Síguenos

BERRIAK|NOTICIAS

BIDEOA: Andra Mari dantza taldeak emanaldia eskaini du

Publicado

el

Xabi Ealo

Andra Mari dantza taldeak ohiko emanaldia eskaini zuen Kurtzeko Plazan eta jendetza bildu zen euskal dantzak ikusteko. Talde galdakoztarrak Euskal Herrian barrena dauden dantza ezberdinak egin zituen, Gipuzkoan hasi eta Zuberoan bukatu, Bizkaiatik igarota, hasierako agurretatik Zuberoako kadriletara, ordu eta erdiz aritu ziren dantzariak. Tartean, Andra Mariko musikariek ere emanalditxo bat eman zuten.

Jon Gomezek aurkeztuta, emanaldia arratsaldeko zortzietan hasi zen aurreskuarekin. Edozein ekitaldiren hasieran egiten da dantza hau eta Andra Mariko neskak eta mutilek dantzatu zuten. Iñaki Irigoienek «protokolo eta handitasunerako»dantza bat dela dio.

Hasierako agurraren ostean neskak izan ziren protagonistak Gipuzkoako dantzekin. Soinu zaharrak izena hartzen dute aipatutako dantza horiek eta zortzikoen doinupean dantzatzen dira. Gipuzkoako dantzek bi arau nagusien arabera interpretatzen dira, alde batetik, simetria, hanka batekin egiten dena bestearekin egin behar da; eta bestetik, doinuaren konpasen luzapenarenak, pausuek eta konpasak batera joan behar dute (Andra Mari dantza taldea). Horien ostean Zintza-dantzaren txanda iritsi zen, baita ere taldeko neskek interpretatuta.Nesken ostean mutilek hartu zuten oholtza eta makilez eta egurrezko beste tresnez lagunduta hainbat dantza egin zituzten, Brokel-dantza, alegia. Hainbat irudi  desberdinez osatuta dago, tartean, Boaztitzea, Agurra, Makil-txikiakikoa, Lau aldetako Zortzikoa… (Andra Mari dantza taldea).

Jendetza bildu zen dantza emanaldia ikusteko. Argazkia: Xabi EaloGipuzkoatik Arabara egin zuten salta dantzariek, kasu honetan, neskek, Eltziegoko dantzak eskaini baitzituzten. Zortzi neskek egin zuten dantza, bi lerrotan kokaturik. Haiekin batera katximorroak ere jarduten du eta dantzaren zuzendariarena egiten du aipatutako pertsonaiak.

Eltziegoko dantzen ostean, Andra Mari dantza taldeko musikariek emanalditxo bat eman zuten eta bi abestien moldaketak egin zituzten, Katalintxu eta Loriak udan ihintza bezala. Bitartean dantzariek atseden hartzeko aukera izan zuten.

Atsedenaldiaren ostean mutilen txanda heldu zen berriz ere eta Arabatik Bizkaiara egin zuten bidaia, Durangaldera hain zuzen ere. Mutilek Dantzari-dantza eskaini zuten. Zortzi dantzariz osatuta, hainbat dantza eskaini zituzten haien artean, Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata-jokua, Txontxongiloa… Zortzi dantzariak lau pertsonako bi lerrotan kokatu ziren. Agintariena deritzon dantzarekin hasi ziren,  bandera airean mugituz. Horren ostean, tartekatu zituzten erremintarik gabeko dantzak  eta ezpatak edo makilak erabiltzen diren dantzak. Amaitzeko, ezpatak erabiliz Txontxongiloa dantzatu zuten; dantza horretan, dantzarietako bat altxatu, eta beste dantzariak haren inguruan ibili ziren (Dantzari eguna).

Bizkaitik Zuberoara egin zuten salto eta bertan famatuak diren  maskaradak interpretatu zituzten. Hainbat pertsonaiez osatuta dago maskarada, hauek izan ziren atzo emanaldian parte hartu zutenak: Txerreroa, Gathuzaina, Kantiniersa, Zamalzaina, Entseinaria, Marexalak… Maskaraden ostean Kadrilak edo Zuberoako kontradantzak dantzatu zituzten.Zuberoako dantzekin amaiera eman zioten aurtengo dantza emanaldiari. Kurtzeko Plazara gerturatu zirenak gozarazi zituzten dantzariak eta txalo zaparrada handia jaso zuten publikoarengandik.

BERRIAK|NOTICIAS

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Publicado

el

Por

Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte luzatuko dira, bai Galdakaon eta baita auzo ezberdinetan ere.

Ondorengo argazkian klik eginda, aurtengo inauterien egitaraua ikusgai:

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend