Síguenos

KULTURA

Pacified-ek irabazi du 67. Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Publicado

el

Zuzendaria Onenaren Zilarrezko Maskorra Goenaga-k, Arregi-k eta Garaño-k irabazi dute, La Trinchera Infinita-n egindako lanagatik.

Aktoreen Zilarrezko Maskor-en kasuan; Greta Fernández-ek (La Hija de Un Ladrón) eta Nina Hoss-ek (The Audition) emakumezkoa irabazi dute, gizonezkoa Bukassa Kabengele-k irabazi duen bitartean, Pacified gatik.

La Hija de Un Ladrón.

Epaimahaiaren Sarien kasuan; Filmaren Sari Berezia Proxima-k irabazi du, argazkigintza onena Pacified filmak, eta gidoi hoberena Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenaga-k irabaziz, La Trinchera Infinita-gatik.

Zuzendariaren lehen edo bigarren lanen kasuan Donostiako Zinemaldian New Directors Sekzioa jorratzen da, urte honetako New Directors Saria Jorge Riquelme zuzendariaren Algunas Bestias-ek irabazi du.

Horizontes Latinos Sekzioko Saria berriz, De Nuevo Otra vez-ek irabazi du.

Zabaltegi Tabakalera Sekzioko Saria Angela Schanelec-ek irabazi du, Ich War Zuhause, Aber filmarengatik, Zinemaldiko sekzio irekiena irabazirik.

Gaueko sariketaz gain, beste hainbat sari banatu dira Donostiako 67. Zinemaldian:

Sorry We Missed You.

Perlak sekzioaren barruan; Donostia Hiria Publikoaren Saria The Specials film frantsesak irabazi du 9,19ko bataz bestekoa lortuz, Europar Filmaren Saria Ken Loach-en Sorry We Missed You-k irabazi duen bitartean.

Gazteriaren Sariaren kasuan, New Directors saileko Las Buenas Intenciones zinta argentinarra izan da garaikurra irabazi duen filma.

Arregi, Garaño eta Goenega hirukotearen La Trinchera Infinitak irabazi ditu Prentsaren Feroz Saria eta Euskal Zinemaren Irizar Saria.

KULTURA

Joker: egin desegin

Publicado

el

Veneziako Mostra film festibalean Urrezko Lehoia lortu eta ustekabean Donostiako 67. Zinemaldian proiektatuz, Tod Phillips zuzendari estatu batuarraren azken filma ikusteko aukera izan dugu, Joker.

Zintaren izenak adierazi bezala, komiki eta zinema munduko gaizto ezagunenari buruzkoa da filma, Joker-aren sorreran zentratuz.

Joaquin Phoenix-ek antzeztutako Arthur Fleck-en istorioa da zinta, nola pailazotzat lan egiten zuen gizontxoa Gotham herriko sinbolo bihurtzen den kontatzen diguna; familia, lagun eta gustu pertsonalak erakutziz.

Orain arte ikusi gabeko Gotham bat planteatzen da filmean, kaosa buru izanik gizarte anarkiko baten antza hartzen duena. Kaosa eta maila ezberdintasunak izango dira ikusleak Jokerra ulertzera bultzatuko duten arrazoiak, hasierako gaizto perfila alde batera hutsi eta heroiaren kapa jarriz.

Istorioaren alderdi garrantzitsuenetariko bat da hau, eta nahiz eta legearen kontra joan, Joker heroitzat ikusiko du ikusleak bere ekintzak ulertuz.

Gioi aldetik harribitxi bat da filma, ikuslea erakarri eta engantxatuta izateko estrategia oso interesgarri bat erabiliz; «egin desegin». Estrategia hau ikusleari informazio edo ideia bat ematean datza, gerora guztiz hautsiz eta sorpresa sentsazio handiagoa hutsiz.

Filma jakitera eman zen momentutik sorturako ikara handiena ea Phillips eta Silver Gotham eta Batmanen munduan istorio egonkor bat sortzeko gai izango ziren zen, helburu hau ongi betez filmak. Aipatzeko da agian, filmaren momentu batzuk horratzarekin sartuta bezala daudela, batez ere Joker-a Wain familiarekon erlazionatzen dutenak.

Estetika ere aipagarria da, kolore eta atrezzoarekin izugarrizko lana igarririk. Kolore hauekin batera Joaquin Phoenixen Jokerraren aurpegia ere aipa dezakegu, orain arte inoiz ikusi gabeko figura eta koloreekin aurpegian.

Aktorearen lana azpimarratzekoa da, izugarrizko meritua dauka Phoenixek antzezpen honetan egindakoak, eta nahiz eta Jokerra beste aktore handi batzuek landu izan, Phoenix haien mailara heldu da. Ezer arrarorik ez bada gertatzen, boletu asko ditu urte honetan Oscarra irabazteko.

Erreferentziak ere azpimarratu beharreko faktoreak dira filmean, Scorsese-ren Taxi Driver-eri hainbat klixka egitetik Heath Ledger-eri omenaldi bat eginez.

Film fresko eta erakargarria da Phillipsen Joker, tonu nagusi batetik super heroien istorio bat kontatuz eta hainbat mezu landuz. Oso gomendagarria, urteko film hoberenen listan sartu beharrekoa.

Sigue Leyendo

KULTURA

Light of My Life: Affleck-en erantzuna

Publicado

el

2016an Manchester by the Sea filmarekin mundu mailako kritika onak, urrezko globo bat eta Oscarra irabazi eta gero Casey Affleck zuzendari eta aktore estatubatuarra bueltan da.

Berlinaleko festibala inauguratu ostean Zinemaldiko Perlak sailean proiektatu da Light of My Life.

Affleck-ek zuzendua, filmak etorkizun distopiko batetan kokatzen du ikuslea, hain zuzen ere emakumeak ia desagertuak izan diren lurraldean.

Aita alaba erlazioa lantzen da zintaren ia bi orduen igaroan, honen indar antagonikoa tentsio konstatea izanik, zombien film post apokaliptikoen tankeran.

Road movie baten moduan planteatuta, bi protagonistak derrigortuta sentituko dira momenturo mugimenduan egotera.

Hobbes-ek natura egoera anarkikoan planteatzen duen bezala, kanpoaldekiko edozein indar izan daiteke etsai, etsaitasun hau ikara konstante bihurtuz eta ikuslearengan etengabeko tentsioa islatuz.

Kanpo indar hauek herritarretan islatuta ikusiko dira; emakumeak errekurtso urritzat jorratuko direlako.

Hainbat atal azpimarragarri ditu filmak; Affleck-en interpretaziotik hasiz, zintaren estetikatik igaroz eta maixutasun teknikoarekin bukatuz.

Filmaren gelditasuna ere aipagarria da, eta nahiz eta gioiak filmaren generoarekiko ezer berririk ez esan, ez du aspertzen, ikuslerengan aipatutako tentsioan mantenituz bukaera gogor eta harrigarri batera arte.

Hasieran adierazi bezala, Manchester by the Sea-k izugarrizko ospea lortu zuen mundu maila, baina ospe hau zuzendariarekiko polemikaz bete zen denbora gutxian, Casey Affleck sexu erasoengatik salatuz.

Nahiz eta Affleck-ek Oscarra irabazi, filmaren sari bidea gutxitzen joan zen sexu salaketa honeniko, James Francoren The Disaster Artist estilora. Ez da arraroa beraz azken film hau polemika aurreko erantzuna izatea.

Bukatzeko, zintak Corman McCarthy idazle estatu batuarraren The Road liburua ekarri didala gogora momenturo aipatu nahiko nuke, hitz potoloak liburua den harribitxia kontuan izanik.

Sigue Leyendo

KULTURA

The Burnt Orange Heresy: kritikaren kritika

Publicado

el

Aurtengo Zinemaldian Donald Sutherland aktore kanadiarrak Donostia Saria jasoko duela aprobetxatuz parte hartu duen azken lanetako bat proiektatuko da saio berezitzat, The Burnt Orange Heresy.

James Figueras, arte kritikalaria da zintaren protagonista, momentuko artista garrantzitsu eta esklusiboenetako bat elkarrizketatzen saiatuko dena.

Urteak dira artistak komunikabideen hatzetatik ihes egin eta inork ez dakien leku batetara joan zena, Jamesek eta bere neska lagunak kontaktu baten bidez hau ezagutzeko aukera izanez.

Nahiz eta filmaren lehenengo zatian amodioa landu, bai artistiko zein pertsonala, Figuerasen benetako asmoak artistaren kuadro bat lortzea dela konturatuko gara, dirudun kontaktuari saldu eta bere burua ezagutzera emateko.

Pertsoia maquiavelikotzat jo dezakegu Figueras jauna, hasierako sekuentziatik bere helburua lortzeko edozer egiteko gai dela ikusita. Helburu hau lortzea izango da filmaren hildo narrativo eta argumentala gero eta oztopo gehiagori aurre egin beharrez.

Hasiera lasai bat duen filma geroz eta beltzagoa bihurtzen joango da minutuen poderioz, bukaera harrigarri bat hutsiz Von Trierren The House That Jack Built estilora.

Kritika eta ikuspuntua dira filmak antzen dituen gai nagusiak, era berean gaur egun artearen munduan dagoen denari bigarren mailako esan nahiak atera beharra kritikatuz.

Ikuspuntu joera honen aurrean bi jarrera gailenduko dira, Figuerasena eta bere neska lagunaren. Gorago azpimarratu bezala joera maquiavelikoa izango da Figuerasena, hau da, «edozer egingo dut nahi dudana lortzeko» vs emakumearen «artea egileak definitzen du».

Lankidetasuna bigarren aktuko lan erdietan hausten hasiko da, ikusle honek espero ez zuen klimax bat izanez.

Zinemaldiko sorpresetako bat izan da Capotondi zuzendari italiarraren azken lana, eta nahiz eta edozein lehiaketetatik kanpo egon asko «disfrutatzen» den film bat da.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

El alcalde y la teniente alcalde de Galdakao se reunirán hoy con Diputación

Facebook Twitter WhatsApp Email El alcalde de Galdakao Iñigo Hernando y la vicealcaldesa y concejala de Movilidad y Transporte Mari...

BERRIAK|NOTICIAS_

El programa Zainduz reabre su plazo de inscripción en el taller de Biodanza

Facebook Twitter WhatsApp Email El programa Zainduz, impulsado por el Área de Acción Social del Ayuntamiento de Galdakao, reabre el...

BERRIAK|NOTICIAS_

Kataluniako preso politikoei eta Kataluniari babesa eskaini diete Galdakaon

Facebook Twitter WhatsApp Email Ehundaka galdakoztar batu dira Iturrondo Plazan Kataluniako preso politikoei eta Kataluniari babesa eskaintzeko. Gure Eskuk deituta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Hoy comienza hasta el 30 de noviembre la campaña de Bonodendas

Por 30 euros, cada vecino o vecina tendrá 40 euros para gastar en sus compras

BERRIAK|NOTICIAS_

3 médicas galdakoztarras parten de nuevo a Angola para continuar con su obra solidaria

Facebook Twitter WhatsApp Email 3 médicas galdakoztarras, trabajadoras del Servicio Vasco de Salud Osakidetza, partieron el domingo pasado desde el...

BERRIAK|NOTICIAS_

BAXI FERROL 69 GDKO IBAIZABAL 73, una victoria de corazón

Facebook Twitter WhatsApp Email Partido de los bonitos de ver, igualado, con alternancia en el marcador, cada equipo exprimiendo su...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento ha recibido 673 propuestas para los presupuestos participativos

Facebook Twitter WhatsApp Email La primera fase del proceso de los presupuestos participativos que ha puesto en marcha el Ayuntamiento...

BERRIAK|NOTICIAS_

Agresiones machista a dos galdakoztarras en Bilbao

Facebook Twitter WhatsApp Email Los hechos y ocurrieron el 3 de octubre y el 28 de septiembre en Bilbao, según...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend