Síguenos

KULTURA

Zinema FANTastikoa, zinema ezezaguna

Publicado

el

Lumiere anaien proiekzioaren arte sorreratik, hainbat genero ezberdinetan adarkatzen joan izan da zinema. Drama, komedia, akzioa, etabar dira gaur egunean aipatutako adarkapen horretatik ezagutzen ditugun fruitu genero ezagunenak.

Nahiz eta zinemaren historiak hainbat korronte estilo izan dituen (zinema mututik, Dogma ´95arte, neorrealismo italiarretik igarota adibidez), gaur egunean genero konkretu batzuek daukate sektorearen monopolioa, beste estilo batzuk gutxietsita dauden bitartean populismoaren aldetik.

Lars Von Trier eta Thomas Vinterberg zuzendari daniarrek sortutako korrontea.

Ikuslego popularrak hainbeste aintzat hartzen ez dituen generoen barruan, ikarazko eta fantasiazko zinema daukagu. Nahiz eta 2017an Guillermo Del Toro zuzendari Mexikarraren “The Shape Of Water” filmak Oscar saria irabazi, zinema mota hau besteen azpitik egon izan da kritika eta ikuslego aldetik, “nitxozko” genero bihurtuz.

Mundu mailan hainbat zinema jaialdi daude genero hau lantzen dituztenak, Texas estatuko hiriburua den Austinen egiten den “Fantastic Fest”-a adibidez. Nazio mailan berriz Kataluniako Sitges hiriko zinemaldia daukagu, “Sitges Film Festival” izenekoa.

«sitges Film Festival»-aren logoa.

Gure autonomia erkidegora begiratuta, Bilbon urtero egiten den Zinemaldi FANTastikoa daukagu, maiatzeko lehenengo asteetan egiten dena. Urte honetako ekitaldia 25.na da, eta jaialdiak hainbat plater nagusi aurkeztu ditu.

Ekitaldi nagusi horien artean, Joe Penna zuzendari eta musikalari Brasildarraren “Artic” filma daukagu, pasaden urteko Canneseko Zinemaldian aurkeztua, eta prentsa espezializatuaren aldetik kritika onak jasoa. Zintekin jarraituz, Shinsuke Sato zuzendari japoniarraren “Inuyashiki” filmak FANTeko atal ofizialen parte hartuko du, Sitgeseko Zinemaldian efektu berezi hoberenaren garaikurra irabazi eta gero.

«Arctic» filmaren argazki promozional bat.

Nahiz eta zinemaldiak filmei begira sortuak izan, dena ez dira filmak, eta FANT hau ez zen gutxiago izango. Aurtengo kasuan oraindik argiago da fenomeno hau, zeren eta, J.A Bayona zuzendari kataluniarra (“El Orfanato”, “The Impossible”, “A Monster Calls” eta “Jurassic World: Fallen Kingdom”), eta Fred Dekker Kaliforniarra (“Night of the Creeps”, “The Monster Squad”, “RoboCop 3”…) sarituko ditu jaialdiak, Izar FANTastikoak izeneko garaikurra emanez.

J.A Bayona.

Izar FANTastikoak ez dira ematen diren garaikur bakarrak. Aurtengo kasuan, Ohorezko FANT saria Jack Taylor aktore Oregondarrari emango zaio, eta FANTROBIA Saria berriz, Guillermo De Oliveira zuzendari, gidoigile eta produktore galiziarrari. Azkenengo sari honek, sektoreko talentu gazteak nazioarteko eszenara bultzatzea dauka helburu.

BILBAO

«Entire Days Together» film laburrak irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia

Publicado

el

«Entire Days Together»-ek, Luise Donschen zuzendari alemaniarraren fikziozko film laburrak, irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia.

Entire Days Together.

Bi euskal film laburrek irabazi dituzte jaialdiko beste sari nagusiak.

Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren «Mateoren ama» fikziozko lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du.

Mateoren ama.

«Solo son peces» dokumental laburrak berriz Zine Espainiarraren Sari Nagusia lortu du, Ana Sernak eta Paula Iglesias-ek zuzendua.

Sari Nagusietatik kanpo, Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria Josu Martínez-en «Anti» fikziozko laburrak lortu du.


Sigue Leyendo

BILBAO

Bertan behera geratu da Márta Mészáros-en Mikeldi Saria. ZINEBI 61

Publicado

el

Bertan behera geratu da Márta Mészáros zuzendari hungariarrari Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak emango zion Mikeldi Saria zinegilearen osasun arazoengatik.

Ostiral honetako ZINEBI 61 edizioaren bukaerako galan espero zen Mikeldi Saria Márta Mészáros-i ematea, antolakuntzak ez du argitu bertan behera geratzeak ekarriko dituen aldaketak.

Sigue Leyendo

BILBAO

Mateoren ama: nortasun paradoxa. ZINEBI 61

Publicado

el

Loreak eta Handia zuzendu ondoren, La Trinchera Infinita filmarekin gailendu ziren Arregi, Goenaga eta Garaño hirukotea azkenengo Zinemaldian, sekzio ofizialeko hainbat sari lortuz. Baina gutxik dakite festibal berdiñeko «Zinemira Kimuak» sailean hirukoteko Arregi eta Goenagak beste laburmetrai bat estreinatu zutela, Mateoren Ama, 61. ZINEBI-n ikusteko aukera izan duguna.

Angel Mari-ren larruan jartzen gaitu laburmetraiak, bere ama zahar-egoitza batean sartuta daukan gizon baten gorputzean. Egun batean  indarrak hartu eta amaren zahar-etxera bisitan joatea erabakiko duena.

Mateoren Ama.

Sinopsi aldetik laburmetrai ohiko baten antza dauka filmak, baina minutuak aurrera doazen einean eta Lanthimos film estilo bat hartuz nortasun paradoxa bat sortuko da; Angel Mari-ren amak ez ditu semeak esaten dizkion oroitzapenak gogoratuko, baina zahar etxeko beste emakume batek gogoratzen ditu.

Aitor Arregi zuzendariak 61. ZINEBI-n emandako prentsaurrekoko argazkia.

Paradoxa planteatzen den momentutik misterio eta suspentse giro bat sortuko da, zuzendariek inoiz landu ez duten film estilo arraro bat planteatuz. Ikusleak ez daki nor dabilen gezurretan, nor den benetako ama edo seme bada zoratuta dagoena.

Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren «The Killing of a Sacred Deer» filmaren antz handia dauka laburmetraiak, bai planteamendu aldetik eta bai ikusizko lenguaia zinematografikotik ere.

The Killing of a Sacred Deer.

Aipatzekoa da zuzendarien opera prima dela kanpo istorio bat pantaila handira eramateko orduan, zeren eta Mateoren Ama izeneko laburmetraia Ibai Zaldua-ren Ama izeneko ipunetik dator.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend