Síguenos

KULTURA

Bilboko Zinemaldi FANTastikoaren inaugurazio ekitaldiko argazki galeria

Publicado

el

KULTURA

Weathering With You: euriaren xarma. Zinemaldiko bigarren eguna

Publicado

el

Oraindela bi urte inguru bihurtu zen Makoto Shinkai mundu mailan ezagun, Kimi No Nawa/ Your Name filmarekin.

Urte honetan Weathering With You izeneko filmarekin bueltatu da zuzendari Japoniarra, Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean parte hartuz.

Shinkairen aurreko lanean bezala mutiko gazte bat da protagonista, Hotaka, kasu honetan bere herri eta familiatik alde egin eta Tokiora helduko dena.

Lurralde aldaketa honek hainbat jende berri ezagutzera eramango du gaztea, hauen artean Akira, eguraldia kontrolatu ahalko duen neska.

Maitasun istorio bat da filma, Your Name-en kasuan bezala, hainbat oztopo ezberdinei aurre eginez protagonistak bere helburua lortzeko.

Filma nahiku kontserbadorea dela esan dezakegu, gauza garrantzitsu gutxi aldatuz bere aurrekariarekiko, baina funtzionatuz.

Nahiz eta Kimi No Nawak transmititzen dituen sentimentu eta sentsazio berdinak utzi filmak, ez da honen mailara heltzen.

Erritmo pixkat astuna dauka hasieran, baina lan erdietan hau guztiz konpontzen da, ikuslea gustiz engantxatuz eta Life is Strange estiloko klimax batera helduz.

Aipatzekoa da Shinkaik aukeratutako musika banda; abesti batzuek Your Name gogoratuz eta beste batzuek estilo fresko bat emanez zintari, gitarra elektronikoen riftekin adibidez.

Sigue Leyendo

KULTURA

Mientras Dure La Guerra: Frankismoa lantzeko beste modu bat. Zinemaldiko lehen eguna

Publicado

el

Historian zehar gertatutako istorioak pantaila handira eramatea azken aldiko moda bihurtzen ari dela dirudi (Vice ega The Darkest Hours adibidez), kasu honetan Alejandro Amenábarren txanda da, Miguel de Unamunoren bizitzarekin.

Donostiako Zinemaldian estreinatu da filma, Sekzio Ofizialaren barruan.

Kasu honetan, Karra Elejaldek hartzen du Unamunorenak egiteko lana, maixutasunez filma bideratuz. Ikusle honek ezin izan ditu Cristian Bale-ek eta Gary Oldmanek egindako lanak burutik kendu filma ikusi bitartean.

Filmaren hasierako planotik hurrengo ordu eta erdian izango dugun gatazka adierazten digu Amenábarrek; Errepublika eta Frankismo/Monarkia.

Planoa sinplea baina harrigarria da, ikusleok zuri beltzean ikusten dugun espainiar bandera batetik (edonork bi koloretako dela pentsatuko zukeena) errepublikarrera pasatuz planoak kolorea hartzean.

Aldaketaren gaia ere lantzen da filmean, ideologiaren ikuspuntutik. Aldaketa hau Unamuno beraren pasarte propioetatik ikusten da, gutxinaka ikasten doan pertsonaia izango balitz bezala.

Denok dakigu film historikoekin gertatzen den arazoa bukaeran indarra galtzen dutela izaten dela, baina kasu honetan egoki emanez amaiera.

Nahiz eta momentuz Sail Ofizialeko pare bat film besterik ez ikusi, Mientras Dure la Guerrak aukerak izan ditzake sariren bat eramateko kritikalari honen ustetan

Sigue Leyendo

KULTURA

Ema: maitasun antagonikoa. Zinemaldiko lehen eguna

Publicado

el

Veneziako Mostra zinema festibalean estreinatu eta Donostiako Zinemaldian proiektatu berria da Pablo Larrainen azken lana, Ema.

Familia da zintak lantzen duen gai nagusia, elementu antagoniko narratiboak erabiliz (familia, amatasuna, irakaskuntza, umeak ezin edukitzeko ahalmena, adoptatutako semea bueltatu beharra, sua, ura, dantza…).

Familiaz gain, aldaketa ere lantzen da, musikaren bidez; folklore eta regetoiaren arteko aurkaritza landuz.

Zaharra eta berriaren arteko ezberdintasunak dantzarietan islatzen ditu zuzendari Txiletarrak, Emak eta bere lagunek musika moderno «libre eta disfrutablea» defendatzen duten bitartean bere gizonak folklore «zahar baina mezuduna» dantzatzen du.

Elementu hauek maixutasunez lantzen ditu Larrainek filmean, istorio aldrebez eta kontrajarri bat kontatuz, bukaeran klimax oso potente bat izanik.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

De cara a los conciertos del fin de semana, se ampliarán las zonas para las personas con movilidad reducida

Facebook Twitter WhatsApp Email El segundo fin de semana de Santakurtzak se espera una gran afluencia en Galdakao y se...

BERRIAK|NOTICIAS_

Talentu lehiaketa antolatu du Zizpak

Facebook Twitter WhatsApp Email Zizpak talentu lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz gaur Iturrondo Plazan. Herriko koadrila ezberdinek hartu dute parte,...

BERRIAK|NOTICIAS_

La Euskal Kopa está servida para Ibaizabal Saskibaloi Taldea

Facebook Twitter WhatsApp Email Bonito fin de semana para nuestro club, como reto intentar competir contra la élite del baloncesto...

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakaoko “Azken Gudaria” probak 30 oztopo izango ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email “Azken Gudaria” proba datorren irailaren 29an jokatuko da eta oztopoak izango ditu udalerriko 30 puntu desberdinetan...

BERRIAK|NOTICIAS_

Autobús nocturno interbarrios los fines de semana de Santakurtzak

Facebook Twitter WhatsApp Email Con el objetivo de poder volver a casa sin riesgos, el Ayuntamiento de Galdakao pondrá un autobús...

BERRIAK|NOTICIAS_

Un proceso participativo decidirá cómo solucionar el problema de la Haurreskola

Facebook Twitter WhatsApp Email Iñigo, alcalde Galdakao, Asier, concejal de urbanismo y educación, y Olaia, concejala de transparencia y participación...

BERRIAK|NOTICIAS_

Galdakao amplía sus horario en general 1,5 horas de cara a Santakurtzak

Facebook Twitter WhatsApp Email Galdakao va a ampliar los horarios de cierre de los locales de hostelería locales en general...

BERRIAK|NOTICIAS_

1282 personas se apuntaron a los cursos en los polideportivos municipales el pasado año

Facebook Twitter WhatsApp Email Se acaba de abrir el plazo para inscribirse a los cursos que plantean los polideportivos municipales...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend