Connect with us

EHU

“Entre dos aguas”-ek irabazi du Donostiako Zinemaldiko urrezko maskorra

Published

on

Aimar ERKIAGA

Rojo, film Argentinarra, izan zen Maskor gehien irabazi zituen filma, Zilarrezko hiru maskorrekin; zuzendari, aktore eta argazkigintza hoberenagatik

Entre dos aguas film espainiarrak irabazi du Donostiako 66. Zinemaldiko urrezko maskorra. Bere zuzendari Isaki Lacuesta-k hartu zuen Kursaal aretoan film hoberenaren saria, filmeko partaideekin batera.

Lacuesta-ren zinta berriak bi anaia ijitoren istorioa kontatzen digu. Bata kartzelatik irten berria da, eta bestea itsas armadako misio luze batetik herrialdera itzulia. Justizia eta gaizkia gai nagusitzat hartuta, Isaki-k film hunkigarri eta interesgarri bat plazaratu du Donostiako Film Festibalean, horrela Zinemaldiko sari potoloena lortuz.

Zilarrezko Maskorrak

Zuzendari hoberenaren Zilarrezko Maskorra Benjamín Naishtat, zuzendari  argentinarrak, irabazi du, Rojo-n egindako zuzendari eta gidoigile lanarengatik. Hasierako plano finkoarekin hasita, Naishtat-ek egindako lana ikuspuntu narratibo zein teknikotik ezin hobea da, Argentinako momentu historiko gogor bat ia gai politikoa aipatu gabe maisutasunez lantzen duena.

Aktoreekin jarraituz, emakumezko aktore hoberenaren maskorra Pia Tjelta-k eraman du Blind Spot film Norbegiarrean bere buruaz beste egiten saiatzen den alabaren amaren paper ezin hobeagatik. Gizonezko aktore hoberenaren maskorra berriz Dario Grandinetti-ren eskuetan erori da Rojo filmarengatik.

Argazkigintzarekin jarraituz, Pedro Sotero-k irabazi du maskorra, aurreko sariaren bezala Rojo filmarengatik.

Epai maiak bere sari berezia Brillante Mendoza zuzendariaren Alpha, the right to kill-i eman dio, Filipinako droga munduari buruz eta mundu honi kontra egiten dioten polizien justiziaren bi aurpegiak salatzearren.

Bukatzeko, gioi hoberenaren maskorra berriz hiru gidoilarik lortu dute, alde batetik Paul Laverty-k Yuli filmarengatik eta bestetik Louis Garrel eta Jean-Claude Carrière L’homme fidèl-en gatik.

Epai maiak emandako sarietaz gain New Directors sariari buruz ere hitz egin beharra daukagu, beste 5 adituren epai maiak Hiroshi Okuyama aukeratu duelako sari honen irabazle, bere Boku wa iesu-sama ga kirai (Jesus) zintarengatik. Euskal zinemaren munduan sartuta urte honetan ez dugu pasaden urteko Handia edo orain dela 3ko Loreak bat izan, baina euskal zinemari merezi duen aintzatespena emateko beti gelditzen dira Irizar sariak. Urte honetan saria Koldo Almandoz-en Oreina-k irabazi du.

Baina sariak ez dira hor bukatzen, zeren eta, Donostiako herriak, gaztediak, eta Zabaltegi Tabakalerak bere sari propioak banatzen baituzte. Donostiako herriaren kasuan saria Raúl De La Fuente-ren Another day of life-eri eman dio, gaztediak berriz Celia Rico Clavellino-ri, bere Viaje al cuarto de una madre filmaren gatik.

Film espainiarrak ama alaben arteko erlazio bat kontatzen digu hasiera batean, baina denbora gutxira ulertzen da zintaren benetako gaia, hau da, seme alabek nola uzten duten haien habia. Nola ikasketen edo lanaren erruz beste herri, hiri edo herrialdeetara joatera derrigortuta ikusten diren. Oso gomendagarria. 

Eta bukatzeko Zabaltegi Tabakalera-k Jean-Gabriel Périot-en Song for the jungle zintari.

Click to comment

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

EHU

GDKOirratiko esatariek Invisible Express lehiaketan hartu dute parte

Published

on

Aimar Erkiaga, Adur Beroitz eta Xabi Gomez GDKOirratiko esatariek eta Ikus-entzunezko Komunikazioko beste hiru ikasleek, Andrea Lafuentek, Amaia Rubiok eta Elene Sanzek, Itzarri laburmetraia aurkeztu dute Invisible Express zine jaialdira.

Jarrera konplizeak zen aurtengo gaia eta honako hau da haiek aurkeztutako laburmetraia:

Zuen gustukoa izan baldin bada, sartu Youtuben eta atsegin dut botoiari eman eta taldeak 500 euro irabazi ahalko ditu etorkizuneko proiektuak aurrera atera ahal izateko. Taldekide guztiek bideoa partekatzeko eskatu zuten: “ITZARRI kortoa aurkeztu dugu Invisible Express leihaketara Jarrera Konplizeak gaipean, emaiozue like bideaoari eta zabalzazue mesedez! Millesker”

Continue Reading

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS2 días ago

BIDEOA ETA ARGAZKIAK: Graffesta ospatu da Galdakaon

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailGaldakaoko txami batzuetako, 16 eta 24 urte bitarteko gazteek bultzatuta sortu da jardunaldi hau, graffitien...

BERRIAK|NOTICIAS2 días ago

Galdakaoko udalak Kontseiluarekin kolaboratzen du euskararen normalkuntza enpresetan ezagutzeko

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEuskararen normalkuntza bultzatzeko jardueren barruan, Galdakaoko udalak Kontseiluarekin kolaboratzen du ildo horretatik doazen ekimenak partekatzeko....

BERRIAK|NOTICIAS2 días ago

Programa de apoyo psicológico a las familias que cuidan a personas dependientes

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailDentro del programa Zainduz de apoyo a personas cuidadoras de personas dependientes, este mes de...

BERRIAK|NOTICIAS3 días ago

Aparecen pintadas fascistas en Aperribai

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEsta tarde ha aparecido pintadas fascistas en el frontón de Aperribai. Desde GDKOirratia repudiamos absoluta...

BERRIAK|NOTICIAS3 días ago

EHBildu de Galdakao propone crear un parque de 200 viviendas de alquiler social

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailMoción presentada por el grupo municipal EHBildu y que nos ha hecho llegar: Galdakaoko sektore...

BERRIAK|NOTICIAS4 días ago

Galdakao contará con su primer aseo público autolimpiable y accesible en el parque de Muguru

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailGaldakao dispondrá de su primer aseo público autolimpiable, que estará ubicado en el parque de...

BERRIAK|NOTICIAS4 días ago

Se urbanizará un tramo de la calle Bernart Etxepare para mejorar la accesibilidad e infraestructuras con una inversión de 265.000 euros

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Ayuntamiento de Galdakao ha abierto el plazo de licitación para adjudicar las obras de...

BERRIAK|NOTICIAS4 días ago

El Ayuntamiento construirá una pista deportiva en Lapurdi, con una inversión de 235.000 euros y 288 metros cuadrados

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Ayuntamiento de Galdakao ha abierto el proceso de adjudicación para llevar a cabo las...

Facebook

TWITTER

IRAKURRIENAK

Send this to a friend