BILBAO
Wang Bing, Márta Mészáros eta Claire Simon sarituko ditu Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak

Wang Bing, XXI. mendeko dokumentalgile garrantzitsuenetarikoa, Márta Mészáros, mundu mailako hainbat zinema jaialditan saritutako zuzendari hungariarra, eta Claire Simon frantziarra, sarituko ditu Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak ohorezko Mikeldia sariarekin.

Jaialdiaren 61. edizioa ostegun honetan hasiko da, azaroaren 7an, eta datorren ostiralerarte iraungo du, hau da, azaroaren 15ean bukatuz.
BERRIAK|NOTICIAS
Galdakao euskalduna, feminista, inklusiboa eta anitza izatea nahi du Udalak

Gero bat denontzat lelopean eman zuten argitara gobernu plan berria
Udal-gobernuak legealdi honetarako gobernu plana aurkeztu zuen atzo, Gandasegi eskolako areto nagusian. Aurkeztutako ehun neurrietako batzuk azaldu zituzten gobernuko zenbait kidek. Horien artean, herria euskalduna, feminista, inklusiboa eta anitza izatea dauka helburutzat Iñigo Hernandoren gobernuak.
Galdakoztarrekin «konpomiso irmo eta argia» hartu zuen Iñigo Hernando alkateak, eta horretarako ehun neurri aurkeztu zituzten, zazpi arlotan banatuta. Neurri horien helburu nagusia galdakoztarron bizi-kalitatea hobetzea dela adierazi zuen Hernandok. Aurrekontu parte-hartzaileetako proposamenak ere kontuan hartuko dituztela azpimarratu zuen Galdakaoko alkateak.
Lau alderdik (EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria eta Elkarrekin Podemos) osatu zuten udal gobernua pasa den ekainean, horren ondorioz, «lau programa, lau proiektu eta lau amets zeuden», adierazi zuen Edurne Espilla Galdakaoko Udaleko zinegotziak. Nabarmendu zuen lau proiektu egon arren, helburu amankomun batek eraman zituela udaletxera: «Galdakao eta Usansolo hobe baten alde lan egiteko gogoak».
Aurrekoaz gain, Espillak azpimarratu zuen proiektua denen artean «adostua eta aberatua» dela, eta herritarrekin sinatzen duten kontratua dela ere esan zuen.
Arestian aipatutako ehun neurrietako batzuk honako hauek dira: auzoak lotuko dituen autobusa, Elexaldeko igerilekuetako taberna zabaldu, Usansolo eta Gorosibai arteko pasabide konpondu, Etxebizitza solialen plana sortu, ekitaldi instituzionalak eta kultur ikuskizunak gorrentzat egokitzea, enpresa txiki eta ertainen sustapena, auzo bakoitzerako ekintza planak, euskal sortzaileen azoka, memoria historikoaren berreskuaratzea, Emakumeen Etxea sortu, Plazakoetxeko lurpeko pasabidea itxi…
Neurri horiek eta beste batzuk ikusgai egongo dira laster galdakaodenontzat.eus web atarian.


BILBAO
«Entire Days Together» film laburrak irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia

«Entire Days Together»-ek, Luise Donschen zuzendari alemaniarraren fikziozko film laburrak, irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia.

Bi euskal film laburrek irabazi dituzte jaialdiko beste sari nagusiak.
Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren «Mateoren ama» fikziozko lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du.

«Solo son peces» dokumental laburrak berriz Zine Espainiarraren Sari Nagusia lortu du, Ana Sernak eta Paula Iglesias-ek zuzendua.
Sari Nagusietatik kanpo, Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria Josu Martínez-en «Anti» fikziozko laburrak lortu du.
BILBAO
Bertan behera geratu da Márta Mészáros-en Mikeldi Saria. ZINEBI 61

Bertan behera geratu da Márta Mészáros zuzendari hungariarrari Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak emango zion Mikeldi Saria zinegilearen osasun arazoengatik.
Ostiral honetako ZINEBI 61 edizioaren bukaerako galan espero zen Mikeldi Saria Márta Mészáros-i ematea, antolakuntzak ez du argitu bertan behera geratzeak ekarriko dituen aldaketak.