Síguenos

BERRIAK|NOTICIAS

Galdakaoko Igeriketa Espainiako txapelketa guztietan egongo da

Publicado

el

Ezkerretik eskubira: Alain Ratón, Miguel Calvo "Maikel" (entrenatzailea) eta Naia Rodríguez

Aurten ere gure taldearen igerilariak uztaila eta abuztuan ospatuko diren Espainiako Txapelketetara joango dira.

Lehendabiziko norgehiagoka kimu mailari dagokio eta Tarragonako “Sylvia Fontana” igerilekuetan izango da uztailaren 18tik 21era. Hiru taldekideek parte hartuko dute: Urtats Gómez Gredillak bost froga desberdinetan parte hartuko du, tximeletan 100 eta 200 m, estiloetan 200 eta 400 m eta, azkenik, krol estiloan 400 m; Irati Larrea Asensiok 100 m krol igeri egingo du eta Ainara Ortun Eguiartek 100 m bular egingo du. Kategoria honetan eta Bizkaia mailan ordezkari gehien daraman taldea gurea da aipatutako hiru igerilariekin

Ezkerretik eskubira: Irati Larrea, Ainara Ortún, Josemi Irarazabal (entrenatzailea) eta Urtats Gómez

Hurrengo txapelketa haur-kategoria izango da eta oraingo honetan 92ko Udako Olinpiar Jokoetan ospatu zuten Bartzelonako “Bernart Picornell” igerilekuetan, uztailaren 27tik 30era. Borja Samaniegok krol estiloan 50, 100, 200 eta 400 m lehiatuko du. Maria Saénz Zorrozua bular-estiloko 100 eta 200 m edukiko dugu eta Eider Marqués Vázquez 100 m bular-estiloan.

Ezkerretik eskubira: Mario González (entrenatzailea), Eider Marqués, María Sáenz eta Borja Samaniego

Udako lehiaketak bukatzeko Naia Rodriguez Garcia eta Alain Ratón González izango dira gure ordezkariak Espainako txapelketan junior zein absolutu mailetan, Astralpool Open (absolutu) eta XLI Espainako (junior) txapelketan. Biak Terrasa Igeriketa Taldeak dituen igerilekuetan izango dira, Bartzelonan hauek ere. Alain Ratón Gonzálezek 200 m krol eran igeri egingo duen bitartean Naia Rodríguez Garcíak zazpi proba desberdinetan parte hartuko du: 100 eta 200 m estiloetan, bular estiloan 50, 100 eta 200 eta krol eran 100 eta 200 m.

BERRIAK|NOTICIAS

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Publicado

el

Por

Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte luzatuko dira, bai Galdakaon eta baita auzo ezberdinetan ere.

Ondorengo argazkian klik eginda, aurtengo inauterien egitaraua ikusgai:

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend