Síguenos

Euskal Herriko Musika Taldeak

Koiu, Modus Operandi eta Hesian Galdakaon

Publicado

el

Koiuk ireki zuen bart Galdakaon egon zen kontzertuen segida. Torrezabal Kultur etxera bertaratu ziren ikusleei behin eta berriz eskerrak emanda, Galdakaoko Udalak euren izena kontzertuen kartelean oso txiki jarri izana kritikatu zuten. Hortik gutxira kontzertua amaitu zuten eta kamisetak bota zituzten oholtzatik behera.

Koiu Galdakaoko kontzertuan. Argazkia: Aimar Erkiaga

“Argiak piztu dira eta hementxe berriz gara” dio Modus Operandiren abesti batek, izan ere, eta atseden pixka baten ostean, aipatutako taldea igo zen taulara. Euskal Herriko hainbat taldetako kideak batzen dituen taldeak hasiera-hasieratik helarazi zien motibazioa bertara hurbildu ziren gehiengoari. Ordubete inguruko kontzertuan, “Gora gure bihotzak”, “Memoriaren zeruan” eta haien disko berriko kantak abestu zituzten. Horietaz gain, Korrikarekin ere gogoratu dira eta Betagarriren “Ongi etorri” kanta abestu zuten.

Modus Operandiren kontzertua. Argazkia: Aimar Erkiaga

Modus Operandik agertokia laga zuenean, oholtza guztia aldatu eta Hesianek hartu zuen lekukoa. “Hemen naiz” kantarekin eman zioten hasiera kontzertuari. Disko berriko estreinaldi formala izan zela adierazi zuten, eta entseiatu zuten esperimentua proban jartzeko ordua zela. Ordua heldu zen eta dena ondo atera zen eta lehen aipatutako kantuari disko berrikoak eta Hesianen tipikoak gehitu zitzaizkion. Oholtza gainean jo zituzten esaterako, “Hemen eta orain”, “Ez dago printzerik”, “Plazandreak”, “Ziklikak gara”… “Begi bustiak” kantarekin Zuriñe Hidalgo publikotik gertu jarri zen abesteko eta “Disfonia” kantuarentzako argi urdinak nagusitu ziren taulan.

Hesianen kontzertua. Argazkia: Aimar Erkiaga

Altsasuko gazteekin gogoratzeko ere tartea egon zen, publikoaren oihu inprobisatuari esker, Zuriñe ere gazteen askatasuna eskatu zuen.

Ia ordu eta erdiren ostean, Hesianen ikuskizunak jarraitzen zuen eta ez zuten hutsik egin.

EHU

Berri Txarrakek Kobetamendi baino altuago utzi du maila

Publicado

el

Por

Atzo Bilbora gerturatu ziren pertsonen ehuneko handi batek Berri Txarraken kamiseta zeukan soinean jantzita. Guzti horiek jomuga berbera zeukaten: Kobetamendi.

20000 pertsona batu ziren hor talde nafarrak Bilbon eskaini duen azken kontzertuaz gozatzeko asmoz. Asturias, Galizia, Madril, Kataluniatik eta Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako jendeak gozatu ederra eman zuen Berri Txarrakek lagun artean eman zuen kontzertuan.

Arratsaldeko lauretatik jende andanak kontzertuaren gunera sartu besterik ez zuen egiten, eta ordu horietan gerizpea zen mundu guztiak bilatzen zuena, izan ere, 30 bat gradu egiten zituen. Nahiz eta gehienek itzala bilatu, baziren lehenengo ilaran, eguzkipean, jarri zirenak.

Gaueko bederatziak heldu bitartean, gutxinaka-gutxinaka jendeak bere lekua hartu zuen, eta bat-batean festa lehertu zen Kobetamendin. Broken Brothers Brass Bandek, txaranga doinuez, hasiera eman zioten ikuskizunari, horren ostean benetako jaia hasi zen.

Euskal kulturan ezinbesteakoak izan diren antzoki eta abarrekoak errepasatzetik katedrala eraiki arte, guztira 39 kanta jo zituzten ia hiru orduko kontzertuan.

Argazkia: Aimar Erkiaga

«Beude», «Gelaneuria «, «Jaio.Musika.Hil «, «Spoiler!», «Etsia», «Izena, izana, ezina» kanten ostean lehenengo gonbidatua igo zen oholtzara, Willims Drumondeko Jurgi Ekiza. Batera, «Ez dut nahi» abestu zuten. Horren ostean, Elorriora, Elorrixora hobeto esanda, eraman gintuzten, eta horretarako Zea Mayseko Aiora Renteria lagun izan zuten.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Horien ostean, Aritz Mendieta eta Ricky Falkner oholtzara igo ostean, La M.O.D.Ako Davidek eta Los Chikos del Maízeko Toni Mejíasek egin zuten ahalegina benetan txalogarria izan zen, euskaraz abestu zuen «Lemak, Aingurak» eta «Betiko leloaren betiko leloa» kantak, hurrenez hurren.

Iñaki «Matxet»-ekin zoramena heldu zen oholtza gainera. «Zirkua» kanta jo zuten batera. Horren ostean, B hizkia protagonista izan zen tarte batez, Matt Sharp izan zen horren erruduna.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Iseok, Anarik eta Su ta Garreko Aitor Gorosabelek ere eszenatokia hartu zuten. «Eskuak», «Biziraun», «Oreka», «David eta Goliath» eta «Ohiu» izan ziren jo zituzten kantak.

Atsedenalditxo baten ostean, Gorka Urbizuk Altsasuko gazteekin gogoratu zen, eta haren arrebarekin, Nerea Urbizurekin, «Min hau» kantaren bertsio akustiko ederra eskaini zuten. Horren ondoren, publikoak argitasuna eman zion «Maravillas» kantaren bertsio akustikoari, horretarako El Drogasen konpainia jaso zuen Gorka Urbizuk.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Gauerdia zen azken hiru kantak jo zituztenean: «Ikusi arte», «Denak ez du balio» eta «Katedral bat».

Ia hiru orduren ostean Berri Txarrakek txalo zaparrada izugarria jaso zuen, eta aurreikuspen guztiak gaindituta, zale guztiak asetuta geratu ziren eta sare sozialetan, askoren artean, «eskerrik asko» eta «ahaztezina» irakurri ahal izan ziren askotan behin kontzertua bukatuta. Txiolari horiei gehituko natzaie eta hemendik: Eskerrik asko Berri Txarrak gau izugarri eta ahaztezin bat eskaintzeagatik!

Aipatzekoa da ere, Berri Txarrakek Lagun Artean emandako kontzertua euskal kulturarentzeko arnas gune garrantzitsua izan dela, izan ere, 20000 lagun euskaraz kontsumitzeko ordaindu zuten, horrek esanahi bat eduki dezake: euskal kultura, kontrakoa dirudien arren, oso bizirik dago oraindik eta asko dauka eskaintzeke oraindik.

Hala eta guztiz ere, Gorka Urbizuk amaierako mezu baten, euskal kulturak entzule aktiboak behar dituela azpimarratu zuen eta horrekin batera, musika-, dantza-talde bat sortzeko edota nobela bat idazteko zalantzarik ez izateko nabarmendu zuen.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

«Espero dena» kanta kaleratu du Oxabik

Publicado

el

Por

Oxabi Erromeriak abesti berria estreinatu du «Espero dena» izenburupean. Galdakaoko taldeak gaur goizean estreinatu du kanta Gaztean. Hamahiru urtez plazaz plaza aritu ostean, aurrerapauso bat eman eta abesti berri batekin hasiera emango dio udako birari.

«Bereziki gazteriari» bideratutako kantua ekoiztu dute, «alaitasuna, positibismoa eta norbere buruan sinisteko indarra eskaintzeko asmoz».

Gaur egungo egoerek gazteengan eragina dutela eta, Oxabitarrek horri buruz hausnartu dute: «Izan albiste txarrak direlako, zure ingurukoek zugandik espero dutena ez zarelako edo sare sozialen bitartez gure buruari exijitzen diogun irudiaren exijentzia maila altua delako, oso tarte gutxi geratzen zaizkigu bakoitza den horretaz gozatzeko» .

Hamahiru urteko ibilbide luze eta oparoaren ostean, aurtengo udarako abesti berriarekin gozaraziko dute euren kontzertuetan.

Sigue Leyendo

DURANGOKO AZOKA

Gorka Urbizu: «Pribilegio bat da daukagun publikoa edukitzea»

Publicado

el

Por

Berri Txarrak taldeko ahotsa bere standean harrapatu genuen eta bererekin egoteko aukera eduki genuen. Hona hemen egindako elkarrizketa:

 

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakao euskalduna, feminista, inklusiboa eta anitza izatea nahi du Udalak

Facebook Twitter WhatsApp Email Gero bat denontzat lelopean eman zuten argitara gobernu plan berria Udal-gobernuak legealdi honetarako gobernu plana aurkeztu...

BERRIAK|NOTICIAS_

Toda la ciudadanía de Galdakao invitada al acto de presentación del plan de gobierno, mañana, jueves

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota del Ayuntamiento Mañana a las 19:30 el equipo de gobierno presentará las actuaciones que llevará...

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakaoko ikastetxe publikoek urtarrilaren 27an zabalduko dute 2020-2021 ikasturterako aurrematrikulazio aldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Udalerriko ikastetxe publikoek urtarrilaren 27an, astelehena, zabalduko dute 2020-2021 ikasturterako aurrematrikulazio aldia. Eskaerak zentroetan bertan egin...

BERRIAK|NOTICIAS_

El Ayuntamiento de Galdakao ofrece un curso gratuito para dejar de fumar

Facebook Twitter WhatsApp Email El Ayuntamiento de Galdakao ofrece a partir de este mes un curso gratuito para dejar de fumar. Esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Andrea de la Hera e Iskander Sagarminaga en Manhattan

Facebook Twitter WhatsApp Email Los nadadores Galdakoztarras Andrea De la Hera e Iskander Sagarminaga afrontaran el próximo 20 de Julio...

BERRIAK|NOTICIAS_

San Silvestre de Galdakao celebra su 50 Aniversario

Facebook Twitter WhatsApp Email Las calles de Galdakao acogerán mañana, como cada 31 de diciembre, la tradicional carrera de San Silvestre. Se...

BERRIAK|NOTICIAS_

Programa de actividades para personas mayores en enero

Facebook Twitter WhatsApp Email visita cultural a la Biblioteca Foral de Bizkaia, una ruta de senderismo por el entorno de La...

BERRIAK|NOTICIAS_

Manifestación pensionistas de Galdakao 28/12/2019

Facebook Twitter WhatsApp Email Una vez más, las y los pensionistas de Galdakao toman las principales calles del pueblo para...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend