Síguenos

GALDAKAO

Hesian, Modus Operandi, Koiu, Gari eta Ainhoa Cantalapiedra Galdakaon

Publicado

el

Galdakaok musika karteldegi erakargarria izango du udaberriari begira, gustu guztiak asetzeko modukoa: Hesian, Modus Operandi, Koiu, Gari eta Ainhoa Cantalapiedra

Ainhoa Agirregoikoak, Kultura Arloako zinegotziak, Koldo Goioaga, Gazteria arloko zinegotziarekin batera, azpimarratu duenez, «Asmoa da Torrezabal Kultur Etxearekin apostu egiten, bostehun pertsona ingururentzako kontzertuak eskaintzeko alternatiba gisa, 2015ean Rosendorekin espazio hau estreinatu zenetik, emaitza bikainak izan dituelako».

Kontzertuen programa apirilaren 13an hasiko da, Hesian, Modus Operandi eta herriko Koiu taldearekin, eta maiatzaren 3an jarraipena izango du «Gari & Maldanbera»rekin. Ondoren, maiatzaren 18an, Ainhoa Cantalapiedraren kantaldia izango da Torrezabalen, oraindik zehaztu gabe dagoen herriko talde batekin.

Karteldegiaren zehaztasun gehiago, ondokoak:

Apirilak 13, larunbata:

HESIAN+ MODUS OPERANDI + KOIU

Ordua / Hora: 21:00

Sarrerak:

Orokorrak: 8 euro

Bazkideak: 6 euros

Umeak 13 urte arte: 4 euro

65 urte +, Taldeak eta Langabezian: 4 euro.

Hesian:

Hesian (Sakana, Nafarroa, 2006) taldearen zortzigarren diskoak «Hasiera» izenburua du eta rockaren eremuan ditu erritmoak bustita. Hesian taldearen musika ibilbidean parametro jakin batzuekin funtzionatu du, eta bikain atera zaio: bi abeslari (neska eta mutila), rocka eta haizeak. Baina eskema eta hezurdura musikalari abegikor, liluragarri eta erakargarriak diren abestiak gehitu behar zaizkio taldeak ospea lortzeko eta mantentzeko urteetan. Hori ere eskuratu du. Hesian taldearen «Hasiera» diskoak osagai eta baliabide ugariagoak bildu dizkio egitasmoari. Arbizu, Madril, Girona eta Bartzelonara joan dira «Hasiera» diskoari ginga jartzera. Soinuak oso jo sakona eta lodia du, eta soinuaren gorpuzkera zabaldu egin denez txundigarriagoak egingo zaizkigu abestiak, baina ikuskizuna atondu egiten dute, ziur.

Modus Operandi:

Modus Operandi taldearen bezalako zerbait aspaldidanik zegoen Iñaki Ortiz de Villalba kantariaren buruan. Betagarri taldean zegoenean ere bazuen balizko bakarkako musika proposamena inoiz ez zena gauzatu. Eta beste ideiak oraindik ez direnak gauzatu. Baina Iñaki «Beta»-k argi izan du beste talde bat antolatu nahi zuela. 2017ko uztailean Andoni «Matxain»-i (Lauroba) helarazi zizkionean kantuen kezkak, taldearen egituraketa hasi zen. Vendetta taldeko Enrikko Rubiñosi eta Ruben Antoni belarria berotu ondoren sanferminetan, Iñaki «Beta»-k talde berriaren sorkuntza aldarrika zezakeen. Julen Barandi (Izaro) eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa (The Hot Wok) izan ziren azkenak iristen taldera.

Koiu:

KOIU musika taldea 2014an sortu gendun Bengoetxen (Galdakao). Hasiera baten hiru lagun batu ginen musika talde ezberdinetatik gentozanak Aitor eta Jox (Front Malabar) eta Jonu (Punkamine) .Hirurok bat eginda Punk rock euskaraz egitea erabaki gendun. Kontzertu batzuk jo ostean 2014ko ekainean gure lehenengo maketa grabatu gendun Hamarecords estudioetan. Bide batez , Genova 2001 kantaren bideoklipa egin gendun gure laguna dan Alexen eskutik. Kontzertuak emoten jarraitu gendun eta 2015ean Abel batu jakun taldera.

Maiatzak 3

21:00

BESTE DENBORA BATEAN

GARI&MALDANBERA

Kontzertua

Sarrerak:

Orokorrak: 12 euros

Bazkideak: 9 euros

65 urte +, Taldeak eta Langabezian: 11 euros.

Gari kantariak, «Beste denbora batean» izeneko azken diskoa aurkezten du, Maldanbera bandarekin egiten duen bigarrena. Diskoaren funtsezkoena zuzeneko emanaldira eramango du, bakarlari gisa diharduenetik sortuz joan diren doinu berriak eta klasikoak nahastuz. Kontzertua hurbila, barru-barrukoa eta kalitate handikoa izango da.

Maiatzak 18

(21:00)

Ainhoa Cantalapiedra

+ Bertoko taldea

Sarrerak:

Arrunta: 12,00 euros.

Bazkideak: 9,00 euros.

Deskontuak*: 11,00 euros.

*taldeak, + 65 urtekoak, langabetuak eta ikasleak

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Publicado

el

Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a Galdakao y el proyecto se está definiendo. Así lo hicieron saber, ante la prensa, la consejera de Infraestructuras del Gobierno Vasco Arantza Tapia y el diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Según esas informaciones, el Gobierno Vasco realiza ahora cambios en su propuesta inicial. El Ayuntamiento de Galdakao se alegra de que el Gobierno Vasco haya reflexionado y haya tenido en cuenta el querer de la ciudadanía, y asegura que seguirá trabajando para que, finalmente, se materialice la voluntad de las y los galdakoztarras.

Con el objetivo de recibir información directa sobre los cambios propuestos y analizar la propuesta del futuro Metro, el alcalde Iñigo Hernando ha solicitado una reunión al diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend