Síguenos

BERRIAK|NOTICIAS

Galdakaoko Gazte Asanbladak eta Gazte Mugimenduak herriari

Publicado

el

Galdakaoko Gazte Asanbladak eta Galdakaoko Gazte Mugimenduak Mozoilo Irratiari helarazitako testuak dira hurrengo lerroak.

Gaztetxea lortu zen eguneko argazkia. Irudia: Gazte Asanblada/Gazte Mugimendua

Galdakaoko Gaztetxea – 3 egunen kronika

Duela bi urte hustu zuten Ortuondo Gaztetxea. Geroztik, gazteok ez gara geldirik egon. Eztabaidatzen, saretzen eta antolatzen egon gara, eta paraleloki, okupazioaren aldeko dinamika zabal bat jarri dugu martxan, hitzaldi, mahainguru, bazkari eta mobilizazio desberdinekin.

Aurreko larunbatean, gazte egunarekin batera, bide horrek emandako fruituak ikusi ahal izan genituen. Maiatzaren 4 arratsaldean, galdakaoko ehundaka gazteren aurrean Gaztetxe berria aurkeztu genuen. Hau, Muguru plazan kokatuta zegoen, eta orain dela urte batzuk jubilatuen etxea izandako lokala zen. Hala ere, bazeramatzan urte batzuk erabilpenik gabe.

Okupazioaren berri eman eta jarraian, hurrengo egunerako auzolana deitu genuen, eta arratsaldeko 20:00etan asanblada irekira bertaratzeko deia zabaldu genuen. Ertzaintza, okupazioa publiko egin eta gutxira hurbildu zen Muguruko plazaren inguruetara lokalaren jabearekin batera. Hurrengo egunean jakin genuen jabeak larunbat gauean bertan jarri zuela salaketa.

Igandeko erresaka, ertzaintzaren bisitarekin hasi genuen goizean goizetik. 9:00etan, 6 ertzain eta lokalaren jabea Gaztetxeko atera hurbildu ziren, eta barruan zegoen gazteetako bat identifikatu zuten. Desalojo arriskuaren alarma pizturik genuen jada, eta hamarnaka gazte hurbildu ginen desalojoa ekiditeko intentzioarekin. Kanpoan zegoen gazteetako bat identifikatu ostean, ertzainek alde egin zuten.

Honen ostean, auzolanari ekin genion. Lokala atondu eta herriko kaleak pankarta eta kartelez bete genituen. Arratsaldeko 15:30etan, berriro ere ertzaintzaren bisita izan genuen. Hauek, Gaztetxe barruko gazte guztiak identifikatzeko agindua zeukaten. Barrukoek ezezkoarekin erantzun zuten, eta ertzaintzak Gaztetxean sartu edo irteten zen pertsona guztiak identifikatuko zituztela adierazi zuten.

Arratsaldeko 18:00etan lehenengo asanblada irekia burutu genuen, 50 gazte inguru bertaratu ziren; egoera juridikoaren errepasoa, segurtasun txanden jarraipena eta hurrengo asteko egitaraua erabaki genituen. Ertzaintza ere, eguneko hirugarren aldiz bertaratu zen, gaztetxe kanpoaldean zeuden 2 kide identifikatu eta espazio barrura zein kanpora doan edozein identifikatuko zutela errepikatu zuten.

Astelehen goiza, auzolanarekin hasi genuen. Goizeko 12:00etan aldiz, astelehenero pentsionisten mugimenduak antolatzen duen mobilizaziora hurbildu ginen Gaztetxearen berri ematera. Okupazioaren berri eman eta Gaztetxea pentsionistentzako ere zabalik zegoela adierazi genien, haien bilera, tailer edota hitzaldiak antolatzeko adibidez. Mobilizazioaren ostean, pentsionistentzako “luntx” bat antolatu genuen Gaztetxean, eta hauek okupatu berri genuen lokala ikusteko aukera izan zuten. Arratsaldean auzolanarekin jarraitu genuen, eta 20:00etan asanblada irekian aurrera
begirako mugarriak zehaztu genituen.

Astearte goizean, auzolanari ekin genion berriro. Arratsaldeko 18:00etarako
autodefentsaren inguruko hitzaldi bat geneukan antolaturik, baina bertan behera utzi behar izan genuen, 17:00ak aldera ertzaintza hurbildu zelako Gaztetxera. Oraingoan ertzain asko bertaratu ziren, Brigada Movil-ekoak ere, eta konturatu ginen hauek Gaztetxea desalojatzera zetoztela. Desalojo bitartean tentsio uneak bizi izan ziren, eta hainbat pertsona identifikatuak izan ziren desalojoaren irudiak grabatzeagatik Mozal legea aplikatuko zietela mehatxatuz. 45 minutuz atea ireki nahian ibili eta gero, Ertzaintzak Gaztetxera sartzea lortu zuen. Barruan zeuden bi kideak identifikatu eta
kanporatu ostean, lokala itxi zuten bi langileren laguntzaz.

Eraso honen aurrean, gazteok erantzun protokoloa martxan jarri genuen.
Asteazkenerako, maiatzak 8, kazerolada zaratatsu bat deitu genuen Pontzi Zabala eta Juan Bautista Uriarteko bidegurutzean arratsaldeko 19:00etan, eta ostegunerako aldiz, manifestazioa antolatu genuen Udaletxe plazatik hasita arratsaldeko 19:00etan ere.

Amaitzeko, argi eta garbi adierazi nahi dugu bidea ez dela hemen amaitzen. Gazteok antolatzen eta mobilizatzen jarraituko dugu. Benetan sinesten dugulako, Gaztetxea sistema eraldatzeko tresna eraginkorrak eta beharrezkoak direla. Beraz, hau ez da hemen amaitzen.

GALDAKAOKO GAZTETXEA AURRERA!
EZ GAITUZUE GELDITUKO!

Argazkia: Gazte Asanblada/Gazte Mugimendua

Urteetan hutsik egon den espazioa berreskuratu genuen duela egun batzuk. Lehenengo unetik poliziaren jazarpena jaso ondoren, atzo, arratsaldeko 16:00etan indarrez desalojatzera etorri ziren. Hainbat kide gaztetxearen baitan segurtasun txandak burutzen zebiltzan, ertzainak agertu zirenean; atea zabaldu eta galdera batzuk egiteko intentzioa besterik ez zutela azaldu
zuten. Barrukoek ateak ez zituztela zabalduko esan eta gutxira, polizien patruila eta fulak agertzen hasi ziren. Une berean, kanpoaldean barruko bi kideei elkartasuna helarazten eta desoalojoa salatzeko jendea biltzen hasi zen. Poliziek, gaztetxeko atea behera botatzen saiatzen ziren bitartean, kanpoaldean grabatzen zebiltzan kideak identifikatzeari ekin zioten
eta gaztetxe sarrerara gerturatzen saiatzen zirenei bultzaka aritu ziren, tentsioa igoz. Atea botatzea lortu zutenean barruko kideak identifikatu eta gaztetxearen baitan zegoen materiala ateratzeko agindu zieten. Azkenik, arratsaldeko 20:00etan atea tapiatu zuten arte.

Espazioa berreskuratu dugunetik, iluntasunari bizitasuna eta argitasuna besterik ez diogu eman, uneoro gaztetxearen baitan zein kanpoaldean jarduera eta ekintza ezberdinak egin ditugu; pentsionistekin, auzolanak, hamaiketakoak, egunero asanbladak, auzokideekin harremana saretu… Guk, hiru egunetan, urteetan hilda egon den espazioa egokitu eta mugimendua eman diogu. Horregatik diogu; atzo, argi gelditu zen berriz, sistemaren arauetatik irteten den edozer errotik mozteko beharra dutela. Euren kontrolpean ez dagoen oro ezabatzen dute.

Baina gurea ez da burugogorkeria soila; egiten dugun honetan sinisten dugu. Gizarte honetatik haratago doan mundua eraikiko dugu eta hau lehen pausua besterik ez da izan. Hitzaldiak, eztabaidak, harreman berriak, espazio askeak eta milaka proiektu eraikitzeko asmoa daukagu.

Horregatik eta egun hauetan gertatutakoa salatzeko, bihar, osteguna, arratsaldeko 19:00etan burutuko den manifestaziora dei egiten diezuegu.

Ez gaituzue geldituko!

GALDAKAOKO GAZTETXEA AURRERA

BERRIAK|NOTICIAS

Organikoen banaketa, konpondu gabeko arazoa

Publicado

el

EUS

Birziklatu ezin den errefusa soilik gorde behar lukete zaborrentzako edukiontzi grisek. Hala da Galdakaon? Ondo bereizten dute galdakoztarrek? Ez. Duela pare bat aste egindako frogan, aztertutako edukiontzi griseko ia erdia zabor organikoa zen; %48a. 

Karakterizazio hori Kurtzeko plazan egin zen azaroaren 28 arrratsaldean, jendaurrean. Galdakaoko edukiontzi gris bat hartu, eta barruan zuena aztertu zen. Hainbat tamainako 17 poltsa zituen edukiontziak eta guztiak aztertu ziren.

Poltsa horiek zabaldu, eta horietan zegoen zaborra behar bezala bereiztea izan zen ekintzaren xedea. Landare jatorriko hondakin organikoak batetik, papera eta kartoia bestetik, edukiontzi arinak, beirazkoak, aparatu elektriko eta elektronikoen hondarrak, eta sendagaiak. Azkenik, bestelako edukiontzietan bereiztu ezin diren hondakinak.

Kezkagarria izan da emaitza: edukiontzi grisean zeudenen %48 materia organikoa ziren, %23 papera eta kartoia, %16 edukiontzi arinak eta %2 gailu elektriko eta elektronikoak. %11 soilik izan ziren birziklatu ezin den zaborra. 

Gaizki egindako beste zerbait ere bai: kantitate txikian izan arren, farmazietan utzi beharreko botika hondakin batzuk ere bazeuden aztertutako zaborren artean. Eta nabarmentzekoa da, baita ere, iraungi gabe zeuden jakiak ere bazirela, euren ontzi eta guzti. Jakiak alferrik galtzen uztearen arazoa mahai gaineratu du horrek, gizarteari eta ingurumenari kalte egiten dion jarrera baita.

Alderik onena, berriz, beirak eman du: beira hondarrik ez da aurkitu edukiontzi gris horretan. Bereizita biltzen hasi zen lehen materiala izan zen beira, eta egonkortuta dagoen banaketa da; ondo bereizten da.

Galdakaoko Udaleko Ingurumen arloaren ustez, datuek argi erakutsi dute herriaren egoera: “Datu hauek frogatzen dute hondakinak sortu eta jatorrian bereizteari dagokionean oraindik lan handia dagoela egiteko. Bereizte hori egiteko baliabideak badauden arren, oraindik badira hondakin guztiak edukiontzi grisera botatzen dituzten galdakoztarrak eta establezimenduak. Hondakin gutxien izan behar lituzkeen edukiontzia da grisa, eta bertan zeuden zaborren %11k soilik egon behar lukete edukiontzi horretan. Gainera, kontutan hartu behar da tratamendurik garestiena behar duen hondakin zatia dela errefusarena, eta 2030erako hondakinen %65 birziklatu beharko direla; hartara, hurrengo urratsei buruzko hausnarketa egin beharko da”.

CAS

Los contenedores grises de basura deberían guardar, únicamente, residuos resto. ¿Es así en Galdakao? ¿Las y los galdakoztarras separan bien los residuos? No. En la prueba realizada hace un par de semanas, casi la mitad de los residuos del contenedor gris analizado era orgánico; concretamente, el 48%.

La caracterización se realizó en el quiosco de Kurtzeko plaza la tarde del 28 de noviembre, públicamente. Se clasificó un contenedor de resto de Galdakao, dentro del cual se hallaron 17 bolsas de distintos tamaños.

La actividad consistió en abrir cada bolsa y clasificar todo lo depositado en las mismas según el sistema de recogida selectiva: fracciones de restos orgánicos de origen vegetal, papel y cartón, envases ligeros, envases de vidrio, residuos de aparatos eléctricos y electrónicos, medicamentos, y finalmente, la fracción resto, que sería la única depositada correctamente en ese contenedor.

La prueba ha dejado resultados preocupantes: un 48% de lo depositado era materia orgánica, un 23% papel y cartón, un 16% envases ligeros, un 2% residuos de aparatos eléctricos y electrónicos, y un 11% resto o residuos no reciclables. Sólo el 11% de los residuos del contenedor gris estaba depositado adecuadamente al no ser reciclable.

Se han detectado otros comportamientos no adecuados: aunque haya sido anecdótico, también se han hallado algunos medicamentos que deberían haberse depositado en las farmacias. Asimismo, es reseñable que se había depositado varios alimentos no caducados en sus envases originales, lo que pone de manifiesto otro de los grandes problemas ambientales y sociales a atajar como es el desperdicio alimentario. 

El aspecto más positivo lo dejó el vidrio, por su ausencia. Parece ser la recogida selectiva más consolidada por ser la primera que empezó a realizarse.

“Estos datos vienen a constatar que queda mucho trabajo por hacer en lo que a generación y separación en origen de residuos se refiere, ya que aunque existan los medios para realizar esa separación, todavía hay galdakoztarras y establecimientos que aún siguen depositando todos los residuos en el contenedor gris, cuando debería ser únicamente el 11% de lo depositado. Si a eso le añadimos que es la fracción con el coste de tratamiento más caro y que debemos llegar a reciclar el 65% para el 2030, habrá que hacer una reflexión sobre los siguientes pasos a dar”, apuntan desde el departamento de medio ambiente.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Entrevista a Daniel Arenas

Publicado

el

Y esta mañana también nos ha visitado Daniel Arenas Fidalgo y nos ha hablado de su carrera deportiva llena de superación. Daniel, tienes las puertas de la radio abiertas! 💪😊❤️🧡💛💚💙💜

Ir a descargar

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Entrevista a Lola Ramos

Publicado

el

La cantante y compositora Lola Ramos es un ser maravilloso. Y flanqueándola, Ana y Mikel, otros dos ángeles. Lola ha venido esta mañana a la radio a hablarnos de su música y, sobre todo, de lo que trasladan sus canciones. Lola, Ana y Mikel, tenéis las puertas de la radio abiertas de par en par. ¡Por cierto! El 28 de diciembre hay manifestación de pensionistas de #Galdakao, que dará inicio a las 12 y media en el ayuntamiento y terminará en Santi Brouard, y allí podremos escuchar las canciones de Lola ¡y en directo! Ha sido un placer tenerte en los microfonos de la radio 👉 97.5FM 🎙️💪😊❤️🧡💛💚💙💜

Ir a descargar

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Organikoen banaketa, konpondu gabeko arazoa

Facebook Twitter WhatsApp Email EUS Birziklatu ezin den errefusa soilik gorde behar lukete zaborrentzako edukiontzi grisek. Hala da Galdakaon? Ondo...

BERRIAK|NOTICIAS_

Entrevista a Daniel Arenas

Facebook Twitter WhatsApp Email Y esta mañana también nos ha visitado Daniel Arenas Fidalgo y nos ha hablado de su carrera deportiva...

BERRIAK|NOTICIAS_

Entrevista a Lola Ramos

Facebook Twitter WhatsApp Email La cantante y compositora Lola Ramos es un ser maravilloso. Y flanqueándola, Ana y Mikel, otros dos ángeles....

BERRIAK|NOTICIAS_

Bertso Afaria #Bagabiz

Facebook Twitter WhatsApp Email #Bagabiz, euskara sustatzeko Galdakaoko elkarteak bertso afaria antolatu eta ospatu zeban atzo Gandasegi eskolako arkupeetan. Han...

BERRIAK|NOTICIAS_

Pensionistas de Galdakao, primer programa en Mozoilo Irratia

Facebook Twitter WhatsApp Email Todos los viernes a las 11 de la mañana, las y los pensionistas de Galdakao tienen...

BERRIAK|NOTICIAS_

On Kafe se hace con el premio Pintxo Lanperna

Facebook Twitter WhatsApp Email El concurso Pintxo Lanperna de este año ha dejado cuatro premios y tres premiados: los bares...

BERRIAK|NOTICIAS_

Nuevo audio de Aitziber Bilbao

Facebook Twitter WhatsApp Email Un jueves más, a las 10 de la mañana, nos ha visitado Aitziber Bilbao. Esta vez...

BERRIAK|NOTICIAS_

Elkarrizketa Iñigo Hernandori, Galdakaoko alkatea

Facebook Twitter WhatsApp Email Gaur goizean Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea, lehenengoz eukin dogu Mozoilo Irratian. Hona elkarrizketa. Ir a descargar

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend