Connect with us

GALDAKAO

Galdakaoko gazte mugimenduko kideek Azaroaren 28tik Abenduaren 2ra Okupazio Astea antolatu dute

Published

on

Galdakaoko gazte mugimenduko kideek Azaroaren 28tik Abenduaren 2ra Okupazio Astea antolatu dute eta herrian bertan ospatuko da okupazioaren kontzeptua lantzeko hainbat jarduera aurrera eramanaz. Sare soziletan jakinarazi dutenez, Okupazio Asteko ospatuko dan indabadan izena emateko listak utzi dituzte Herrikoan, Zurruten eta Eigerren.

Hona bidali diguten bideoa eta egitaraua:

Redacción de GDKOirratia Radio Galdakao

EHU

Koiu: “Galdakaoko Udalak ematen duen laguntza oso eskasa da”

Published

on

Galdakaoko Koiu taldeak diska berria argitararatu du eta aukera hori aprobetxatuz Durangoko Azokan Jonu Ezkurdiarekin egoteko aukera izan genuen. Hona hemen egindako elkarrizketa:

 

Continue Reading

GALDAKAO

Postureotik “autogestiora” | Jon Gomez-en artikulua

Published

on

Jon Gomez Garai-k bere Facebookean idatzi dau hurrengo artikulua

Hausnarketa txiki bat…
EUSKARALDIAREN POSTUREOAZ

Ekimen ederra iruditu zait Euskaraldia. Existitu ere egin beharko ez litzatekeena, baina beharrezkoa. Ordea, ekimena behin-behinean amaituta, “baina” bat atera behar diot Euskaraldiari.

Ziur naiz izan direla Euskararen Herri osoan Ahobizi eta Belarriprest rolak uste osoz bete eta bakoitzaren konpromisoak zeintzuk diren barneratuta jokatu dutenak. Ez dut horren dudarik. Ahalegin handiak egin dituztenak badaude. Eta bejondeizuela, zuen hizkuntza-ohiturak aldatuta, ingurua pixka bat euskaldundu duzuenoi! Segi horretan!

Baina —eta hemen dator “baina” hori—, askorentzat Euskaraldia “postureoko” erreminta bikaina izan dela iruditu zait. Bikain etorri zaie enpresa, erakunde, politikari eta herritarrei. Galdera batzuk sortzen zaizkit, besteak beste: gure erakunde guztiek informatu eta kontzientziatu al dituzte beraien langileak Euskaraldiaren garrantziaz eta txapatxoa jartzeak dakarren erantzukizunaz? Behingoz euskaraz berdintasunean artatu edo erantzuteko pausu ausartak hartu al dituzte erakundeek, eurek ere babestu duten ekimen honi jarraituz?… Eta gure komunikabideek? Eta zuk? Eta nik?… Hamaika egun hauetan, izan al gara kontziente Ahobizi izateak eskatzen zigun militantziaz? Ziur gure lehenengo hitza beti euskaraz izan dena eta gureari eusteko gai izan garena?

Herritar askok Ahobizi intsignia eraman duela ikusi dut, beste barik, euskaraz badakiela adierazteko. Eta Belarriprest askok, aldiz, “armairutik irten”, euskaraz ez dakiela publikoki onartu eta euren castellanotik eroso jarraitu ahal izateko erabili dute txapatxoa. Baina euskaraz egin/ikasteko inongo ahaleginik egingo ez dutela justifikatu ahal izateko, noski.

Baina denaren gainetik, —eta hemen beste “baina” bat aurrekoa konpontzeko asmoz—, norbere burua zuritzeko egin ala ez, Euskaraldia urteko 365 egunetan egin beharko genukeela uste dut:

Herri menperatua garen unetik, gure hizkuntza ere menperatua ere badelako behar dugu gainontzekoetatik bereiztu —tira, esan dezagun “identifikatu”—, eta publikoki lau haizetara adierazi, sikiera, “nik euskaraz badakidala” edo “euskaraz entzuteko prest nagoela”. Euskalduna bere herrian bakarrik ez dagoela sentitzeko. Gainontzeko euskaldunei baita euskara ikusezin duten guzti horiei ere, euskaldunak gure herrian arrotzak ez garela ikusarazteko. Horrela lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago bat, bidezkoago bat.

Horregatik Euskaraldiak, “postureotik” harago, gure ahulezi edo konplexuak indar kolektibo bilakatzeko balio izan badu, segi dezala orain Euskaraldia “autogestionatuak” bizi luzez! 😉

Continue Reading

BERRIAK|NOTICIAS

120 pertsona inguruk parte hartu dabe Berbodromoan euskaraz berba egiteko

Published

on

120 pertsona inguruk parte hartu dabe joan dan astelehenean, Torrezabalen, antolatutako Berbodromoaren bosgarren edizinoan, Galdakaoko Berbalagun proiektuak bultzaturik eta Euskaraldia ekimenaren inguruko jardueren barruan.

AEK, Udal Euskaltegia, Elexalde, Beogetxe eta Eguzkibegi Ikastolako ikasleek, Berbalalgunen ikasleekin batera, “World coffee” estiloko topaketa honetan parte hartu dabe. Beste urte batez, ikastegi horreetako irakasleek dinamizatu dabe, Galdakaoko udalaren Hezkuntza eta Euskara zerbitzuko langileak, Berbalagun eta herriko alkarteen laguntzaz (Erabide, Zizpa eta Patakon).

Ondoko gaiak landu dira: “realitu showak” eta “plastikoaren kontsumoa”.

Berbodromoa mundu osoan “World coffee” izenaz ezagutzen dan formatoaren herriko bertsinoa da. Parte-hartzaileek seiko mahaietan batzen dira, aurkezleak azaltzen deutsien gaiari buruz 15 minututan berba egiteko.

Talde bakotxean pertsona batek egiten dau moderatzaile lana, mahaiko kide guztiek parte hartu dagien. Ordu lauren hori amaitzen danean, solaskidek txandakatzen dira, hurrengo gaia beste bost pertsona desbardinakaz eztadaitu dagien. Berbodromoaren helburua da herriko jentea ezagutzea, eurekaz euskaraz erlazionatu ahal izateko.

Edizino barri honen ezaugarri nagusia giro ona izan da, txokolate bero eta pastelakaz alkarriketak goxatuta. Halan, urtez urte finkatuz doa abenduaren 3aren inguruan antolatzen dan ekimen hau.

Continue Reading

ENTZUN PROGRAMAK

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS6 días ago

120 pertsona inguruk parte hartu dabe Berbodromoan euskaraz berba egiteko

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger Email120 pertsona inguruk parte hartu dabe joan dan astelehenean, Torrezabalen, antolatutako Berbodromoaren bosgarren edizinoan, Galdakaoko...

BERRIAK|NOTICIAS6 días ago

Hoy, Santa Bárbara

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailSiguiendo la tradición centenaria de la festividad de la patrona de la fábrica de Galdakao,...

BERRIAK|NOTICIAS6 días ago

“Gabonetako onena Galdakaon. Zure erosketak ere bai”

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailGaldakaoko udalaren Ekonomia Sustapeneko Arloak ekimen barriak egiten jarraitzen dau herriko merkataritzaren sareari laguntzeko helburuagaz....

BERRIAK|NOTICIAS6 días ago

El 26 de diciembre finaliza el plazo para el cobro en periodo voluntario de diferentes tasas municipales

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Ayuntamiento de Galdakao cerrará el 26 de diciembre el plazo para el cobro en...

BERRIAK|NOTICIAS6 días ago

Galdakao ampliará este año la iluminación navideña

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailEl Ayuntamiento de Galdakao encenderá esta semana la iluminación navideña, que presentará este año nuevos...

BERRIAK|NOTICIAS1 semana ago

Galdakaoko XIV. Berdintasun Jardunaldietako bideoak

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailAsteon egin diran XIV. Bardintasun Jardunaldietako bideoak jaso dira udalaren web-orrian (www.galdakao.eus). Jardunaldietan landu dan...

BERRIAK|NOTICIAS1 semana ago

Galdakao aprueba una moción para limitar la ubicación de salones de apuestas

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailLa Corporación galdakoztarra, en sesión plenaria, y con el apoyo de todos los grupos políticos,...

BERRIAK|NOTICIAS1 semana ago

Usansoloko jaietako programa

Facebook Twitter Google+ Facebook Messenger EmailUsansoloko sanandresak gaut hasita, datorren domeka, abenduaren 9ra arte ospatuko dira. Jai tradizionalen egun nagusia...

Facebook

TWITTER

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

Send this to a friend