Síguenos

GALDAKAO

33. Folklore Bizian

Publicado

el

Badator urteroko Folklore Bizian jaialdia. Aurten izango ditugun gonbidatuak Uzbekistaneko «Sabo» folklore elkarte nazionala eta Ekuadorreko «Somos cultura viva» folklore elkartea (Somos Cultura Viva Arte Danzario Ecuatoriano) dira.

Honako hauek dira jaialdiaren datak:

Uztailak 17
Tokia: Galdakaoko frontoian
Ordua: 20:30
Uztailak 18
Tokia: Galdakaoko frontoian
Ordua: 20:30
Uztailak 19
Tokia: Usansoloko kiroldegian
Ordua: 20:00
Uztailak 20
Tokia: Areatzako plazan
Ordua: 20:30
Uztailak 22
Tokia: Arrigorriagako kiroldegian
Ordua: 20:00

2003an sortua, folklore talde honek jaialdi ugaritan ordezkatu du Ekuador (Txekia, Peru, Venezuela, Brasil, Kuba, Argentina, Mexiko, Nikaragua, Frantzia, Belgika, etab.). Elkarte honen nahia da amerikar kontinenteko zibilizaziorik aktiboenetako bat izan zuen lurralde hartako ahalik eta informazio, janzkera, tresna, musika eta dantza gehien biltzea, Ekuadorreko benetako nortasuna erakutsiz. Taldeak herrialdeko eskualde guztietako musika eta dantzak aurkezten ditu, afrikar jatorrikoek populatu zuten Pazifikoko kostaldetik, inken santutegia den Amazoniako oihaneraino. Horrela, dantza batzuek bertako inkak gogorarazten dituzten artean, kostaldeko dantza batzuetan beltzen eragina nabari da eta, besteetan, espainiar konkistarena ere. Ikuskizunean denetarik ikus daiteke: jatorri erlijiosoa duten jaiak («Corpus Christi»), inken merkatuak, inauteri desberdinak, eguzkia ardatz duten erritual paganoak, etab. Eta ospakizun hauek «chicha»k laguntzen ditu, indioek bizitzako gertakari handiak agurtzeko erabiltzen duten arto- garagardoa.

Egungo Uzbekistango lurraldeak, Erdialdeko Asian, eragin ezberdinak izan ditu: Greziako kulturarena (Alexandro Handiaren bitartez), Turkiarena (VI. mendetik aurrera) eta Islamarena (arabiarrak bertan finkatu zirelako VII. mendearen amaieran). Europa eta Txina lotzen zituzten zetaren ibilbide nagusien topagune izan zen ere eta gainera, uzbekek harreman komertzial eta kulturalak izan zituzten India, Iran, Arabiar Herrialdeak eta Siberiako herriekin, besteen artean. Kultura aniztasun zabal horren ondorioz, Uzbekistango arteak eta herri tradizioak aberatsak dira oso. Aniztasun hori erakusten du “Sabo» folklore taldeak euren herriko hainbat eskualdetako musika eta dantzen bitartez. Fergana-ko dantzak (ekialdean) mugimendu solteek, eta urrats erraz eta labainkorrek bereizten dituzte; mugimenduak originalak dira eta zirkuluan egiten dira. Khoresm eta Bukhara-n (erdi-mendebaldean) «kayrakam» izeneko perkusioekin dantzatzen da. Entzun dezakegu musika inprobisatua edo gizarteko momentu zehatzetan (erritualetan, lanean, ospakizunetan edo jokoetan) jotako musika, eta baita kopla poetiko herrikoiak (“kochouk”ak) ere, eguneroko bizimodua eta herriko jazoerak kontatzen dituztenak.

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Publicado

el

Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a Galdakao y el proyecto se está definiendo. Así lo hicieron saber, ante la prensa, la consejera de Infraestructuras del Gobierno Vasco Arantza Tapia y el diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Según esas informaciones, el Gobierno Vasco realiza ahora cambios en su propuesta inicial. El Ayuntamiento de Galdakao se alegra de que el Gobierno Vasco haya reflexionado y haya tenido en cuenta el querer de la ciudadanía, y asegura que seguirá trabajando para que, finalmente, se materialice la voluntad de las y los galdakoztarras.

Con el objetivo de recibir información directa sobre los cambios propuestos y analizar la propuesta del futuro Metro, el alcalde Iñigo Hernando ha solicitado una reunión al diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend