Síguenos

KULTURA

Joker: egin desegin

Publicado

el

Veneziako Mostra film festibalean Urrezko Lehoia lortu eta ustekabean Donostiako 67. Zinemaldian proiektatuz, Tod Phillips zuzendari estatu batuarraren azken filma ikusteko aukera izan dugu, Joker.

Zintaren izenak adierazi bezala, komiki eta zinema munduko gaizto ezagunenari buruzkoa da filma, Joker-aren sorreran zentratuz.

Joaquin Phoenix-ek antzeztutako Arthur Fleck-en istorioa da zinta, nola pailazotzat lan egiten zuen gizontxoa Gotham herriko sinbolo bihurtzen den kontatzen diguna; familia, lagun eta gustu pertsonalak erakutziz.

Orain arte ikusi gabeko Gotham bat planteatzen da filmean, kaosa buru izanik gizarte anarkiko baten antza hartzen duena. Kaosa eta maila ezberdintasunak izango dira ikusleak Jokerra ulertzera bultzatuko duten arrazoiak, hasierako gaizto perfila alde batera hutsi eta heroiaren kapa jarriz.

Istorioaren alderdi garrantzitsuenetariko bat da hau, eta nahiz eta legearen kontra joan, Joker heroitzat ikusiko du ikusleak bere ekintzak ulertuz.

Gioi aldetik harribitxi bat da filma, ikuslea erakarri eta engantxatuta izateko estrategia oso interesgarri bat erabiliz; «egin desegin». Estrategia hau ikusleari informazio edo ideia bat ematean datza, gerora guztiz hautsiz eta sorpresa sentsazio handiagoa hutsiz.

Filma jakitera eman zen momentutik sorturako ikara handiena ea Phillips eta Silver Gotham eta Batmanen munduan istorio egonkor bat sortzeko gai izango ziren zen, helburu hau ongi betez filmak. Aipatzeko da agian, filmaren momentu batzuk horratzarekin sartuta bezala daudela, batez ere Joker-a Wain familiarekon erlazionatzen dutenak.

Estetika ere aipagarria da, kolore eta atrezzoarekin izugarrizko lana igarririk. Kolore hauekin batera Joaquin Phoenixen Jokerraren aurpegia ere aipa dezakegu, orain arte inoiz ikusi gabeko figura eta koloreekin aurpegian.

Aktorearen lana azpimarratzekoa da, izugarrizko meritua dauka Phoenixek antzezpen honetan egindakoak, eta nahiz eta Jokerra beste aktore handi batzuek landu izan, Phoenix haien mailara heldu da. Ezer arrarorik ez bada gertatzen, boletu asko ditu urte honetan Oscarra irabazteko.

Erreferentziak ere azpimarratu beharreko faktoreak dira filmean, Scorsese-ren Taxi Driver-eri hainbat klixka egitetik Heath Ledger-eri omenaldi bat eginez.

Film fresko eta erakargarria da Phillipsen Joker, tonu nagusi batetik super heroien istorio bat kontatuz eta hainbat mezu landuz. Oso gomendagarria, urteko film hoberenen listan sartu beharrekoa.

BILBAO

«Entire Days Together» film laburrak irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia

Publicado

el

«Entire Days Together»-ek, Luise Donschen zuzendari alemaniarraren fikziozko film laburrak, irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia.

Entire Days Together.

Bi euskal film laburrek irabazi dituzte jaialdiko beste sari nagusiak.

Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren «Mateoren ama» fikziozko lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du.

Mateoren ama.

«Solo son peces» dokumental laburrak berriz Zine Espainiarraren Sari Nagusia lortu du, Ana Sernak eta Paula Iglesias-ek zuzendua.

Sari Nagusietatik kanpo, Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria Josu Martínez-en «Anti» fikziozko laburrak lortu du.


Sigue Leyendo

BILBAO

Bertan behera geratu da Márta Mészáros-en Mikeldi Saria. ZINEBI 61

Publicado

el

Bertan behera geratu da Márta Mészáros zuzendari hungariarrari Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak emango zion Mikeldi Saria zinegilearen osasun arazoengatik.

Ostiral honetako ZINEBI 61 edizioaren bukaerako galan espero zen Mikeldi Saria Márta Mészáros-i ematea, antolakuntzak ez du argitu bertan behera geratzeak ekarriko dituen aldaketak.

Sigue Leyendo

BILBAO

Mateoren ama: nortasun paradoxa. ZINEBI 61

Publicado

el

Loreak eta Handia zuzendu ondoren, La Trinchera Infinita filmarekin gailendu ziren Arregi, Goenaga eta Garaño hirukotea azkenengo Zinemaldian, sekzio ofizialeko hainbat sari lortuz. Baina gutxik dakite festibal berdiñeko «Zinemira Kimuak» sailean hirukoteko Arregi eta Goenagak beste laburmetrai bat estreinatu zutela, Mateoren Ama, 61. ZINEBI-n ikusteko aukera izan duguna.

Angel Mari-ren larruan jartzen gaitu laburmetraiak, bere ama zahar-egoitza batean sartuta daukan gizon baten gorputzean. Egun batean  indarrak hartu eta amaren zahar-etxera bisitan joatea erabakiko duena.

Mateoren Ama.

Sinopsi aldetik laburmetrai ohiko baten antza dauka filmak, baina minutuak aurrera doazen einean eta Lanthimos film estilo bat hartuz nortasun paradoxa bat sortuko da; Angel Mari-ren amak ez ditu semeak esaten dizkion oroitzapenak gogoratuko, baina zahar etxeko beste emakume batek gogoratzen ditu.

Aitor Arregi zuzendariak 61. ZINEBI-n emandako prentsaurrekoko argazkia.

Paradoxa planteatzen den momentutik misterio eta suspentse giro bat sortuko da, zuzendariek inoiz landu ez duten film estilo arraro bat planteatuz. Ikusleak ez daki nor dabilen gezurretan, nor den benetako ama edo seme bada zoratuta dagoena.

Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren «The Killing of a Sacred Deer» filmaren antz handia dauka laburmetraiak, bai planteamendu aldetik eta bai ikusizko lenguaia zinematografikotik ere.

The Killing of a Sacred Deer.

Aipatzekoa da zuzendarien opera prima dela kanpo istorio bat pantaila handira eramateko orduan, zeren eta Mateoren Ama izeneko laburmetraia Ibai Zaldua-ren Ama izeneko ipunetik dator.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

Send this to a friend