Síguenos

KULTURA

Zeroville: jarraitutasuna hautsiz. Zinemaldiko hirugarren eguna

Publicado

el

Oraindela bi urte irabazi zuen urrezko maskorra Zinemaldian James Francok, The Disaster Artist filmarekin historiako film txarrena ber eginez.

Zeroville «estreinatu» du zuzendari eta aktore kaliforniarrak gaurkoan, teorian sekzio ofizialean berriz ere lehiatuz, baina azken orduko aldaketen erruz Zinemaldiak lehiaketatik kanpo utziz.

The Disaster Artist film txarrei omenaldi bat izan zen einean Zeroville gustiz kontrakoa da, historian zehar egin diren film eta zuzendari hoberenak goraipatuz.

Scorsese, Polanski, Spilberg, Coppola, Casablanca, El Tercer hombre… dira filmean aipatzen diren izen propioetako batzuk, guztiak zintako protagonistarekin lotuta, James Francok antzezten duen Vikar-ekin.

Inoiz filmak ikusi ez dituen pertsonaiatzat planteatzen zaigu Vikar, bizi osoa pasatu duena seminario baten barruan, hauek ikusteko aukera gabe.

Espetxe artistikotik irten eta batera, bere lehen filma ikusi eta geri bizitza guztiz aldatuko zaio protagonistari, Hollywooden lanean hasteko irrika piztuz.

Montadore bezala aurkituko du bere lekua zinemaren hirian, sektoreko hainbat pertsonaia ezagutuz eta pasarte ezberdin biziz. Ez da kasualitatea beraz filmaren muntaia ezberdina izatea, bizia baina beharrezko informazio guztia ematen diona ikusleari.

Muntaia lan diegetikoetan kontzeptu bitxi bat plazaratzen da; jarraitutasuna haustea, filma muntatzeko modu berri bat, iraultzailea.

Jarraitutasun hau haustean datza filmaren mezu nagusia, gaur egungo zinemari beste irakin bat emateko premia hain zuzen ere.

Aipatutako pertsonaia errealetaz gain Soledad izeneko aktore bat ezagutuko du Vikarrek, lehenengo ikusian berataz maiteminduko dena.

Soledad izango da mcguffin lanetan Franco-ren pertsonaia Hollywoodeko industriarekin batzen bukatuko duena, bitxikeria bat izanik izen jokoa, Vikar bakardadearen atzetik ibiliko dela adieraziz zuzendariak.

Filma Hollywoodeko pasarte, film eta zuzendariei egindako omenaldi bat da, komedia ikuspuntutik planteatua, hainbat eta hainbat erreferentzia ezberdin lantzen dituena, filmaren posterrean ikusi dezakegun Vikarren buruan tatuatutako film eszena adibidez.

Tatuatutako eszena hasieran aipatzen den ikusitako lehenengo filmarena da; Un Lugar en le Sol-ena hain zuzen ere, Montgomery Clift eta Elizabeth Taylor batera agertzen direna.

Aipatzekoa da ere bai zintaren estetika ezberdina, argi joko eta plano angelu eta travelling bitxiak erabiliz. Winding Refn edo Lynch zuzendarien film tankera hartzen duela ere azpimarratu beharra dago, errekurtzo hauek tentsioa sortzeko erabiliz.

Nahasketa da filmari atera ahal zaion arazo potoloena, ikuslea nahasi egiten du; ez dakigu komedia bat, tentsiozko pelikula bat, neo noir bat edo parodia bat ikusten ari garen. Honi erritmo irregular bat gehitu behar zaio, ondo hasi baina lan erdietan pixkat estankatuta gelditzen dena.

Iritzi ezberdinak sortu ditu filmeak, batzuei izugarri gustatuz eta besteek gorrotatuz. Kritikari honen ustetan sekzio ofizialean ikusitako film hoberenetako baten aurrean gaude (momentuz), eta Garaño, Arregi eta Goenaga hirukotearen Trinchera Infinita da daukan aurkari bakarra.

Zinema gustoko duen edonori gomendatzeko filma dela uste dut, maitatzeko edo gorrotatzeko, baina lehenik hau ikusiz.

BILBAO

«Entire Days Together» film laburrak irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia

Publicado

el

«Entire Days Together»-ek, Luise Donschen zuzendari alemaniarraren fikziozko film laburrak, irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia.

Entire Days Together.

Bi euskal film laburrek irabazi dituzte jaialdiko beste sari nagusiak.

Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren «Mateoren ama» fikziozko lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du.

Mateoren ama.

«Solo son peces» dokumental laburrak berriz Zine Espainiarraren Sari Nagusia lortu du, Ana Sernak eta Paula Iglesias-ek zuzendua.

Sari Nagusietatik kanpo, Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria Josu Martínez-en «Anti» fikziozko laburrak lortu du.


Sigue Leyendo

BILBAO

Bertan behera geratu da Márta Mészáros-en Mikeldi Saria. ZINEBI 61

Publicado

el

Bertan behera geratu da Márta Mészáros zuzendari hungariarrari Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak emango zion Mikeldi Saria zinegilearen osasun arazoengatik.

Ostiral honetako ZINEBI 61 edizioaren bukaerako galan espero zen Mikeldi Saria Márta Mészáros-i ematea, antolakuntzak ez du argitu bertan behera geratzeak ekarriko dituen aldaketak.

Sigue Leyendo

BILBAO

Mateoren ama: nortasun paradoxa. ZINEBI 61

Publicado

el

Loreak eta Handia zuzendu ondoren, La Trinchera Infinita filmarekin gailendu ziren Arregi, Goenaga eta Garaño hirukotea azkenengo Zinemaldian, sekzio ofizialeko hainbat sari lortuz. Baina gutxik dakite festibal berdiñeko «Zinemira Kimuak» sailean hirukoteko Arregi eta Goenagak beste laburmetrai bat estreinatu zutela, Mateoren Ama, 61. ZINEBI-n ikusteko aukera izan duguna.

Angel Mari-ren larruan jartzen gaitu laburmetraiak, bere ama zahar-egoitza batean sartuta daukan gizon baten gorputzean. Egun batean  indarrak hartu eta amaren zahar-etxera bisitan joatea erabakiko duena.

Mateoren Ama.

Sinopsi aldetik laburmetrai ohiko baten antza dauka filmak, baina minutuak aurrera doazen einean eta Lanthimos film estilo bat hartuz nortasun paradoxa bat sortuko da; Angel Mari-ren amak ez ditu semeak esaten dizkion oroitzapenak gogoratuko, baina zahar etxeko beste emakume batek gogoratzen ditu.

Aitor Arregi zuzendariak 61. ZINEBI-n emandako prentsaurrekoko argazkia.

Paradoxa planteatzen den momentutik misterio eta suspentse giro bat sortuko da, zuzendariek inoiz landu ez duten film estilo arraro bat planteatuz. Ikusleak ez daki nor dabilen gezurretan, nor den benetako ama edo seme bada zoratuta dagoena.

Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren «The Killing of a Sacred Deer» filmaren antz handia dauka laburmetraiak, bai planteamendu aldetik eta bai ikusizko lenguaia zinematografikotik ere.

The Killing of a Sacred Deer.

Aipatzekoa da zuzendarien opera prima dela kanpo istorio bat pantaila handira eramateko orduan, zeren eta Mateoren Ama izeneko laburmetraia Ibai Zaldua-ren Ama izeneko ipunetik dator.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend