Síguenos

Sin categoría

Ni Zu Bi: Preso gaixoak kaleratzeko mobilizazioa Bilbon

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Gaixorik dauden bost preso bizkaitarrak aska ditzatela eskatzeko, mobilizazioa egin du Ni Zu Bi dinamikak. Bilboko zazpi zubiak batu ditu eskualde, herri eta auzoetako jendearekin (12:00). Ondoren, ertzetako bi zubietatik —San Antonetik eta Deustukotik—, martxa bana abiatu da udaletxera, eta handik joan da Arriagara. Galdakoztar presoen senideak eta lagunak bildu dira baita Bilbon. Hona argazkiak.

BERRIAK|NOTICIAS

Acciones de las y los pensionistas los próximos días

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Día 10-04-2019 a las 12h.12minutos  aproximadamente, las y los pensionistas estarán participando de la Korrika, en la calle Ganekogorta a la altura del bar Baserri Berri.

Día 11-04-2019, concentración en la sede Seguridad Social, Gran Vía 89 en Bilbo, defendiendo la pensión de viudedad.

Día 13-04-2019, manifestación a las 18:00h, Sagrado Corazón en Bilbo.

Sigue Leyendo

GALDAKAO

Altsasuko Inauterien antzezpena egin du Andra Mari dantza taldeak

Publicado

el

Por

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Mozolloker da Galdakaoko inauterietako pertsonaiarik ezagunena, baina horretaz gain, Momotxorroak ere nahiko ezagunak dira gurean, nahiz eta haien jatorria Nafarroako izan. Pertsonaia horien zergatia hurrengo hau da: Altsasuko Inauterien ospaketa.

Antzinako usadioari jarraituz, Andra Mari dantza taldeak urtero lez Altsasuko Inauterien antzezpena egin du Galdakaoko kaleetan barrena. Udaletxeko plazan hasi eta Santi Brouard enparantzan bukatu dute emanaldia, tartean, Altsasuko Inauteriko pertsonaia denek kalejiran ibili dira, baina, ez solik kalejiran, izan ere, dantzek eta bihurrikeriek ere lekua izan dute. Azken horiek Momotxorroek egin dituzte, bihurrikeriak egiteaz gain, ikusleak beldurtu eta erasotu dituzte saltoka eta zarataka. “Kaosaren irudi berbera” dira Momotxorroak Andra Mari dantza taldearen arabera. Adardun otzara da beharbada jantziaren elementurik aipagarriena, baina horretaz gain, aurpegia estalita eramaten dute eta bai arropak eta baita eskuak ere odolez zikinduta eramaten dituzte. Beldur gehiago eragiteko asmoz, sarda bana eramaten dute eskuetan.

Momotxorroak. Bideoa: Xabi Ealo

Momotxorroez gaina, badira bestelako pertsonaiak ere, horietako batzuk, Emankortasunaren eta Bizitzaren Komitiba osatzen dutenak dira. Horien barruan sartzen dira, esaterako, idi-bikotea eta goldea. Bi idi, idizaina eta horren laguntzailea osatzen dute, horiei, Erailea eta Aza-erailea batzen zaizkie, lehenengoak, Eraileak, alegia, gariaren emankortasuna lurraren sabelean ereiten du” eta bigarrenak, aldiz, bi laguntzaile ditu, langileak baina alferrak aldi berean. Bataioak edo “emankortasunaren fruitua”-k ere lekua dauka Altsasuko Inauterietan.


Emankortasunaren eta Bizitzaren Komitiba. Argazkia: Xabi Ealo

Maskarak parte garrantzitsua dira aipatutako inauterietan, horien artean daude, Ziripotak; Atsoa eta gaztea; Hartza eta ijitoak; Deabrua eta Apaiza eta haurdun alargunak. Atsoak eta gazteak, iragana eta etorkizuna irudikatzen dute, hau da, atsoak, eta ez agureak, alegia, emakumeak, joandako urtaroa emankorra adierazten du, gazteak, aldiz, etortzeke dagoen urtaroa adierazten du, kasu honetan emankortasunaren eragilea izango den gizonak irudikatzen du.

Atsoa eta gaztea. Argazkia: Xabi Ealo

Hartza eta ijitoak dira musika eta dantza dakartzatenak, izan ere, Andra Mari dantza taldeko musikariak ijitoz mozorrotuta, eta haien alboan, hartza eta dromadorea. Musikariekin batera, dantzari ijitoak ere egoten dira eta bai haien zein hartzaren ikuskizunagatik diru eske egoten dira.

Pertsonaien bihurrikeriak eta Andra Mari dantza taldeko musikariak. Bideoa: Xabi Ealo
Hartzaren ikuskizuna. Bideoa: Xabi Ealo

Deabrua beti txarraren sinboloa izaten ohi da eta bihurrikeriak egitea da haren lan nagusienetarikoa, Apaiza, aldiz, onaren sinbolotzat hartzen da eta harekin batera, “berak haurdun utzi dituen alargun mordoa daramatza”.

Deabrua ezkerrean eta Momotxorro bat haren alboan. Argazkia: Xabi Ealo

Azken finean, esan daiteke Altsasuko Inauterien helburu nagusia mundua hankaz gora jartzea dela, eta hori lortu zuen Atzo Andra Mari dantza taldeak herriko kaleetan barrena.

Momotxorroak bihurrikeriak egiten. Argazkia: Xabi Ealo
Sigue Leyendo

PROGRAMAK

TXISPARRANDA! – 14.SAIOA

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Hemen gaude beste ostiral batez… eta gaurkoan gonbidatu eta guzti gainera! Hasteko, PASATAKO JUERGEN analisiak eta anekdota berriak izango ditugu. DEBATEAn gai bakar bat motz geratzen dela eta, aste honetan bi gai saltsero ditugu eztabaidatzeko. TXISPARRANDEROEN SEKZIOAN, beti bezala, zuen abesti gustokoenak jarri ditugu eta amaitzeko astebururako planen eta DATOZEN JUERGEN inguruan aritu gara. Hau guztia giro ezin hobean eta temazo onenekin!

OSTIRALERO 19:00etan GDKO IRRATIAN.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

¡Nos han entrevistado en Radio 3!

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Hace unos días, en plena...

BERRIAK|NOTICIAS_

“Errekak eta itsasoak zaindu, stop plastikoak!”

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Eskola Agenda 21en Foroak, Gandasegin...

BERRIAK|NOTICIAS_

«Espero dena» kanta kaleratu du Oxabik

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Oxabi Erromeriak abesti berria estreinatu...

BERRIAK|NOTICIAS_

UFS Usansolo Euskal Ligara igo da Ligako txapelduna izanda

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   UFS Usansolo areto-futboleko taldeak lorpen...

BERRIAK|NOTICIAS_

Domekan ekainak 2 kirolaren jardunaldi irekia izango da

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Galdakaoko udalak eta udalerriko gimnasioek...

BERRIAK|NOTICIAS_

ZUZENEAN: Manifestación de pensionistas y Día de la Memoria

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   La manifestación de los pensionistas...

BERRIAK|NOTICIAS_

Éxito de la III Disko Zopa de Nevera Solidaria

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   La cantante galdakoztarra Ainhoa Cantalapiedra...

BERRIAK|NOTICIAS_

El instituto Elexalde comparte proyecto pionero con instituto griego

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Profesores griego del instituto de...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend