Síguenos

KULTURA

“The Hole in the Ground”-ek irabazi du Bilboko 25. Zinemaldi FANTastikoa.

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Sari banaketa Bilboko Guggenheim aretoan egingo da, bihar, arratsaldeko zortzietan

“The Hole in the Ground”-ek, Sundanceko Zinemaldian ikus-mina sortu zuen film iralandarrak, irabazi du Bilboko 25. Zinemaldi FANTastikoa. Lee Cronin zuzendari irlandarrak zuzendu eta produzitutako lehenengo filma da, bere “opera prima”.

Filmaren trailerra.

25. FANT-eko epai mahaiak irlandarren filma hainbat arrazoirengatik aukeratu du: “zuzendaritzan eta gidoian egin duen lehenengo lan bikainarengatik, eta 90 minutuz ikus-entzulea kezkaz beteta edukitzeko gai den emakumezko pertsonaia protagonista konplexuaren aurrean erakutsitako sentsibilitatearengatik”.

Lee Cronin zuzendariak 25.FANT-ean egindako prentsaurrekoko argazkia.

Film labur atalean, Carlos Baena zuzendari kanariarraren “La Noria” animaziozko kortometraia aukeratu du epai mahaiak, Film Labur Onenaren Saria emanez. Lana aukeratzeko orduan, “kalitate tekniko bikaina eta istorio zirraragarria eta magikoa eta, aldi berean atsegina eta hunkigarria transmititzeko trebezia” azpimarratu dute epai mahaiko kideek.

Sekzio Ofizialeko filmen artean, Shin’chihirô Ueda zuzendari japoniarraren “One Cut of the Dead” filmak lortu du Ikus-entzuleen Film Luze Onenaren saria. Sari hau ikusleek 1etik5erako botazio bidez aukeratu dute, filmaren proiekzio bukaeran zinta baloratuz.

“El increíble finde menguante” filmak irabazi du Sekzio Ofizialeko Gidoi Onenaren saria, eta bere zuzendaria den Jon Mikel Caballero nafarrak Sekzio Ofizialeko Zuzendaritza Berritzailearen Saria.

Epai mahaiak, Sekzio Ofizialeko Gidoi Onenaren kasuan, aipamen berezi bat egin nahi izan du Ueda zuzendariaren “One Cut of the Dead” filmaren kasuan.

Labur metraietara bueltatuz, “Amargo era el postre” Diego H. Kataryniuk Di Costanzo zuzendari argentinarraren laburmetraiak irabazi ditu Euskal Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria eta Film Labur Onenaren ikus-entzuleen saria.

Argazkiak: FANT.

KULTURA

«La trinchera infinita», «Mientras dure la guerra» eta «La hija de un ladrón», Urrezko Maskorrarengatik lehiatuko dira Donostiako 67. Zinemaldian

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Espainiar mailako hiru tituluak Zinemaldiko garaikur nagusia eskuratzeko lehiatuko dira Sail Ofizialean

Arregi, Garaño eta Goenagaren film berria, Alejandro Amenábarren azken lana eta Belén Funesen opera prima, lehen aukeratuak Urrezko Maskorra lortzeko.

Sigue Leyendo

EHU

Escombros, FANT 2019-ko ikuspegi fantastikoaren irabazlea

Publicado

el

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Andoni FERNÁNDEZ

Escombros pelikula izan zen FANT 2019-ko panorama fantastikoko irabazlea. Espainiar estatuan egindako pelikulen selekzioa honetan sei pelikulak hartu zuten parte. Proiekzio guztiak doakoak eta arratsaldez izan ziren.

Alvaro Pitak, pelikularen zuzendari eta gidoilariak, jaso zuen Panorama fantastikoaren saria, maiatzak hamarrean Guggenheim aretoan egindako FANT amaierako ekitaldian.

Álvaro Pita, filmaren zuzendaria, saria jasotzen.

Escombros A Coruñako espekulazio urbanistikoaren eta korrupzio politikoaren inguruko pelikula da. Miranda bere aitaginarreba, Claudio Fontela enpresariaren inguruan ikertzen hasiko da  bere bizitzan eduki dituen gertakari arraro batzuen ostean.

Filmak erreferentzia eta motibo narratibo anitz ditu; esaterako, Alvaro Pita zuzendariarekin hitz egin ostean ikusi dezakegu Claudio Fontela (pelikulan enpresari dirudun bat dena)  Amancio Ortegaren errepresentazioa dela. Era berean, zinema klasikoago bat hartzen du erreferentziatzat eta 80. hamarkadako detektibe generora gerturatzen da istorioa kontatzeko.

Drama eta komedia lantzen dituen pelikula da, halaber espekulazio urbanistikoarekin zerikusia dutenen enpresarien jokaera kritikatzen du, Galiziaren perspektiba dekadente bat emanez.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

«Espero dena» kanta kaleratu du Oxabik

Publicado

el

Por

Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan:

Click aquí

 

Oxabi Erromeriak abesti berria estreinatu du «Espero dena» izenburupean. Galdakaoko taldeak gaur goizean estreinatu du kanta Gaztean. Hamahiru urtez plazaz plaza aritu ostean, aurrerapauso bat eman eta abesti berri batekin hasiera emango dio udako birari.

«Bereziki gazteriari» bideratutako kantua ekoiztu dute, «alaitasuna, positibismoa eta norbere buruan sinisteko indarra eskaintzeko asmoz».

Gaur egungo egoerek gazteengan eragina dutela eta, Oxabitarrek horri buruz hausnartu dute: «Izan albiste txarrak direlako, zure ingurukoek zugandik espero dutena ez zarelako edo sare sozialen bitartez gure buruari exijitzen diogun irudiaren exijentzia maila altua delako, oso tarte gutxi geratzen zaizkigu bakoitza den horretaz gozatzeko» .

Hamahiru urteko ibilbide luze eta oparoaren ostean, aurtengo udarako abesti berriarekin gozaraziko dute euren kontzertuetan.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakao registró en mayo 1.382 personas demandantes de empleo

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Según datos de Lanbide, al...

BERRIAK|NOTICIAS_

Hoy comienzan en Galdakao las fiestas de Bengoetxe y “Kapi”

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Hoy viernes, día 19 de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Barrualde-Galdakao ESIa saritua izan da

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Iturria: Sozietate Publikoa Ihobe Osakidetzako Barrualde-Galdakao...

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakaoko Igeriketa Espainiako txapelketa guztietan egongo da

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Aurten ere gure taldearen igerilariak...

BERRIAK|NOTICIAS_

Josi Sierra Mikel Zarateri buruzko lana egiten

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Labayru Fundazioaten berria Josi Sierra...

BERRIAK|NOTICIAS_

Cargos y retribuciones en el Ayuntamiento

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Nota de prensa del Ayuntamiento...

BERRIAK|NOTICIAS_

Bengoetxeko Jaiak!

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   Uztailak 19 Julio 19:00 Pregón...

BERRIAK|NOTICIAS_

Orden del día del pleno extraordinario que se celebra esta tarde en el ayuntamiento

Facebook Twitter WhatsApp Email Ayúdanos a recuperar la radio de Galdakao. Quedan: Click aquí   El Ayuntamiento de Galdakao celebrará...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend