Connect with us

MUSIKA|KULTURA

Izarok Galdakao liluratuta utzi du

Published

on

IZARO

Atzo Izaro abeslari bizkaitarrak Eason diskoa aurkeztu zuen lehen aldiz Galdakaon. Torrezabal Kultur Etxeko aretoa ia guztiz bete zen ikuskizunaz gozatzeko

Xabi Ealo

De más abestiarekin eman zioten hasiera Izarok eta bere taldeak kontzertuari eta ordu eta erdiz Galdakaoko publikoa gozarazi zuten. Tartean ez ziren faltatu Tu escala de grises, Erori, Astelehenak, Errefuxiatuena…

Izaro zuzenean Galdakaon. Argazkia: Xabi Ealo

Hasieran publiko galdakoztarrak nahiko isila izan bazen ere, kontzertuak aurrera egin ahala publikoa ere motibatzen joan zen eta Izarorekin batera abesten hasi zen. Horren adibide da Tu escala de grises kanta abestu zuenean gertatu zena. Izarok bitan zatitu zuen aretoa, erdi batek Eeeieee kanta zezan eskatu zuen eta beste erdiari abesteko eskatu aurretik oooooo kantatzen hasi zen eta momentu horretan Izaro barrez hasi zen nobedade izan behar zuena publikoak bazekielako. Aitortu zuen abesti hori tolosarrak baino honeto abestu zutela galdakoztarrek, “Tolosa 0 Galdakao 1”,

Izaro zuzenean Galdakaon. Argazkia: Xabi Ealo

Abestien artean ere komedia puntuak eskaini zituen Izarok, Mexikon egon zireneko hainbat anekdota kontatu baitzituen. Lehengoan bandako kide bateri gertatu zitzaiona kontatu zuen eta aretoa barrez lehertu zen, gauza bera gertatu zen kontatu zituen beste anekdotekin, bere bizitzako lau minuturik txarrenak ere kontatu zituen.

Izaro eta bere taldea. Argazkia: Xabi Ealo

Publikoaren artean adin guztietako pertsonak bildu ziren, eta azken abestian denak dantzan jarri zituen Izarok La felicidad abestiarekin.

Izaro zuzenean Galdakaon. Argazkia: Xabi Ealo

Kontzertua amaitu eta berehala publikoarekin batera sarreran jarri zuten mahai batera abiatu zen, gertu zeuden umeek ilusio aurpegia jartzen zuten bitartean. Mahai hartan diskak saldu zituzten eta Izarok sinatu eta argazkiak atera zituen jendearekin.

Izaro zuzenean Galdakaon. Argazkia: Xabi Ealo

Esan daiteke asko irabazten duela Izarok zuzenean ikustean eta Galdakaoko publikoa liluratuta utzi zuen abeslari gazteak haren ahots patentearekin. Jendea abesti gehiagoren esperoan geratu bazen ere asko gozatu zuen.

Redacción de GDKOirratia Radio Galdakao

Click to comment

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

GALDAKAO

Postureotik “autogestiora” | Jon Gomez-en artikulua

Published

on

Jon Gomez Garai-k bere Facebookean idatzi dau hurrengo artikulua

Hausnarketa txiki bat…
EUSKARALDIAREN POSTUREOAZ

Ekimen ederra iruditu zait Euskaraldia. Existitu ere egin beharko ez litzatekeena, baina beharrezkoa. Ordea, ekimena behin-behinean amaituta, “baina” bat atera behar diot Euskaraldiari.

Ziur naiz izan direla Euskararen Herri osoan Ahobizi eta Belarriprest rolak uste osoz bete eta bakoitzaren konpromisoak zeintzuk diren barneratuta jokatu dutenak. Ez dut horren dudarik. Ahalegin handiak egin dituztenak badaude. Eta bejondeizuela, zuen hizkuntza-ohiturak aldatuta, ingurua pixka bat euskaldundu duzuenoi! Segi horretan!

Baina —eta hemen dator “baina” hori—, askorentzat Euskaraldia “postureoko” erreminta bikaina izan dela iruditu zait. Bikain etorri zaie enpresa, erakunde, politikari eta herritarrei. Galdera batzuk sortzen zaizkit, besteak beste: gure erakunde guztiek informatu eta kontzientziatu al dituzte beraien langileak Euskaraldiaren garrantziaz eta txapatxoa jartzeak dakarren erantzukizunaz? Behingoz euskaraz berdintasunean artatu edo erantzuteko pausu ausartak hartu al dituzte erakundeek, eurek ere babestu duten ekimen honi jarraituz?… Eta gure komunikabideek? Eta zuk? Eta nik?… Hamaika egun hauetan, izan al gara kontziente Ahobizi izateak eskatzen zigun militantziaz? Ziur gure lehenengo hitza beti euskaraz izan dena eta gureari eusteko gai izan garena?

Herritar askok Ahobizi intsignia eraman duela ikusi dut, beste barik, euskaraz badakiela adierazteko. Eta Belarriprest askok, aldiz, “armairutik irten”, euskaraz ez dakiela publikoki onartu eta euren castellanotik eroso jarraitu ahal izateko erabili dute txapatxoa. Baina euskaraz egin/ikasteko inongo ahaleginik egingo ez dutela justifikatu ahal izateko, noski.

Baina denaren gainetik, —eta hemen beste “baina” bat aurrekoa konpontzeko asmoz—, norbere burua zuritzeko egin ala ez, Euskaraldia urteko 365 egunetan egin beharko genukeela uste dut:

Herri menperatua garen unetik, gure hizkuntza ere menperatua ere badelako behar dugu gainontzekoetatik bereiztu —tira, esan dezagun “identifikatu”—, eta publikoki lau haizetara adierazi, sikiera, “nik euskaraz badakidala” edo “euskaraz entzuteko prest nagoela”. Euskalduna bere herrian bakarrik ez dagoela sentitzeko. Gainontzeko euskaldunei baita euskara ikusezin duten guzti horiei ere, euskaldunak gure herrian arrotzak ez garela ikusarazteko. Horrela lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago bat, bidezkoago bat.

Horregatik Euskaraldiak, “postureotik” harago, gure ahulezi edo konplexuak indar kolektibo bilakatzeko balio izan badu, segi dezala orain Euskaraldia “autogestionatuak” bizi luzez! 😉

Continue Reading

GALDAKAO

“Gure oroitzapenak”, Sarrionandi idazlearen bizitzari eta lanari buruzko dokumentala Torrezabalen

Published

on

Euskararen Nazioarteko Egunaren programazioaren markoan, abenduaren 3an, astelehena, 20:00etan, Joseba Sarrionandiaren lanari buruzko “Gure oroitzapenak” filma proiektatuko da Torrezabal Kultur Etxean.

Dokumental honetan Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako hamabi egilek, Iurretako idazlearen bizitzari eta lanari buruzko begirada jasotzen da, bai pertsona mailan, afektibitate aldetik edota bere idazlan literarioaren aitorpenaren ikuspegitik. Proiektu komun honetan berrehun pertsonatik gora murgilduta daude eta orain plantaila handira eramaten da, Galdakaon.

“Gure oroitzapenak” filmaren helburua Sarrionandiaren ikurra ikusentzunezko baten bitartez irudikatzea da. Eta irudi hori bere poema, ipuin, entsegu eta nobelek urteetan osatu dutena baino ez da. Horregatik, bere poemak eta ipuinak zinemara ekarriz, iruditan gauzatzeko modu bat da.

Sarrera doakoa da, gonbidapena hartuz, Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuan edo Euskaraldiaren batzorde antolatzailearen bitartez, hala nola Torrezabaleko takilan, emanaldia baino ordu erdi arinago.

Continue Reading

GALDAKAO

Antzerkia: Isla

Published

on

Teatro / Música

ISLA (TP)

El viernes, 30 de noviembre de 2018

Lugar: Torrezabal Kultur Etxea
Agirre Lehendakariaren plaza, z.g.
48960 – Galdakao
Tel. 944.571.282

Horario: 20:30

Compañía:
D’Click
Dirección:
Carlos Samaniego
Reparto:
Ana Castrillo, Javier Gracia, Hugo Gauthier
Sinopsis:
Sin texto 50′
Teatro físico, circo y humor.
Tres personajes náufragos se encuentran solos. Se necesitarán para rehacer su historia. Crearán situaciones inverosímiles y elegirán estrategias de lo más rocambolescas para superar los límites de su isla.
Nos hará reflexionar acerca de la idoneidad de refugiarse en el mar o zozobrar en una isla y nos recordará la sutil frontera entre el teatro físico y la danza; el circo y el riesgo; y la magia y el sueño.
* Canjea tu cupón de teatro en taquilla y te aplicamos el 50% de descuento en dos entradas para esta obra.
Consigue más ventajas, hazte socio/a de Torrezabal Kultur Etxea.
Precios:
8 € , 4 € , 6 € (Socios/as) , 7 € (+65 años, personas en paro, gazte txartela y grupos)
Continue Reading

ENTZUN PROGRAMAK

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

120 pertsona inguruk parte hartu dabe Berbodromoan euskaraz berba egiteko

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email120 pertsona inguruk parte hartu dabe joan dan astelehenean, Torrezabalen, antolatutako Berbodromoaren bosgarren edizinoan, Galdakaoko...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

Hoy, Santa Bárbara

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailSiguiendo la tradición centenaria de la festividad de la patrona de la fábrica de Galdakao,...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

“Gabonetako onena Galdakaon. Zure erosketak ere bai”

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailGaldakaoko udalaren Ekonomia Sustapeneko Arloak ekimen barriak egiten jarraitzen dau herriko merkataritzaren sareari laguntzeko helburuagaz....

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

El 26 de diciembre finaliza el plazo para el cobro en periodo voluntario de diferentes tasas municipales

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Ayuntamiento de Galdakao cerrará el 26 de diciembre el plazo para el cobro en...

BERRIAK|NOTICIAS5 días ago

Galdakao ampliará este año la iluminación navideña

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Ayuntamiento de Galdakao encenderá esta semana la iluminación navideña, que presentará este año nuevos...

BERRIAK|NOTICIAS1 semana ago

Galdakaoko XIV. Berdintasun Jardunaldietako bideoak

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailAsteon egin diran XIV. Bardintasun Jardunaldietako bideoak jaso dira udalaren web-orrian (www.galdakao.eus). Jardunaldietan landu dan...

BERRIAK|NOTICIAS1 semana ago

Galdakao aprueba una moción para limitar la ubicación de salones de apuestas

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailLa Corporación galdakoztarra, en sesión plenaria, y con el apoyo de todos los grupos políticos,...

BERRIAK|NOTICIAS1 semana ago

Usansoloko jaietako programa

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailUsansoloko sanandresak gaut hasita, datorren domeka, abenduaren 9ra arte ospatuko dira. Jai tradizionalen egun nagusia...

Facebook

TWITTER

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

Send this to a friend