Síguenos

BERRIAK|NOTICIAS

Kataluniako preso politikoei eta Kataluniari babesa eskaini diete Galdakaon

Publicado

el

Ehundaka galdakoztar batu dira Iturrondo Plazan Kataluniako preso politikoei eta Kataluniari babesa eskaintzeko. Gure Eskuk deituta elkarrateratze zaratatsua egin dute galdakoztarrek. Zarata ateratzeko tresnak erabilita, gaur, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako Procesaren hamabi buruetatik bederatziri ezarritako zigorren aurka agertu dira.

Espainiako Auzitegi Gorenak gaur ebatzi duena demokraziaren aurkako «eraso larria» izan dela adierazi dute Gure Eskuko bozeramaileek. Epaia ez ezik, prozesu judiziala ere ez dela bidezkoa gaineratu dute. Nazio Batuen

«Behin-behineko espetxealdiarekin presoen oinarrizko eskubideak ez dira babestu», Nazio Batuen Erakundearen Atxiloaldi Arbitrarioei buruzko lantaldeak eta Gure Eskuk salatu dutenez. Gaineratu dute oinarrizko eskubideak erabiltzea ezin dela delitua izan demokrazian, eta botere publikoen ardura dela eskubide horien erabilera bermatzea ere esan dute.

Horren aurrean, eta gaur Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi duenaren aurrean «larrialde demokratiko» batean gaudela adierazi dute. Horri lotuta, legeztatutako referendumaren aldarria egin dute.

Bai Kataluniako Procesaren eta baita Altsasuko gazteen epaiekin, errepresioarekin eta Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzearen mehatxuarekin herritarrak beldurtu nahi dituztela adierazi dute Gure Eskuko bozeramaileek. Horren aurrean «okerturik» daudela esan dute, eta gaineratu dute erabakitzeko eskubideari eta estatus politikoa libre eta demokratikoki erabakitzeari bidea irekiko dietela.

Gure Eskuk elkartasuna eta berotasuna eskaini die gaurko «epai bidegabearekin» ondorio larriak pairatu behar dituztenei eta haien senideei. Altsasuko gazteekin ere gogoratu dira.

BERRIAK|NOTICIAS

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Publicado

el

Por

Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte luzatuko dira, bai Galdakaon eta baita auzo ezberdinetan ere.

Ondorengo argazkian klik eginda, aurtengo inauterien egitaraua ikusgai:

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

Send this to a friend