Síguenos

KULTURA

La Trinchera Infinita: ikara. Zinemaldiko bigarren eguna

Publicado

el

Atzo ikusi ahal izan genuen Mientras Dure la Guerra, Alejandro Amenábarren azken filma, Miguel de Unamunoren ikuspuntutik Espainiako gerra zibila eta frankismoa kontatuz.

Arregi, Garaño eta Goenaga dira gaurkoan gai berdina landu dutenak, La Trinchera Infinita filmarekin.

Handia eta Loreak filmen zuzendariek 1936ko faszisten altxamendua hartuko dute abiapuntutzat, Antonio de la Torrek protagonizatutako Higinio Blanco-ren bizitza kontatuz, 1969ko anmistiararte.

Errepublikako ezkertiar bat da Higinio, Rosarekin bizi dena, bere emaztea. Frankisten altxamendutik bere etxeko sotoan ezkutatuta egotera behartuta egongo da.

Istorioaren hasieran Antonio de la Torreren pertsonaiak momentuko egoera onartu nahi ezean ezkutatze jokabidea gorrotatuz, baina bere emaztearen eskutik irtenbide bakarra dela ulertuko du.

Ikara da filmak lantzen duen gaia nagusia. Hasiera batetan fusilatzea izango den ikaratik bukaerako gizarteratze ikarara.

Hilabeteak irautea espero zen sotoko ezkutaketa jokoa hainbat urtetara luzatuko da, Higinioren hasierako fusilaketa ikara aipatutako gizarteratze ikaran bihurtuz.

Gizarteratze ikara hau besteek zer esango dutenaren aurrean lantzen da, 30 urte ezkutatuta pasatu eta gero berriro ohiko bizitza bat ezin izatearen beldurretan.

Beraz, bi mundu garatzen dira fimean; sotoa eta kanpoaldea, guztiz antagonikoak. Bi munduen lotura Rosa da, bietan sartzeko aukera duen pertsonaia bakarra, baina ez batean ez bestean askatasuna izango duena.

Aldaketa ere lantzen da zintan, Higiniok espero duen Espainiaren aldaketa. 33 urteren poderioz gertatuko da aldaketa hau, 1969an amnistia lortuz eta Higinio libre geratuz.

Atzo, Mientras Dure la Guerra Sail Ofizialean sariren bat irabazteko aukerekin ikusten bagenuen, gaur La Trinchera Infinita da zaldi irabazletzat daukaguna, Amenábarren filmari 360°ko buelta ematen dio zintak, zinema sentibera eta nagusi bat eskeiniz.

Bukatu aurretik, Garañok, Goenagak eta Arregik erabilitako errekurtzo grafiko bat azpimarratzea gustatuko litzaidake; definizioak.

Filmeko gertakari garrantzitsuen aurretik pantailan gertatuko denaren definizio bat adierazten zaio ikusleari, Pulp Fictionen hasiera estilora. 20 bat definizio inguru agertzen dira pantailan filmak irauten dituen bi ordu eta erdian.

Ikusle honek hasieran grafismo hauen aurrean «spoiler» ikara izan zuen, Rosalesen Petra filmea gogoratuz. Petraren kasuan filmak gertaera hauek bere onuratzat erabiltzen zituen, ikusleari informazio extra eman eta gero twist handiagoak lortuz.
Trinchera Infinitaren kasuan narratzaile puntualtzat lan egiten dute definizioek, intriga pistuz ikuslean etaoso ondo funtzionatuz.

BILBAO

«Entire Days Together» film laburrak irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia

Publicado

el

«Entire Days Together»-ek, Luise Donschen zuzendari alemaniarraren fikziozko film laburrak, irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia.

Entire Days Together.

Bi euskal film laburrek irabazi dituzte jaialdiko beste sari nagusiak.

Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren «Mateoren ama» fikziozko lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du.

Mateoren ama.

«Solo son peces» dokumental laburrak berriz Zine Espainiarraren Sari Nagusia lortu du, Ana Sernak eta Paula Iglesias-ek zuzendua.

Sari Nagusietatik kanpo, Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria Josu Martínez-en «Anti» fikziozko laburrak lortu du.


Sigue Leyendo

BILBAO

Bertan behera geratu da Márta Mészáros-en Mikeldi Saria. ZINEBI 61

Publicado

el

Bertan behera geratu da Márta Mészáros zuzendari hungariarrari Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak emango zion Mikeldi Saria zinegilearen osasun arazoengatik.

Ostiral honetako ZINEBI 61 edizioaren bukaerako galan espero zen Mikeldi Saria Márta Mészáros-i ematea, antolakuntzak ez du argitu bertan behera geratzeak ekarriko dituen aldaketak.

Sigue Leyendo

BILBAO

Mateoren ama: nortasun paradoxa. ZINEBI 61

Publicado

el

Loreak eta Handia zuzendu ondoren, La Trinchera Infinita filmarekin gailendu ziren Arregi, Goenaga eta Garaño hirukotea azkenengo Zinemaldian, sekzio ofizialeko hainbat sari lortuz. Baina gutxik dakite festibal berdiñeko «Zinemira Kimuak» sailean hirukoteko Arregi eta Goenagak beste laburmetrai bat estreinatu zutela, Mateoren Ama, 61. ZINEBI-n ikusteko aukera izan duguna.

Angel Mari-ren larruan jartzen gaitu laburmetraiak, bere ama zahar-egoitza batean sartuta daukan gizon baten gorputzean. Egun batean  indarrak hartu eta amaren zahar-etxera bisitan joatea erabakiko duena.

Mateoren Ama.

Sinopsi aldetik laburmetrai ohiko baten antza dauka filmak, baina minutuak aurrera doazen einean eta Lanthimos film estilo bat hartuz nortasun paradoxa bat sortuko da; Angel Mari-ren amak ez ditu semeak esaten dizkion oroitzapenak gogoratuko, baina zahar etxeko beste emakume batek gogoratzen ditu.

Aitor Arregi zuzendariak 61. ZINEBI-n emandako prentsaurrekoko argazkia.

Paradoxa planteatzen den momentutik misterio eta suspentse giro bat sortuko da, zuzendariek inoiz landu ez duten film estilo arraro bat planteatuz. Ikusleak ez daki nor dabilen gezurretan, nor den benetako ama edo seme bada zoratuta dagoena.

Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren «The Killing of a Sacred Deer» filmaren antz handia dauka laburmetraiak, bai planteamendu aldetik eta bai ikusizko lenguaia zinematografikotik ere.

The Killing of a Sacred Deer.

Aipatzekoa da zuzendarien opera prima dela kanpo istorio bat pantaila handira eramateko orduan, zeren eta Mateoren Ama izeneko laburmetraia Ibai Zaldua-ren Ama izeneko ipunetik dator.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend