Síguenos

GALDAKAO

Aste honetan hasita bost erakusketa eta puntako 9 antzezlan

Publicado

el

Herriko eta kanpoko artistek eta erakundeek, aste honetan hasita, artelan plastikoen eta dibulgaziokoen erakusketak egingo dituzte, Torrezabal Kultur Etxeko Erakusketa Gelan. Torrezabal Kultur Etxearen ekimen honen bidez, herritarrak momentuko lan plastikoen hainbat modalitatetara hurbildu ahal izango dira. Era berean, gure inguruko hainbat errealitate jarriko dira ikusgai Erakusketa Gelaren markoa aprobetxatuz. Programazioa ondokoa izango da:

2019/09/23 – 2019/10/04 Bake herri-ekimenak. Mundu bat elkartea

    Irailak 26, osteguna. “La paz insurrecta” dokumentalaren proiekzioa, egilea Unai Aranzadi, eta solasaldia Maurio Humberto Calixto-rekin, Bachué kolektiboko kidea. 

2019/10/07  – 2019/10/04 Ziegako Leihotik. Jon Bienzobas

2019/10/21 – 2019/10/31 Margo alai eskola

2019/11/04 – 2019/11/15 Galdakao, imagen y palabra. Click eta click elkartea

2019/11/8 – 2019/11/29  Marcos existenciales. Francisco J. Pardo

Urriaren 4ra arte Torrezabalgo erakusketa gelan “Iniciativas de paz” erakusketa egongo da ikusgai, Mundu bat EKEaren ondoan, 17:30etik 20:30era. Berau izango da lehenengo erakusketa.

Goimailako antzerki konpainiak

Bestalde, beste urte batez, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean hainbat antzezlan aurkezten dira, kulturaren genero horri duen balioa emateko.

IRAILAK 28 SEPTIEMBRE.18:00 / 6€ – 4€.

HAI, AMETSEN ARRANTZALEA. Giramagic

Adina ∙ Edad: +3

Testu barik ∙ Sin texto

Itsas barraskiloak ozeanoko musika egiten du, kartoizko itsasuntzi baten. HAI, ametsen arrantzaleak Publiko guztientzako ikuskizuna, testurik gabea, magia, ikusizko antzerkiarekin eta objektu desberdinekin bateratzen duena. Eszenografia birziklatutako materialez osatua dago, Joana Rhein artista berak eginak. Magia berezia eta benetakoa duen ikuskizuna, bizitu behar den magia eta bakoitzak sentitu beharrekoa.

URRIAK 4 OCTUBRE. 21:00 / 10€ – 7,5€

ERLAUNTZA Vaiven producciones

Erleak dira animalien erreinuan ondoen elkar komunikatzen diren izakiak, antza denez, dantzan. Haurtzaroko emakume adiskide talde bat  landa-etxe batera joan da ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Baina urteak ez dira igaro alferrik eta euren artean lotura handia sentitzen duten arren, ezer ere ez da berdin, edo bai. Trapu zaharrak, elkarri sekula esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntza.

URRIAK 19 OCTUBRE 18:00 / 6€ – 4€ Adina ∙ Edad: +3

Vaivén KONTUKANTARI. 

Kontukantari-k oroimenean ditugun kantuak biltzen ditu, beste erritmo batzuetara eramanez, reggae, rap edo blues. Sandrak, Botik eta txotxongiloek betiko kantuetan jarriko dute azpimarra adineko pertsonei gogoraraziz eta txikiek ikas ditzaten. Familia osoarekin magiaz gozatzeko aukera.

URRIAK 25 OCTUBRE 21:00 / 10€ – 7,5€

OCAÑA

Bartzelona, 70eko hamarkada.Diktadura frankistaren azken urteak dira. Jose Perez Ocaña pintor sevillarrak bere pinturak argitara ateratzeko eta mundua aldatzeko borrokan dihardu. Aldarrikapen homosexualen alde eta borroka politikoan murgilduta, Kataluniako hiriburuko Rambletan gertakari entzutetsuak izan zituen. Bere sasoiko jendartearen aldetik, sekula ulertu ez ziona, bere haragitan desamodioa eta mespretxua baino ez zituen jasan.

Orain, Ocaña biziberrituta dator, istorio hau beti kontatu behar izan zelako.

AZAROAK 8 NOVIEMBRE 21:00 / 8€ – 6€

BORIS & INGRID 

Testu barik ∙ Sin texto.

Pleasance Theatre-ren, Bird Radio musikariaren eta Cal McCrystal, kritikak goraipatutako komedia zuzendariaren eskutik dator Boris & Ingrid antzezlana. Komedia fisiko absurdu honek migrari bikote baten istorioa kontatzen digu, barreka lehertzeko modukoa, denboraren ezinbesteko patua, bakardadea eta desberdina izatearen plazerra taularatzen dituena.

AZAROAK 16 NOVIEMBRE 18:00 / 6€ – 4€ / Adina ∙ Edad: +3

LOOPS

Zig eta Zag zerbaiten bila ari diren pertsonaiak dira.

Kuriositateak mugitzen ditu. Batak pisu astuna darama bizkarrean, astiro baina etengabe ibiliarazten diona; besteak ez darama ezer ere, kutxa txiki bat baino ez, bizi duen guztia gordetzen duena. Bata esperientzia da, eta  bestea esperientzia eza. Batak biolontxeloa jotzen du, besteak txirula… Itzuli bueltaka mundutik aurkituko dute elkar. Eta topatze horrek haziaraziko die. LOOPS ihesi doan denboraren jolas bat da, bizitzaren aldeko eresia eta jarraipenaren eta herentziaren idearena, objektuen, musika zuzenean, txontxogiloen eta emakume aktoreen bidez azalduta.

AZAROAK 30 NOVIEMBRE / 18:00 / 6€ – 4€

PINOCCHIO

Pinocchio naturaren berezko indarra da, haur guztiak bezala. Autentikoa, pragmatikoa eta bihurritxoa da, eta, aldi berean, azkarra eta osasuntsua. Bere buruarekin borroka egin beharko du, baita jendartearen aurka ere, nahiz eta hortik ere ikasi behar duen, eta aldatzen saiatu. Pinochio ez da printze baten istorioa, zur zati batena baizik, Maitagarrien ipuina, alderantziz jarrita.

ABENDUAK 13 DICIEMBRE / 21:00 / 10€ – 7,5€

GHERO 

3000 urtean euskara egongo al da?

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 

Ghero, kondairen kondaira bat, bederatzi istorio, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Publicado

el

Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a Galdakao y el proyecto se está definiendo. Así lo hicieron saber, ante la prensa, la consejera de Infraestructuras del Gobierno Vasco Arantza Tapia y el diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Según esas informaciones, el Gobierno Vasco realiza ahora cambios en su propuesta inicial. El Ayuntamiento de Galdakao se alegra de que el Gobierno Vasco haya reflexionado y haya tenido en cuenta el querer de la ciudadanía, y asegura que seguirá trabajando para que, finalmente, se materialice la voluntad de las y los galdakoztarras.

Con el objetivo de recibir información directa sobre los cambios propuestos y analizar la propuesta del futuro Metro, el alcalde Iñigo Hernando ha solicitado una reunión al diputado general de Bizkaia Unai Rementeria.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend