiru orduko kontzertuan.

Argazkia: Aimar Erkiaga

«Beude», «Gelaneuria «, «Jaio.Musika.Hil «, «Spoiler!», «Etsia», «Izena, izana, ezina» kanten ostean lehenengo gonbidatua igo zen oholtzara, Willims Drumondeko Jurgi Ekiza. Batera, «Ez dut nahi» abestu zuten. Horren ostean, Elorriora, Elorrixora hobeto esanda, eraman gintuzten, eta horretarako Zea Mayseko Aiora Renteria lagun izan zuten.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Horien ostean, Aritz Mendieta eta Ricky Falkner oholtzara igo ostean, La M.O.D.Ako Davidek eta Los Chikos del Maízeko Toni Mejíasek egin zuten ahalegina benetan txalogarria izan zen, euskaraz abestu zuen «Lemak, Aingurak» eta «Betiko leloaren betiko leloa» kantak, hurrenez hurren.

Iñaki «Matxet»-ekin zoramena heldu zen oholtza gainera. «Zirkua» kanta jo zuten batera. Horren ostean, B hizkia protagonista izan zen tarte batez, Matt Sharp izan zen horren erruduna.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Iseok, Anarik eta Su ta Garreko Aitor Gorosabelek ere eszenatokia hartu zuten. «Eskuak», «Biziraun», «Oreka», «David eta Goliath» eta «Ohiu» izan ziren jo zituzten kantak.

Atsedenalditxo baten ostean, Gorka Urbizuk Altsasuko gazteekin gogoratu zen, eta haren arrebarekin, Nerea Urbizurekin, «Min hau» kantaren bertsio akustiko ederra eskaini zuten. Horren ondoren, publikoak argitasuna eman zion «Maravillas» kantaren bertsio akustikoari, horretarako El Drogasen konpainia jaso zuen Gorka Urbizuk.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Gauerdia zen azken hiru kantak jo zituztenean: «Ikusi arte», «Denak ez du balio» eta «Katedral bat».

Ia hiru orduren ostean Berri Txarrakek txalo zaparrada izugarria jaso zuen, eta aurreikuspen guztiak gaindituta, zale guztiak asetuta geratu ziren eta sare sozialetan, askoren artean, «eskerrik asko» eta «ahaztezina» irakurri ahal izan ziren askotan behin kontzertua bukatuta. Txiolari horiei gehituko natzaie eta hemendik: Eskerrik asko Berri Txarrak gau izugarri eta ahaztezin bat eskaintzeagatik!

Aipatzekoa da ere, Berri Txarrakek Lagun Artean emandako kontzertua euskal kulturarentzeko arnas gune garrantzitsua izan dela, izan ere, 20000 lagun euskaraz kontsumitzeko ordaindu zuten, horrek esanahi bat eduki dezake: euskal kultura, kontrakoa dirudien arren, oso bizirik dago oraindik eta asko dauka eskaintzeke oraindik.

Hala eta guztiz ere, Gorka Urbizuk amaierako mezu baten, euskal kulturak entzule aktiboak behar dituela azpimarratu zuen eta horrekin batera, musika-, dantza-talde bat sortzeko edota nobela bat idazteko zalantzarik ez izateko nabarmendu zuen.

Sigue Leyendo

EHU

Escombros, FANT 2019-ko ikuspegi fantastikoaren irabazlea

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Andoni FERNÁNDEZ

Escombros pelikula izan zen FANT 2019-ko panorama fantastikoko irabazlea. Espainiar estatuan egindako pelikulen selekzioa honetan sei pelikulak hartu zuten parte. Proiekzio guztiak doakoak eta arratsaldez izan ziren.

Alvaro Pitak, pelikularen zuzendari eta gidoilariak, jaso zuen Panorama fantastikoaren saria, maiatzak hamarrean Guggenheim aretoan egindako FANT amaierako ekitaldian.

Álvaro Pita, filmaren zuzendaria, saria jasotzen.

Escombros A Coruñako espekulazio urbanistikoaren eta korrupzio politikoaren inguruko pelikula da. Miranda bere aitaginarreba, Claudio Fontela enpresariaren inguruan ikertzen hasiko da  bere bizitzan eduki dituen gertakari arraro batzuen ostean.

Filmak erreferentzia eta motibo narratibo anitz ditu; esaterako, Alvaro Pita zuzendariarekin hitz egin ostean ikusi dezakegu Claudio Fontela (pelikulan enpresari dirudun bat dena)  Amancio Ortegaren errepresentazioa dela. Era berean, zinema klasikoago bat hartzen du erreferentziatzat eta 80. hamarkadako detektibe generora gerturatzen da istorioa kontatzeko.

Drama eta komedia lantzen dituen pelikula da, halaber espekulazio urbanistikoarekin zerikusia dutenen enpresarien jokaera kritikatzen du, Galiziaren perspektiba dekadente bat emanez.

Sigue Leyendo

EHU

Bilboko 25. Zinemaldi FANTastikoaren amaierako ekitaldiko argazki galeria

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Bilboko 25. Zinemaldi Fantastikoaren bukaerako ekitaldia Guggenheimen burutu zen atzo, hemen ekitaldiko argazkiak:

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakao registró en mayo 1.382 personas demandantes de empleo

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Según datos de Lanbide, al...

BERRIAK|NOTICIAS_

Hoy comienzan en Galdakao las fiestas de Bengoetxe y “Kapi”

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Hoy viernes, día 19 de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Barrualde-Galdakao ESIa saritua izan da

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Iturria: Sozietate Publikoa Ihobe Osakidetzako Barrualde-Galdakao...

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakaoko Igeriketa Espainiako txapelketa guztietan egongo da

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Aurten ere gure taldearen igerilariak...

BERRIAK|NOTICIAS_

Josi Sierra Mikel Zarateri buruzko lana egiten

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Labayru Fundazioaten berria Josi Sierra...

BERRIAK|NOTICIAS_

Cargos y retribuciones en el Ayuntamiento

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Nota de prensa del Ayuntamiento...

BERRIAK|NOTICIAS_

Bengoetxeko Jaiak!

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Uztailak 19 Julio 19:00 Pregón...

BERRIAK|NOTICIAS_

Orden del día del pleno extraordinario que se celebra esta tarde en el ayuntamiento

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   El Ayuntamiento de Galdakao celebrará...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend