Síguenos

GALDAKAO

Jendetza bildu da Bienzobasen erakusketaren inaugurazioan

Galdakoztarrak espetxean egin dituen 40 bat obra daude ikusgai, hilaren 18ra bitartean

Publicado

el

Jendetza bildu da gaur arratsaldean Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa-aretoan, Jon Bienzobasen erakusketaren inaugurazioan. Ekitaldi xume batekin hasiera eman diote erakusketari.

Hogei urte betetzen dira egunotan Jon Bienzobas atxilotu eta espetxeratu zutenetik, aipatutako ekitaldi horretan adierazi dute 20. urteurrena aprobetxatu dutela, «euskal preso politikoek pairatzen duten egoera salatzeko».

Espetxe garai guztietako lanak daudela ikusgai adierazi dute, bai margoak eta baita eskulturak ere. Artelan horietako batzuetan herrimina islatu du Bienzobasek, beste batzuetan, aldiz, ilobei oparitutako margoak izan dira. Kartzelan egindako tailerretan ekoiztutako obrak ere ikusgai jarri dituzte.

Bienzobak berak espetxetik bidalitako eskutitz bat irakurri dute eta horrekin ekitaldi xumeari amaiera eman diote. Hauxe izan da Jon Bienzobak idatzitako gutuna:

2019ko irailean
Lehenengo eta behin besarkada bero eta estu bana ikusle guztieentzat. Hemen aurrean aurkituko dituzuen lanak, nire azken 20 urte hauetan egindako eskulturak, margoak… dira. Seguraski erdia baino gehiago ez daude ikusgai erakusketa honetan, eta horrela, agian, beste egunen batean, beste erakusketa bat aurkez dezakezue.
Noiz hasi nintzen afizio honekin? Bada, betidanik gustatu izan zaizkit eskulanak. Klandestinitatean ibili nintzenean, nire lehenengo margoak gordetzen hasi nintzen, orduan arkatzez egindako marrazkiez osatutako bilduma bat osatu nuen. […] Urte horietan gure bizitza aztoratuta zegoen eta lasaitasun momentuak aprobetxatzen nituen marrazteko.
Hori bai, gehien landu dudana marraztearena izan da […] Gai askok erakarri naute margotzerakoan: natura, Euskal Herriko guneak, umeentzako marrazkiak, herri ezberdinetako pertsonak… […] Kartzela leku gogor eta ilun bat da, ia kolorerik ez dago, eta daudenak ez dira bat ere ez atseginak. Gure irudiak edo ikusten ditugunak oso gutxi dira ere, pornalaz, burniez eta plastikoz eginak daude.
Duela gutxi pertsona batek opari eder bat egin zidan: telefonoz itsasoa entzunarazi zidan. Oso ederra izan zen. Ni nire margoez baliatzen naiz leku arrotz honetaz deskonektatzeko.
Espero dut erakusketa xume eta bakan honen bidez zuek ere asko gozatzea. Erakusketa honetan ezin izango dituzue teknika bereziak topatu, baina bai ilusioa eta maitasun asko.
Jaio naiz libre izateko eta ez loturik egoteko.
Maitasunez, Karaka.

BERRIAK|NOTICIAS

Bertso Afaria #Bagabiz

Publicado

el

#Bagabiz, euskara sustatzeko Galdakaoko elkarteak bertso afaria antolatu eta ospatu zeban atzo Gandasegi eskolako arkupeetan. Han egon ginen eta elkarrizketa pillo egin genduazan. Elkarrizketen audioak laster irratiko webgunean.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Pensionistas de Galdakao, primer programa en Mozoilo Irratia

Publicado

el

Todos los viernes a las 11 de la mañana, las y los pensionistas de Galdakao tienen un hueco en Mozoilo Irratia. Escucha el primero.

Ir a descargar

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

On Kafe se hace con el premio Pintxo Lanperna

Publicado

el

El concurso Pintxo Lanperna de este año ha dejado cuatro premios y tres premiados: los bares On Kafe, William IV y Sorgiñe. El jurado técnico ha otorgado el primer premio del concurso de pintxos de setas a On Kafe. Pero entendiendo que por la calidad conseguida también merecían una mención especial, ha premiado a otros dos bares: William IV ha recibido el segundo premio, y Sorgiñe el tercero. Éste último bar también se ha llevado el premio del jurado popular.

El jurado técnico ha valorado el protagonismo de la seta, la presentación, la profesionalidad del servicio, el sabor y la viabilidad económica de los 13 pintxos presentados. La ciudadanía, ha votado a favor del que más le ha gustado.

El reparto de premios tuvo lugar el miércoles por la tarde en la escuela de hostelería, y, además del alcalde de Galdakao, en el reparto de premios participaron el concejal de promoción económica, y representantes de Educación, de la Asociación de Comerciantes y de la Escuela de Hostelería de Galdakao.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Bertso Afaria #Bagabiz

Facebook Twitter WhatsApp Email #Bagabiz, euskara sustatzeko Galdakaoko elkarteak bertso afaria antolatu eta ospatu zeban atzo Gandasegi eskolako arkupeetan. Han...

BERRIAK|NOTICIAS_

Pensionistas de Galdakao, primer programa en Mozoilo Irratia

Facebook Twitter WhatsApp Email Todos los viernes a las 11 de la mañana, las y los pensionistas de Galdakao tienen...

BERRIAK|NOTICIAS_

On Kafe se hace con el premio Pintxo Lanperna

Facebook Twitter WhatsApp Email El concurso Pintxo Lanperna de este año ha dejado cuatro premios y tres premiados: los bares...

BERRIAK|NOTICIAS_

Nuevo audio de Aitziber Bilbao

Facebook Twitter WhatsApp Email Un jueves más, a las 10 de la mañana, nos ha visitado Aitziber Bilbao. Esta vez...

BERRIAK|NOTICIAS_

Elkarrizketa Iñigo Hernandori, Galdakaoko alkatea

Facebook Twitter WhatsApp Email Gaur goizean Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea, lehenengoz eukin dogu Mozoilo Irratian. Hona elkarrizketa. Ir a descargar

BERRIAK|NOTICIAS_

Paco Roman, memoria histórica

Facebook Twitter WhatsApp Email Cada jueves por la mañana, Paco Román nos hablará de memoria histórica. Esta es la primera...

BERRIAK|NOTICIAS_

Euskararen Nazioarteko Eguna 2019

Facebook Twitter WhatsApp Email #Galdakao-n euskara (ber)piztuz. Gora #euskara!! pic.twitter.com/Nivry1aNlc — Galdakaoko Udala (@GDKOUdala) December 3, 2019

BERRIAK|NOTICIAS_

Gandasegi Eskolak hainbat jarduera antolatu ditu Euskeraren Eguna ospatzeko

Facebook Twitter WhatsApp Email Eta bertan egon gara. Hona argazkiak.

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend