Síguenos

Euskal Herriko Musika Taldeak

Koiu, Modus Operandi eta Hesian Galdakaon

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Koiuk ireki zuen bart Galdakaon egon zen kontzertuen segida. Torrezabal Kultur etxera bertaratu ziren ikusleei behin eta berriz eskerrak emanda, Galdakaoko Udalak euren izena kontzertuen kartelean oso txiki jarri izana kritikatu zuten. Hortik gutxira kontzertua amaitu zuten eta kamisetak bota zituzten oholtzatik behera.

Koiu Galdakaoko kontzertuan. Argazkia: Aimar Erkiaga

“Argiak piztu dira eta hementxe berriz gara” dio Modus Operandiren abesti batek, izan ere, eta atseden pixka baten ostean, aipatutako taldea igo zen taulara. Euskal Herriko hainbat taldetako kideak batzen dituen taldeak hasiera-hasieratik helarazi zien motibazioa bertara hurbildu ziren gehiengoari. Ordubete inguruko kontzertuan, “Gora gure bihotzak”, “Memoriaren zeruan” eta haien disko berriko kantak abestu zituzten. Horietaz gain, Korrikarekin ere gogoratu dira eta Betagarriren “Ongi etorri” kanta abestu zuten.

Modus Operandiren kontzertua. Argazkia: Aimar Erkiaga

Modus Operandik agertokia laga zuenean, oholtza guztia aldatu eta Hesianek hartu zuen lekukoa. “Hemen naiz” kantarekin eman zioten hasiera kontzertuari. Disko berriko estreinaldi formala izan zela adierazi zuten, eta entseiatu zuten esperimentua proban jartzeko ordua zela. Ordua heldu zen eta dena ondo atera zen eta lehen aipatutako kantuari disko berrikoak eta Hesianen tipikoak gehitu zitzaizkion. Oholtza gainean jo zituzten esaterako, “Hemen eta orain”, “Ez dago printzerik”, “Plazandreak”, “Ziklikak gara”… “Begi bustiak” kantarekin Zuriñe Hidalgo publikotik gertu jarri zen abesteko eta “Disfonia” kantuarentzako argi urdinak nagusitu ziren taulan.

Hesianen kontzertua. Argazkia: Aimar Erkiaga

Altsasuko gazteekin gogoratzeko ere tartea egon zen, publikoaren oihu inprobisatuari esker, Zuriñe ere gazteen askatasuna eskatu zuen.

Ia ordu eta erdiren ostean, Hesianen ikuskizunak jarraitzen zuen eta ez zuten hutsik egin.

BERRIAK|NOTICIAS

«Espero dena» kanta kaleratu du Oxabik

Publicado

el

Por

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Oxabi Erromeriak abesti berria estreinatu du «Espero dena» izenburupean. Galdakaoko taldeak gaur goizean estreinatu du kanta Gaztean. Hamahiru urtez plazaz plaza aritu ostean, aurrerapauso bat eman eta abesti berri batekin hasiera emango dio udako birari.

«Bereziki gazteriari» bideratutako kantua ekoiztu dute, «alaitasuna, positibismoa eta norbere buruan sinisteko indarra eskaintzeko asmoz».

Gaur egungo egoerek gazteengan eragina dutela eta, Oxabitarrek horri buruz hausnartu dute: «Izan albiste txarrak direlako, zure ingurukoek zugandik espero dutena ez zarelako edo sare sozialen bitartez gure buruari exijitzen diogun irudiaren exijentzia maila altua delako, oso tarte gutxi geratzen zaizkigu bakoitza den horretaz gozatzeko» .

Hamahiru urteko ibilbide luze eta oparoaren ostean, aurtengo udarako abesti berriarekin gozaraziko dute euren kontzertuetan.

Sigue Leyendo

EHU

Huntza: «Diska berrian Huntzaren esentzia mantentzen da»

Publicado

el

Por

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

«Xilema» diska berria argitaratu du Huntza taldeak eta aukera hori aprobetxatu dugu Uxue Amonarrizekin egoteko. Hauxe da egindako elkarrizketa:

 

Sigue Leyendo

EHU

Nogen:»Beti daukagu inspirazio bezala gure inguruko bizitzak ze eragin duen gugan»

Publicado

el

Por

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Nogen taldeak diska berria aurkeztu berri du, «Liv til doden» izenarekin. Andrea Gonzalez GDKOirratiko kazetariak taldeko bi kiderekin, Jokin eta Markelekin, egoteko aukera eduki zuen. Hona hemen egindako elkarrizketa:

 

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakao Txirrindulari Elkartea pone en marcha un aula pedagógica

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   La nueva Junta Directiva de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Recogida de residuos en Arantzille

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Un año más Arantzille Kirol...

BERRIAK|NOTICIAS_

El nuevo equipo de Gobierno municipal ante las trabajadoras y trabajadores del Ayuntamiento

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   El nuevo equipo de gobierno...

BERRIAK|NOTICIAS_

Comerciantes se concentran frente al Ayuntamiento para denunciar la falta de seguridad

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Numerosos comerciantes de Galdakao se...

BERRIAK|NOTICIAS_

Programa de Sanjuanes de Urreta

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí  

BERRIAK|NOTICIAS_

BIDEOA: Hiru gazte galdakoztar epaituak izango dira Gaztetxearen kasuaren harira

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Kontzentraziora deitu du Galdakaoko Gazte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando da Galdakaoko alkate berria

Argazkia: Jon Gomez

BERRIAK|NOTICIAS_

Hiru gazte galdakoztar epaituak izango dira Gaztetxearen kasuaren harira

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Galdakaoko Gazte Asanbladak igorritako textua...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend