Síguenos

EHU

Berri Txarrakek Kobetamendi baino altuago utzi du maila

Publicado

el

Atzo Bilbora gerturatu ziren pertsonen ehuneko handi batek Berri Txarraken kamiseta zeukan soinean jantzita. Guzti horiek jomuga berbera zeukaten: Kobetamendi.

20000 pertsona batu ziren hor talde nafarrak Bilbon eskaini duen azken kontzertuaz gozatzeko asmoz. Asturias, Galizia, Madril, Kataluniatik eta Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako jendeak gozatu ederra eman zuen Berri Txarrakek lagun artean eman zuen kontzertuan.

Arratsaldeko lauretatik jende andanak kontzertuaren gunera sartu besterik ez zuen egiten, eta ordu horietan gerizpea zen mundu guztiak bilatzen zuena, izan ere, 30 bat gradu egiten zituen. Nahiz eta gehienek itzala bilatu, baziren lehenengo ilaran, eguzkipean, jarri zirenak.

Gaueko bederatziak heldu bitartean, gutxinaka-gutxinaka jendeak bere lekua hartu zuen, eta bat-batean festa lehertu zen Kobetamendin. Broken Brothers Brass Bandek, txaranga doinuez, hasiera eman zioten ikuskizunari, horren ostean benetako jaia hasi zen.

Euskal kulturan ezinbesteakoak izan diren antzoki eta abarrekoak errepasatzetik katedrala eraiki arte, guztira 39 kanta jo zituzten ia hiru orduko kontzertuan.

Argazkia: Aimar Erkiaga

«Beude», «Gelaneuria «, «Jaio.Musika.Hil «, «Spoiler!», «Etsia», «Izena, izana, ezina» kanten ostean lehenengo gonbidatua igo zen oholtzara, Willims Drumondeko Jurgi Ekiza. Batera, «Ez dut nahi» abestu zuten. Horren ostean, Elorriora, Elorrixora hobeto esanda, eraman gintuzten, eta horretarako Zea Mayseko Aiora Renteria lagun izan zuten.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Horien ostean, Aritz Mendieta eta Ricky Falkner oholtzara igo ostean, La M.O.D.Ako Davidek eta Los Chikos del Maízeko Toni Mejíasek egin zuten ahalegina benetan txalogarria izan zen, euskaraz abestu zuen «Lemak, Aingurak» eta «Betiko leloaren betiko leloa» kantak, hurrenez hurren.

Iñaki «Matxet»-ekin zoramena heldu zen oholtza gainera. «Zirkua» kanta jo zuten batera. Horren ostean, B hizkia protagonista izan zen tarte batez, Matt Sharp izan zen horren erruduna.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Iseok, Anarik eta Su ta Garreko Aitor Gorosabelek ere eszenatokia hartu zuten. «Eskuak», «Biziraun», «Oreka», «David eta Goliath» eta «Ohiu» izan ziren jo zituzten kantak.

Atsedenalditxo baten ostean, Gorka Urbizuk Altsasuko gazteekin gogoratu zen, eta haren arrebarekin, Nerea Urbizurekin, «Min hau» kantaren bertsio akustiko ederra eskaini zuten. Horren ondoren, publikoak argitasuna eman zion «Maravillas» kantaren bertsio akustikoari, horretarako El Drogasen konpainia jaso zuen Gorka Urbizuk.

Argazkia: Aimar Erkiaga

Gauerdia zen azken hiru kantak jo zituztenean: «Ikusi arte», «Denak ez du balio» eta «Katedral bat».

Ia hiru orduren ostean Berri Txarrakek txalo zaparrada izugarria jaso zuen, eta aurreikuspen guztiak gaindituta, zale guztiak asetuta geratu ziren eta sare sozialetan, askoren artean, «eskerrik asko» eta «ahaztezina» irakurri ahal izan ziren askotan behin kontzertua bukatuta. Txiolari horiei gehituko natzaie eta hemendik: Eskerrik asko Berri Txarrak gau izugarri eta ahaztezin bat eskaintzeagatik!

Aipatzekoa da ere, Berri Txarrakek Lagun Artean emandako kontzertua euskal kulturarentzeko arnas gune garrantzitsua izan dela, izan ere, 20000 lagun euskaraz kontsumitzeko ordaindu zuten, horrek esanahi bat eduki dezake: euskal kultura, kontrakoa dirudien arren, oso bizirik dago oraindik eta asko dauka eskaintzeke oraindik.

Hala eta guztiz ere, Gorka Urbizuk amaierako mezu baten, euskal kulturak entzule aktiboak behar dituela azpimarratu zuen eta horrekin batera, musika-, dantza-talde bat sortzeko edota nobela bat idazteko zalantzarik ez izateko nabarmendu zuen.

BILBAO

«Entire Days Together» film laburrak irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia

Publicado

el

«Entire Days Together»-ek, Luise Donschen zuzendari alemaniarraren fikziozko film laburrak, irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia.

Entire Days Together.

Bi euskal film laburrek irabazi dituzte jaialdiko beste sari nagusiak.

Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren «Mateoren ama» fikziozko lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du.

Mateoren ama.

«Solo son peces» dokumental laburrak berriz Zine Espainiarraren Sari Nagusia lortu du, Ana Sernak eta Paula Iglesias-ek zuzendua.

Sari Nagusietatik kanpo, Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria Josu Martínez-en «Anti» fikziozko laburrak lortu du.


Sigue Leyendo

BILBAO

Bertan behera geratu da Márta Mészáros-en Mikeldi Saria. ZINEBI 61

Publicado

el

Bertan behera geratu da Márta Mészáros zuzendari hungariarrari Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak emango zion Mikeldi Saria zinegilearen osasun arazoengatik.

Ostiral honetako ZINEBI 61 edizioaren bukaerako galan espero zen Mikeldi Saria Márta Mészáros-i ematea, antolakuntzak ez du argitu bertan behera geratzeak ekarriko dituen aldaketak.

Sigue Leyendo

BILBAO

Mateoren ama: nortasun paradoxa. ZINEBI 61

Publicado

el

Loreak eta Handia zuzendu ondoren, La Trinchera Infinita filmarekin gailendu ziren Arregi, Goenaga eta Garaño hirukotea azkenengo Zinemaldian, sekzio ofizialeko hainbat sari lortuz. Baina gutxik dakite festibal berdiñeko «Zinemira Kimuak» sailean hirukoteko Arregi eta Goenagak beste laburmetrai bat estreinatu zutela, Mateoren Ama, 61. ZINEBI-n ikusteko aukera izan duguna.

Angel Mari-ren larruan jartzen gaitu laburmetraiak, bere ama zahar-egoitza batean sartuta daukan gizon baten gorputzean. Egun batean  indarrak hartu eta amaren zahar-etxera bisitan joatea erabakiko duena.

Mateoren Ama.

Sinopsi aldetik laburmetrai ohiko baten antza dauka filmak, baina minutuak aurrera doazen einean eta Lanthimos film estilo bat hartuz nortasun paradoxa bat sortuko da; Angel Mari-ren amak ez ditu semeak esaten dizkion oroitzapenak gogoratuko, baina zahar etxeko beste emakume batek gogoratzen ditu.

Aitor Arregi zuzendariak 61. ZINEBI-n emandako prentsaurrekoko argazkia.

Paradoxa planteatzen den momentutik misterio eta suspentse giro bat sortuko da, zuzendariek inoiz landu ez duten film estilo arraro bat planteatuz. Ikusleak ez daki nor dabilen gezurretan, nor den benetako ama edo seme bada zoratuta dagoena.

Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren «The Killing of a Sacred Deer» filmaren antz handia dauka laburmetraiak, bai planteamendu aldetik eta bai ikusizko lenguaia zinematografikotik ere.

The Killing of a Sacred Deer.

Aipatzekoa da zuzendarien opera prima dela kanpo istorio bat pantaila handira eramateko orduan, zeren eta Mateoren Ama izeneko laburmetraia Ibai Zaldua-ren Ama izeneko ipunetik dator.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Comienza la Liga de Clubes Master de natación

Facebook Twitter WhatsApp Email Este sábado, 14 de diciembre, es un día importante para Galdakao Igeriketa Taldea como club. Por...

BERRIAK|NOTICIAS_

Pensionistas de Galdakao, segundo programa

Facebook Twitter WhatsApp Email Un viernes más, las y los pensionistas de Galdakao se han acercado a la radio para...

BERRIAK|NOTICIAS_

Entrevista a Álvaro, de GBGE

Facebook Twitter WhatsApp Email Álvaro nos ha hablado de todos los proyectos que tienen en marcha y de que necesitan...

BERRIAK|NOTICIAS_

Laura, Berdez Bizi talde ekologistako kideari elkarrizketa

Facebook Twitter WhatsApp Email Gaurko arratsaldean eukin dogu irratian Laura. Hona Irenek egin dion elkarrizketa. Ir a descargar

BERRIAK|NOTICIAS_

Entrevista a Auzoak

Facebook Twitter WhatsApp Email Esta mañana hemos tenido en los estudios de Mozoilo Irratia a Raúl Madrazo, de Auzoak. Nos...

BERRIAK|NOTICIAS_

Manifestación y paros de una hora por el despido de 5 trabajadores de Maxam

Facebook Twitter WhatsApp Email En una nota de prensa a la que hemos tenido acceso, el comité de empresa de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Entrevista a Marian y Raul sobre la enfermedad de Huntington

Facebook Twitter WhatsApp Email Nos han visitado Marian, neuro-psicóloga e investigadora de BioCruces, y los galdakoztarras Raúl, Vero y Juancar....

BERRIAK|NOTICIAS_

Reflexión sobre cómo mejorar la eficiencia de los polígonos industriales

Facebook Twitter WhatsApp Email El Ayuntamiento de Galdakao ha abierto una vía de reflexión para conocer la realidad de los...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend