Síguenos

MUSIKA|KULTURA

Berri Txarrak-ek agur esaten du

Publicado

el

Gorka Urbizuk, Berri Txarrak taldeko abeslariak, taldeak musikari utziko diola idatzi du sare sozialetan. Hona textua:

BERRI TXARRAK: IKUSI ARTE (1994 – 2019)
(Komunikatua euskaraz)

Hamazazpi urteko mutikoa nintzenetik (1994) inongo etenik gabe taldean jardun eta munduan barna milatik gora kontzertu eman ondoren (Lekunberritik hasi eta Zelanda Berriraino, New Yorketik Sao Paulora, Managuatik Madrilera, Nantesetik Pekinera…); furgoneta zein hegazkinetan ordu mordoa igaro, afiziotik ofiziora pasa eta proiektu honi dedikazio osoa eskaini izanaren poza eta nekea bihotzean, zera jakinarazi nahi dizuet mezu honen bidez: Berri Txarrak-ekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut. Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da. Hogeitaka urtetan atsedenik hartu gabe aritu ondoren, egunetik egunera nekezagoa zait higadura emozional eta fisiko honi aurre egitea. Oraintxe bertan gure erritmoak ez doaz parean eta ez gaude %100ean jarraitzeko moduan. BTX-en entzuleek ez lukete ulertuko hala segitzea, eta erabakia benetan zaila den arren, gauden tokian jarri gaituztenenganako errespetua beti egon da talde honen lehentasunen zerrendaren gorenean.

Musika eta sormena ulertzeko modu asko dago, sortzaileak beste ziurrenik. Baina momentu batetik aurrera ezbaian jarri behar da ia dena. Erabaki beharra dago beti atezuan dagoen inertziarekin ze harreman mota eduki nahi duzun. Aroak ixten asmatu eta berriak abiatzen saiatu. Bestela esanda: ikasten segi.

Hori horrela, 2019rako prestatu dugun bira luzearen ondoren taldeak etenaldi mugagabea egingo duela jakinarazi nahi dizuegu. Ospakizun bira berezia izango da zinez, ez alperrik 25 urte beteko baitira taldearen sorreratik (mende laurden!). Ikusi Arte Tour 2019 honen inguruko xehetasunak datozen egunotan argituko ditugu.
Gauza asko egin ditugu, geure modura egin ere, ez dugu berehalakoan ahaztuko. Urrats bakoitzeko, beti saiatu izan gara egindako horretan maitasuna jarri eta detailea zaintzen. Izango da astirik musikaren bidez bizitakoa eta bizi arazitakoaz sakonago hausnartzeko. Momentuz gure asmoa drama edo nostalgia oro saihestu, bidaia haluzinante honengatik topo egin eta zuekin batera geratzen diren kontzertuez gozatzea da. Elkarrekin inoizko ozenen egingo dugu oihu, arima urratu arte!

Bihotz eta belarri asko hunkitu dugun sentipena daukagu eta zuekin esker oneko agertzea besterik ez zaigu geratzen. Talde bati gerta dakiokeen gauzarik handiena da halako entzulegoa izatea eta horregatik ESKERRIK ASKO erraldoiena zuentzako da. Eskerrik asko, orobat, gure senitarteko, lagunarte eta bikotekideei zuen ulerberatasunagatik, gauzak erraz jarri dizkiguzuelako trukean ezer eskatu gabe. Mila esker urteotan guztiotan BTX crew lantalde bikaina osatu duzuenoi, beti izan zarete gure bigarren familia. Eskerrik asko antolatzaile, zigilu, ekoizle, talde, erakunde, gaztetxe, disko-denda, areto, jaialdi, teknikari, musikari, hedabide, lagun, etsai eta rockaren fauna basati honetan beharrezko diren beste hainbat izakiri. Zuek gabe, hau guztia ez zatekeen posible izango.

Gu bagoaz, musikak darrai: talde on piloa dago bazterrotan barna, euren kontzertuen entzuleen artean topatuko gaituzue. Bien bitartean, adierazteko molde berriak bilatuko ditut, exigitzea zilegi den gutxieneko hori elikatzen jarraitu ahal izateko: kantuak sortu eta jendearekin partekatzeko pasioa, alegia. Helduko dira doinu berriak, noiz eta nola ezin jakin momentuz.
BTX-ek bederatzi disko, dokumental bat eta bilduma lan bat uzten ditu oinordetzan. Euskarazko ehun abestitik gora, norbaitek entzun edo kantatzen dituen aldi oro bizirik mantenduko direnak. Inon izatekotan, hortxe baitatza kantuaren indarrak.

Gu bagoaz, baina gugan betirako iraungo du akorde bakoitzean txertatu genuen leitmotive horrek: JAIO.MUSIKA.HIL. Hori, berrizaleok, ezingo digu inortxok ere kendu. Estutu bana.

Gorka Urbizu – Berri Txarrak
Lekunberri (Nafarroa), 2018ko abendua.

BERRI TXARRAK:
IKUSI ARTE / HASTA LA VISTA (1994 – 2019)
(Comunicado Castellano)

Tras una carrera ininterrumpida desde que tenía tan solo 17 años (1994), tras más de mil conciertos por todo el mundo (desde Lekunberri hasta Nueva Zelanda, de Nueva York a Sao Paulo, de Managua a Madrid, de Nantes a Pekín…); después de horas y horas de furgoneta y avión, muchísimo trabajo y una dedicación plena, quiero comunicaros que ha llegado la hora de cerrar una etapa crucial de mi vida con BERRI TXARRAK. Necesito parar y tomar distancia: así de simple y complicado. Cada día me cuesta más hacer frente al desgaste emocional y físico que suponen más de dos décadas de actividad frenética sin pausa alguna. Ahora mismo nuestros fuerzas no caminan a la par, lo que hace imposible que podamos seguir al 100% como siempre fue norma en esta banda. Hacerlo a medias es algo que el público de BTX jamás entendería y, por dura que sea esta decisión, el respeto hacia quienes nos han puesto en el lugar que ocupamos ha sido algo innegociable desde el minuto uno.

Existen mil formas de entender el mundo de la música y la creatividad, casi tantas como músicos. Sin embargo, llega un momento en el que uno tiene que cuestionarlo casi todo. Ese momento en el que hay que decidir qué relación quieres mantener con la inercia que siempre está al acecho. Cerrar épocas para emprender nuevos ciclos. En una palabra, seguir aprendiendo.

Así pues, la extensa gira que proyectamos para 2019 -con la que celebraremos 25 años de andadura (¡Un cuarto de siglo!)- será la última antes de un parón indefinido. En unos días anunciaremos los conciertos de este Ikusi Arte Tour 2019, así como la información sobre la venta de entradas, etc.

Hicimos un montón de cosas y las hicimos a nuestra manera, con eso me quedo; nadie podrá decir que no le pusimos todo el cariño. Tiempo habrá de recapacitar sobre todo lo que hemos vivido y hemos hecho vivir a través de la música. De momento lo único que queremos es evitar la nostalgia y el drama, brindar por este viaje alucinante y disfrutar junto a todos vosotros y vosotras de los conciertos que quedan. Que nadie dude que nos dejaremos la piel.

Tuvimos la suerte de mover muchos corazones, somos conscientes y estamos eternamente agradecidos por ello. Un público así es lo mejor que le puede ocurrir a una banda, así que GRACIAS. Gracias así mismo a nuestro entorno más cercano –familia, amigos/as, parejas…- por ponérnoslo todo más fácil sin pedir nada a cambio. Gracias también a nuestro BTX crew durante todos estos años en la carretera, siempre fuisteis nuestra segunda familia; gracias a promotoras, sellos, productores/as, colectivos, gaztetxes, tiendas de discos, salas, festivales, prensa, técnicos, músicos, medios, amigos, enemigos y demás seres necesarios en esta fauna salvaje que es el rock. Sin vosotros/as esto simplemente no habría sido posible.

Nosotros nos hacemos a un lado, la música sigue: hay un montón de buenas bandas ahí fuera, nos veréis entre el público de sus conciertos. Mientras tanto, seguiré buscando nuevas formas de expresarme y alimentar ese mínimo exigible que es la pasión; la pasión por hacer canciones y compartirlas con la gente. Seguro llegarán nuevas ideas, cuándo y cómo nadie lo sabe.

Berri Txarrak lega 9 álbumes de estudio, un documental y un recopilatorio. Más de 100 canciones que seguirán vivas cada vez que alguien las escuche o cante, que al fin y al cabo es de lo que se trata.

Nos vamos, pero en nosotros permanecerá para siempre esa máxima que aplicamos en cada acorde y que nadie nos podrá arrebatar jamás: JAIO.MUSIKA.HIL (Nacer.Música.Morir). Podéis estar seguros/as de ello. Un abrazo sincero.

Gorka Urbizu – BERRI TXARRAK
Lekunberri (Navarra), diciembre de 2018

MUSIKA|KULTURA

Gelditzen ez diren oinak

Publicado

el

Por

Andra Mari Dantza Taldeak 65 urte betetzen ditu aurten

Arratsaldeko seiak dira mugikorrean jakinarazpena heltzen denean: Andra Mari Dantza taldea zuzenean ari da. Zapatua da konfinamenduaren enegarren eguna. Jakinarazpenean klik egin eta Garazi Azurmendi agertu da Nafarroako dantza tipiko bat erakusteko asmoz. Binke! aldizkariak martxan jarri zuen ekimenaren barruan, Koarentena artistikoaren barruan, dabil Garazi dantzak erakusten.

Beroketak eta luzaketak egiten hasi da, “lesiorik ez edukitzeko”. Luzaketek eta beroketek oinen eta hanken mugimenduei eman diete lekukoa. Besoak ere dantzatzen hasi dira. Iribaseko Ingurutxoa hasi da dantzatzen Garazi. Hara-honakoa aurrerantza, lehenengo puntapioa, alborako puntapioa eta hara-honakoa atzerantza. Horrela lau aldiz. Azken bi aldiak musikaz lagunduta egin ditu. Ordu erdi eskaseko saiotxoa izan da, baina nahiko eta soberan Garazi izerditan amaitzeko. Normalean bi orduz aritzen dira ensaiatzen eta zuzeneko emisioan bezala, luzaketek eta beroketek taldez bereizitako dantzei uzten diete lekukoa, eta ostean, dantza mistoak egiten ohi dituzte.

Argazkia: Andra Mari Dantza Taldea

Dantza entseguak zein ikastaroak ematera ohituta dagoela dio Garazik. Hala ere, “gauzak azaltzeko errazagoa da entzulea aurrean edukitzea eta azalpenen erreazkioak ikustea”. Sare sozialetan emandako ikastaroetan, ordea, azalpenen erreakziorik ez, baina “esker onak eta zorionak” jasotzen ditu. “Imaginatzen dut jendearen gustuko izaten ari direla sare sozialetan egindako ikastaroak”.

Duela hirurogeita bost urte, 1955ean, sare sozialik gabe eta beste birus baten mehatxupean, Frankoren mehatxupean, gazte talde galdakoztar bat Andra Mari elizpean elkartu eta Andra Mari Eusko Dantzari Taldea sortu zuten, euren web gunean ondo dioten moduan “eliza katolikoaren babesa eta laguntzarekin”. Gazte horien artean zegoen Kepa Artetxe. “Frankismo sasoian, euskal nortasuna zelanbait mantendu eta azaleratu behar horrek eraman zuen Galdakaoko gazte talde bat dantzan hastera”, hori da Kepak Ainara alabari kontatzen diona. Hauxe gaineratzen du: “Mendigoizale taldeak, ikastolak, abesbatzak eta abar sortu ziren arrazoi beragatik sortu zen dantza taldea”. Euskal Kultur Erakundearen arabera, “XX. mende hasieran, euskal dantza erabiltzen da euskaltasuna defendatzeko”.

Amaren familiaren partez jaso zuen gehienbat Kepa Artetxek dantzarako grina, eta hori horrela hamasei urte zituela hasi zen dantzan. Bilboko Gaztedi Dantza taldeko irakasle batek irakatsi zien garai hartan Elexaldeko gazteei.

“Gauza gutxi, baina politak”

Handik bi urtera, 1957an, “lehen aldiz atera” zirela dio Kepak dantzan.eus-eko elkarrizketa batean. “Gauza gutxi, baina politak” egiten ziztuzten bitartean, Txelu Etxeberria agertu zitzaien irakasle moduan, 1965era arte. Dantzari Dantzaz, Makil Txikerraz, Zagi Dantzaz, Jotez eta Aurreskuez gain, Gipuzkoako Dantzak, Leitzako Ingurutxoa eta Zuberoako Dantzak ere egiten zituzten. Ainarak gogoratzen du aitak kontatzen diola, “Etxahun Irurikoari etxaldeko lanak egiten laguntzen ziotela trukean Zuberoak dantzak erakusteko”.

Argazkia: Andra Mari Dantza Taldea

Elizaren laguntza eta babesarekin sortuagatik, garai hartan “abade batzuk kexatu egiten ziren” Kepa eta konpainiaren entseguek mezarekin bat egiten zutelako, eta “elizatik alde egin behar” izan zuten. Hori ez zen izan oztopoa dantzan jarraitzeko, eta bost urtez mediku baten garajean dantzan egon ostean “independenteak” izateko garaia heldu zitzaien, eta lokala erosi zuten. “Eta halaxe joan ziren, apurka-apurka, taldea egituratzen eta dantzan, jotzen eta kantuan ikasten; ikasten zutena, Euskal Herriko nortasunaren parte hori plazaratzeko”, dio Ainara Artetxek.

“Euskalduntasun horrentzat dantzaren zirrikitua aurkitu izan ez balu, seguruenik, beste bat aurkituko zukeen; aita pilotan aritu zen, futbolean… eta dantzan amaitu zuen”. Keparen ibilbideak ez dauka eztabaidarako tokirik, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak hori berretsi du, izan ere, pasa den abenduaren 3an dantzari galdakoztarra “bere ibilbideagatik dantza tradizionalean eta batez ere Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldean” omendu zuen.

Dantzen ikerketa da Andra Mari Dantza Taldearen ezinbesteko ardatza. Arratiko Jota eta Porruen kasuan, hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi ziren; izan ere, “dantza bera taula gainean egiteko eta jatorrizko eran egiteko moduen artean zegoen alde handiaz ohartuta, zegokien tokietara ikastera joatea ezinbestekoa zela ikusi zuten”, diote Kepa Otaegik, Mikel Goitiak eta Artetxe aita-alabak Jentilbaratz: Folklore Koadernoan. Hauxe gaineratzen dute: “Andra Mari dantza taldea Bizkaiko Gorbeialdeko Jotak eta Porruak ikertzen hasi zenean, orduan dantzatzen zuten jota eta sasoi hartako aitite-amamek dantzatzen zutena erabat desberdinak zirelako egin zuten”.

Urteak aurrera egin ahala, Andra Mari dantza taldea nazioartekotzen joan zen. Hainbat herrialdetatik bidaiak egiten hasi zituzten, euskal dantzak nazioarteari erakusten. Zentzu horretan Jon Gomezek, taldeko musikariak, dio,“dantza taldearen eginkizunen artean ere badago nazioarteko jaialdietara joatea, munduko beste hainbat herrialdetatik datozen dantza eta musika taldeekin aritzeko”. Uxue Bejarano dantza taldeko kideak hauxe dio: “Kultura ezberdinak ezagutzean, euskaldunentzat ohikoak diren pentsatzeko moduak edo bizitzeko moduak gertu dauden herrialdeetan horrela ez dela ikus daiteke”.

65 urte transmisioa lantzen

“Andra Marik euskal musika eta dantzak berreskuratu eta transmititzeko ardura du”, Jonen arabera, eta horretan aritu da azken urte luzeetan. Aurten hirurogeita bost urte betetzen ditu Andra Mari DantzaTaldeak.

Mende erdi bat baino gehiago euskal kultura belaunaldiz-belaunaldi transmititzen, oinordekotzan uzten. Dantza Taldeko kideetako asko gurasoengatik sartu ziren dantza taldean. “Ama eta familiko asko Andra Mari Dantza Taldean ibilitakoak ziren eta beraz, talde horrekiko lotura estua eta polita zen”, dio Jon Gomezek. 12 urterekin sartu zen dantza taldean txistulari moduan; taldean sartzeko azken bultzada Jon Zamalloa txistulari “ospetsu eta handia” zenak eman zion.

Garazi Azurmendik hauxe esaten du: “Gurasoek Andra Marin hastea erabaki zuten”, txiki-txikitatik dantza eta musika “oso gustuko” izan dituelako. Uxue Bejarano ere dantzaria da, hamar urterekin hasi zen dantza taldean zenbait lagunekin. Hauxe dio Uxuek: “Gurasoei euskal kultura betidanik asko gustatu izan zaie; beraz, argi izan zuten zer egin eta nola piztu euskal dantzekiko interes hori”.

Argazkia: Andra Mari Dantza Taldea

Euren taldekidea da Garatz Unamunzaga. Sei urterekin sartu zen taldean, Portugaleteko alarde batean, bera bakarrik eta “gurasoei ezer esan gabe”, arrebaren irakaslearengana gerturatu eta dantzan egin nahi zuela esan zionetik. Ainara aitaren atzamarretik oratuta hasi zen dantzan. Hala ere, dio etxean ez ziotela “zuzenean dantzan, kantuan edo jotzen irakatsi”, baina “transmisoa egon egon da”.

Garazi Azurmendi: «Jota sinpleki nahiz modu konplexuan egin daitekeen dantza da eta dantzarien trebezia erakusten du. Jotaren doinua entzuten hasi eta jarraian dantzarako gogoa sartzen zait».

Umeen dantzak ikasten hasi zen Garazi; “nerabezaroan dantzak konplikatuz joan ziren teknika errazak landuz”, gaur egun, dantzen konplexutasuna areagotu egiten da eta teknika zorrotzagoak lantzen dira. Egun, dantzariaz gain, irakasle eta talde nagusiko dantza arduraduna ere bada Garazi. Uxueri ere oinarrizko dantzak irakatsi zizkioten, hainbat herritako alardetan parte hartu eta gero, hamalau bat urterekin, nagusien taldean sartu zen eta gaur egun, dantzaria izateaz gain, txikien irakaslea ere bada. Garatzen helburuak “ahalik eta ondoen dantza egitea” izaten jarraitzen du. Hala ere, baditu beste ardura batzuk, materialarena eta ikerketa batzarretara joatearena, esaterako.

Taldeko kideak herrian emanaldiak egitera ohituta daude, baina horrek ez dio garrantziarik kentzen; izan ere, “urte osoan egindako ensaioak familia eta lagunen aurrean erakusteko aukera da, eta urduritasuna nabaria da taldeko kideen artean”, dio Garazik. Garazirekin bat datoz Ainara, Garatz eta Uxue ere, “dena ondo ateratzea” nahi dute, eta “beste oholtza batzuetan baino tentsio gehiago dago, ez da berdina ezagunarentzat jotzea”; herrian euskal kultura “erakusteaz eta ohoratzeaz harro” daude Garazi eta Garatz: “Publikoa txalotzen eta zutunik ikusteak harrotasun puntu bat ere eragiten du”. Jonek, ordea, “ardura eta ohorea” sentitzen ditu, eta hauxe gaineratzen du: “Oholtzan egiten dena ez da oharkabean pasatzen”.

Emanaldi horiek data zehatzetan egiten dira maiz, Garazi San Jaun Gauarekin geratzen da: “Oso berezia da, herri osoa Santi Brouard plazan batzen da antzinako erritoa ikustera”. Garazirekin bat dator Uxue ere, baina “gustukoen” dauka inauterietako larunbatean Altsasuko Inauterien errepresentazioa; “bi ekintza horiek magia eta sorginkeria giroa sortzen dute eta bereziki San Juanetan gona batekin aupegia estalita, eskuak helduta suaren inguruan San Juanen Kantaita abesten denean, giro hori areagotzen da”. Garatzek “dantzez aparte”, nahiago du Musika Bizian jaialdia antolatu eta gauzatu”, azken finean “estaturik gabeko beste herrialdeen kultura ezagutzera ematen da”.

Argazkia: Andra Mari Dantza Taldea

Uxue Bejarano: «Bizkaiko Soka-dantzari bereziki estimu handia diot, nire kabuz batez ere, taldeko bideoak ikusiz ikasi nuelako eta horri esker, taldeko bi kideen ezkontzan dantzatzeko aukera izan nuen beraien eskariz. Hori oso hunkigarria izan zen niretzat eta beti gogoratuko dut».

Euskal dantzak ikasteaz gain, zer ikasi duten galdetuta, Garazik hauxe: “Gure kultura ulertzen ikasi dut. Ikasteaz inoiz amaitzen ez den kultura bat daukagula konturatu naiz, oso anitza eta berezia”. Horrekin lotuta, Garatzek “euskal kulturaren zergatiak eta sinbologiak” ikasi ditu. “Irakaskuntza edo pedagogiari buruz ezer ere ez jakin gabe”, umeen irakaslea izanda asko ikasten dela aitortzen du Uxuek: “Umeen arteko liskarrak zelan konpondu, umeek bi aldiz pentsatu gabe esaten dituzten gauzei zelan erantzun, ume bakoitzak ikasketa prozesu edo ahalmen berdina ez duela eta zelan egokitu”. Horretaz gain Uxuek “konpromisoak daukan garrantzia” ere ikasi du, izan ere, “taldean oinarrizko zutabeetako bat da, dantzak orokorrean konpromiso handia eskatzen duelako”. Hori gutxi ez, eta “taldean lan egiten” ikasi du Uxuek: “Taldeko dantzetan jakin behar da bikotea laguntzen galtzen baldin bada, bikote ezberdinen arteko distantziak mantendu behar dira, besteek egiten dutenera adi egon behar da norberaren posizioa zuzentzeko”.

Belaunaldi berriak ere dantzan

Nagusiez gain, umeak ere, “neskak batez ere”, badabiltzatela dantzan dio Garazik. Hala ere, Uxuek azpimarratzen du umeen kopurua “nahiko urria” dela; izan ere, “horren sorburua da herrian ez dagoela euskal dantzak egitea modan”. Harrobia egon baino, “Andra Mari txiki” dagoela dio Garatzek: “Hor hasten baitira umeak dantzan eta jarraituz gero nagusitzen direnean, nagusien taldera pasatzen dira”.

Umeak hazten joaten dira, eta haztearekin batera lotsak agertzen dira, disziplina eskatzen da eta hormonak dantzan hasten dira. Hormonak dantzan eta nerabeak dantzatzeari uzten diote. “Arazoa nerabezaroa da, puntu horretan askok taldea uzten dute, eta geroan taldea uzteaz damutzen dira”, esaten du Garazik. Horretaz gain Uxuek bestelako eskolaz kanpoko ekintzak aipatzen ditu, “momentu horretan umeek erabaki behar dute zein ekintzatan jarraitu eta zein utzi, gehienetan euskal dantza ez den beste ekintza aukeratuz, ez baldin bada ordutegiak bateragarriak direla edo ikasketek ez dietela esfortzu handirik ekartzen”.

Garatz Unamunzaga: “Larrain Dantza taldean egiten da korro batean eta bikotearekin. Dantza polita da nire ustez eta baita alaia ere. Kanpotik ikusiz gero, koloretsua eta mugimendu askokoa dela ere esan daiteke».

Asko suposatu du herrian

Dantza taldeak euskal kulturari egin dion ekarpena eztabaidaezina da baina, “askok euskal kultura Aurreskua baino gehiago ikasi dutela” pentsatu nahi du Garazik. Jonek gainera, “kolorea eta bizitasuna” eman diola gaineratzen du, izan ere, “kulturak herri bat bizirik mantentzen du, nondik gatozen eta nora goazen argitzen laguntzen du, herrikideak elkar ezagutzen eta konektatzen ditu, eta beraz, komunitatea sortzen du kulturak”.

Argazkia: Andra Mari Dantza Taldea

Andra Mari Galdakaoko historian “oso garrantzitsua” izan dela uste du Garatzek: “Bai herriari bueltatzen saiatu delako herriarena dena eta baita Galdakao mapan kokatzeko ere balio izan duelako.

Ainara Artetxek dio edonork duela aukera dantza egiteko, ikasteko, entzuteko eta ikusteko, “erraz esaten da, baina herri guztietan ez da posible; galdakoztarrek normaltzat dute, baina altxor bat da”. Altxor hori “euskal kulturaren mantzentzea” edo “arnasgune kultural” dela diote Uxuek eta Garatzek. “Andra Mari Dantza Taldea erreferentziazko talde bat da besteekiko, ikerketaren aldetik egin duen izugarrizko lana dela eta”, aitortzen du Uxuek.

Ainara Artetxe: «Imajinatzen dut Bizkaiko jota-porruak edo Durangaldeko Soka-Dantza eta Dantzari-Dantza aitaren dantza kutunen artean egongo direla. Kontua da, dantzak ondo eginak daudenean gustatzen zaizkiola».

Urtero dantza taldeak Folklore Bizian jaialdia antolatzen du, “atzerriko bi dantza talde ekartzen ditu. Horrek herritarron kultura aberasten du, dantzaren bitartez beste herrialde batzuk eta horien ohiturak ezagutzen direlako”, dio Uxuek. Berdina gertatzen da Musika Bizian jaialdiarekin, “herriari atzerriko musika taldeak ezagutzeko aukera ematen dio”.

Musika eta dantza, eskutik

Giza gorputzak bizirauteko oxigenoa behar-beharrezkoa badu, dantzak ere behar-beharrezkoa du musika. “Oxigenoa da dantzarako eta dantzari baterako, dantzari zentzua ematen dio”, dio Jon Gomezek. Jonentzat “oxigenoa” dena, “oinarri bat” da Ainararentzako: “Inork baino gehiago altxa dezake hanka dantzari batek, bi metroko jauziak egin… baina musikari jarraitzeko gai ez bada, ez da sekula ere dantzaria izango”; izan ere, “dantza eginarazten duena musika da”. Gainera Kepa Artetxeren alabak dio “txibatoarena” egiten duela: “Doinuak esaten du zer dantzatu behar den”.

Hamabi urterekin sartu bazen ere, Jonek gaur egun Zuberoako txirula, gaita edo dultzaina eta atabala jotzen ditu, txistu eta danbolinaz gain. “Dultzainari musturra sartzen”, Andra Marin hasi zen, baina klaseak Bilboko Udal Musika Eskolan jaso zituen, Atabala, berriz, taldeko atabalari zen Koldo Oruetarekin ikasi zuen. Hauxe gaineratzen du: “Andra Marin hamaika instrumentu daude inguruan, beste musikari batzuen eskutik jotzen direnak edota lokaleko apaletan inork jo gabe daudelako”.

Argazkia: Andra Mari Dantza Taldea

Jonek sarri askotan Ainara izaten du oholtzakide, azken horrek ia beti biolina eskuan duela, “ondo egiten jakin barik, baina soinuari berari gustua hartuta”. Hala eta guztiz ere, panderoa, zarrabetea eta koilarak ere jotzen ditu. Biek ala biek jatorri bera dute: Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskola.

Elkarrekin ondo pasatzen dutela dio Garazik “kultura landuz eta ondorengoie transmitituz”; “komunitate bateko kide” sentitzen da Jon; Ainara, ordea, “musikarako eta dantzarako lagunarte euskaldun” batekoa sentitzen da. “Atzetik dagoen ikerketa lana” -azpimarratzen du Uxuek- “asko aberasten du dantza taldea, ez delako mugatzen bakarrik dantzak egitera, horien sustraiak ezagutzen dira”. Garatzentzat “onena” atzerriko beste herrialde baten euskal kultura erakustea eta besteena ikastea da.

Hala ere, “udaletan gero eta espazio gutxiago dauka kulturak, eta horrek lan gehaigo eta gogorragoa suposatzen du. Taldeko energiak agortzen ditu”, adierazten du Garazik. Jonek, berriz, dio, “edozein talderen parte izateak dakarren konpromisoari eustea” izan daitekeela Andra Mari Dantza Taldeak daukan gauzarik txarrena. Kepa Artetxeren alabak hauxe dio: “Urtean zehar dantza taldeak eskaintzen duena lortzeko lan asko egin behar da eta, horretarako prest egon arren, etorkizunean ez dago jarraipena bermatuta”.

Urtero herriko jaietan egiten dituzten saioak “gero eta urriago” dira Ainaren ustez: “Aitak esaten duen moduan, “bere sasoian” berrogeitaka saio izaten zituzten herriz herri; orain ezta urrik ere”. Euskal dantzariak eta musikariak egon badaudela dio Ainarak, “baina ez dago ikus-entzulerik herrietan? Nora joan euskal musikarekiko eta dantzarekiko grina? Ez dago euskal nortasunik?”.

Ainarak dio badaudela dantzariak, baina, dantzari kopuruak kezkatzen du Uxue eta “pena handia” ematen dio “taldearen etorkizuna nahiko ilun” ikusten duelako, baina aldi berean “lan egiteko gogoak” ematen dizkio “aurrera ateratzeko, ume gehiago taldean mantetzeko, eta ahalegin guztiak egiteko Andra Mari Eusko Dantzari taldeak 65 urte baino askoz gehiago betetzeko”.

Oztopoak oztopo eta eragozpenak eragogozpen, Andra Mari Dantza Taldeak jarrai dadila beste hirurogeita bost urtez, gutxienez “herrigintza”, “bizitasuna”, lagunarte euskalduna”, “tradizioa” eta “langilea” izaten, dantzatzen den herria ez delako inoiz hilko.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

GALDAKAO

Charpentier konpositorearen musikak hartuko du Santa Maria igandean

Publicado

el

Los Tonos Humanos koro eta ganbera orkestrak Gabonetako kontzertua eskainiko du igandean. 19:00etan izango da ohiko bihurtu den emanaldia, Santa Maria elizan.

Parisen 1643an jaiotako Marc-Antoine Charpentier konpositore barrokoaren lanek osatuko dute, oraingoan, programa. Hainbat generotako musika sortu zuen musikagileak; bai operak, bai antzerkirako lanak. Izan ere, Moliere antzerkigile handiak bere konpainiarako musikagile gisa hartu zuen. Edozein kasutan, bere musika elizkoiak jaso zuen aitortzarik handiena.

Haren musika interpretatuko du Tonos Humanos koro eta ganbera orkestrak igandean Galdakaon. Zehazki, lan hauek entzungo dira Santa Maria elizan: Sicut Spina Rosam (Nativité de la Vierge), In Nativitatem D.N.J.C Canticum, eta Messe de Minuit.

Halaber, Claudio Monteverdi konpositorearen lan garrantzitsu bat ere interpretatuko dute: Ninfaren Arrangura.

Joseba Berrocalek zuzenduko du emanaldia eta sarrera doan izango da.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

Send this to a friend