Síguenos

GALDAKAO

Rockein musika lehiaketak talde eta bakarlari onenak bilatuko ditu martxoaren 21erarte

Publicado

el

Zazpigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako Rockein! lehiaketa musikala iragarri du.

«Rockein-en parte hartze datuak, antzeko beste ekimen batzuen testuinguruan, oso datu onak dira. Arrigorriaga, Galdakao, Laudio eta Aldundiaren laguntzaz, lehiaketa Basaurik musikaren alde egiten duen apustuaren engranajearen barnean beste pieza bat bezala ulertzen dugu. Agian piezarik garrantzitsuena, gehien behar dutenean proiektuei bitarteko profesionalak ematen dizkiena baita», esan du prentsa aurrean Andoni Busquet Basauriko Alkateak.

Rockein-en izena emateko epea martxoaren 21erarte egongo da irekita. Sektoreko profesionalek osatutako epai mahaiak maiatzaren 11an, larunbatez, Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak aukeratuko ditu jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epai mahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2019ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren.

Jokoan dauden sarien artean EP (gutxienez bost abesti) baten grabazio, ekoizpen, masterizazio eta diseinu grafikoa, bideoklip baten ekoizpena eta MAZ Basauri jaialdiaren barnean jotzea daude.

2018an Rockein-ek parte hartze errekorra ezarri zuen hirugarren urtez jarraian, 135 proposamen jaso ostean (horietatik 27k Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan edo Laudion erroldatutako kide bat zeukaten, gutxienez) eta Social Antzokiko finalera 250 lagun hurbildu ziren. Lehiaketak %58 igo du bere parte hartzea 2013ko lehen ediziotik hona.

Azken edizioko irabazleak, The Owl Project taldeak, sariaren ondorioz ekoiztutako lanak aurkeztu ditu: ‘Enea’ bost abestidun EPa eta ‘Lithium’ abestiaren bideoklipa, Borja Crespo zuzendari getxoztarrak filmatutakoa. Bai The Owl Project, bai 2018ko gainerako irabazleak (Haxotz, Agian eta Voltium -Kimera bezala parte hartu zuten, izena aldatu dute baina taldekide berberak dira-) MAZ Basauri 2019rako konfirmatuta eta iragarrita daude jada.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

-Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan jaio edo bizi den taldekide bat, gutxienez, edukitzea

-Tokiko talderik onenari sarirako hautagai izateko: Basauri, Arrigorriaga, Galdakao edo Laudion erroldatutako taldekide bat, gutxienez, izatea

-Taldekideek 16 urte baino gehiago edukitzea

-Izena emateko orduan disko bat baino gehiago argitaratuta ez izatea, disko etxe batekin kontratua eduki ala ez.

-Abestiak originalak izatea

-Musika estilo guztiak onartzen dira

-Aurretik Rockein!-en izena emandako talde guztiek edizio berri honetan parte hartzeko aukera dute, arestian aipatutako baldintzak betez gero. Aurreko edizioetako irabazleek ezin izango dute saria jaso zuten kategoria berean errepikatu.

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Talde irabazlea

-EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.

-EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.

-Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena

-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Tokiko talderik onena

-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Euskarazko talderik onena

-Abesti baten grabazio eta ekoizpena

-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Publikoaren saria

-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Informazio gehiago:

www.facebook.com/rockein

Twitter: @rockeinrock

Lehiaketaren oinarriak www.basauri.eus webgunean

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Publicado

el

Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a Galdakao y el proyecto se está definiendo. Así lo hicieron saber, ante la prensa, la consejera de Infraestructuras del Gobierno Vasco Arantza Tapia y el diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Según esas informaciones, el Gobierno Vasco realiza ahora cambios en su propuesta inicial. El Ayuntamiento de Galdakao se alegra de que el Gobierno Vasco haya reflexionado y haya tenido en cuenta el querer de la ciudadanía, y asegura que seguirá trabajando para que, finalmente, se materialice la voluntad de las y los galdakoztarras.

Con el objetivo de recibir información directa sobre los cambios propuestos y analizar la propuesta del futuro Metro, el alcalde Iñigo Hernando ha solicitado una reunión al diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend