Síguenos

BILBAO

Anti: «Euskara erailtzen saiatu dira, eta hauek dira autopsiarako probak». ZINEBI 61

Publicado

el

Hauek izan dira Josu Martínez-ek, Anti filmeko zuzendariak, medioen aurrean emandako prentsaurrekoan utzitako hitzak. Hitz hauek laburtzen dute Anti laburmetraiak esan nahi duen guztia.

Josu Martínez beste euskal zuzendariekin prentsaurrekoan.

Iraganeko Ipar Euskal Herrian kokatzen gaitu Anti-k, 1921urtean hain zuzen ere, Bizkarsoro herrian. Bizkarsoro-n euskararen erabilera da nagusi, ume eta nagusiek ez daukate frantses ideiarik, eta euskaraz mintzo dira famili eta lagun artea.

Lasaitasuna Parisetik datorren irakasle berriarekin bukatuko da, herrixkako umeak eskolan frantsesez hitz egitera behartuko dituena. Hizkuntza araua hausten duenak «anti» izeneko lepokoa jasoko du, umeen artean pasatzen joango dena egunean zehar, klaseak bukatzean anti-a daukan ikasleak zigor bat jasoz.

Anti-a.

Bitxia da haurren aurrean zelako erraza den kontzeptu bat kaltegarri bihurtzea, betidanik ezagututako ama hizkuntza egun batetik bestera arerio bezala ikustea.

Gogorra da sorgin ehiza hau benetan gertatu zela soilik planteatzea, nola gaur egungo euskararen egoera ahula horrelako egitateetatik datorrela konturatzea, bere kabuz oraindela milaka urte loratutako hizkuntza kanpo indarrek zimeldu nahi izan dutela ohartzea.

Filmaren eszena batean eskolako beste umeak euskaraz mintzatu den gaztetxotik ihes egiten ikus ditzazkegu, gaixotutako animalitxo bat izango balitz bezala, bakarrik hutsiz.

Kanpo indarrek sortutako indar eta arau berriek ahuldutako subjektua bera bezalakoen artean gorrotatua izatea lortzen duten momentuan sortuko da benetako gatazka, eta hau filmean islatuta ikus dezakegu gaztearen amak frantsesez mintzatzeko esaten dion momentuan.

Trailerra.

Oso errekomendagarria da Martínezek zuzendutako azken laburmetraia, iraganean gertatutako kasu ugarietako bat orainaldira ekarriz eta honi ahotsa emanez.

Anti, Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdian proiektatuko da Sekzio Ofizialaren barruan bihar, inaugurazio galan.

BILBAO

«Entire Days Together» film laburrak irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia

Publicado

el

«Entire Days Together»-ek, Luise Donschen zuzendari alemaniarraren fikziozko film laburrak, irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia.

Entire Days Together.

Bi euskal film laburrek irabazi dituzte jaialdiko beste sari nagusiak.

Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren «Mateoren ama» fikziozko lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du.

Mateoren ama.

«Solo son peces» dokumental laburrak berriz Zine Espainiarraren Sari Nagusia lortu du, Ana Sernak eta Paula Iglesias-ek zuzendua.

Sari Nagusietatik kanpo, Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria Josu Martínez-en «Anti» fikziozko laburrak lortu du.


Sigue Leyendo

BILBAO

Bertan behera geratu da Márta Mészáros-en Mikeldi Saria. ZINEBI 61

Publicado

el

Bertan behera geratu da Márta Mészáros zuzendari hungariarrari Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiak emango zion Mikeldi Saria zinegilearen osasun arazoengatik.

Ostiral honetako ZINEBI 61 edizioaren bukaerako galan espero zen Mikeldi Saria Márta Mészáros-i ematea, antolakuntzak ez du argitu bertan behera geratzeak ekarriko dituen aldaketak.

Sigue Leyendo

BILBAO

Mateoren ama: nortasun paradoxa. ZINEBI 61

Publicado

el

Loreak eta Handia zuzendu ondoren, La Trinchera Infinita filmarekin gailendu ziren Arregi, Goenaga eta Garaño hirukotea azkenengo Zinemaldian, sekzio ofizialeko hainbat sari lortuz. Baina gutxik dakite festibal berdiñeko «Zinemira Kimuak» sailean hirukoteko Arregi eta Goenagak beste laburmetrai bat estreinatu zutela, Mateoren Ama, 61. ZINEBI-n ikusteko aukera izan duguna.

Angel Mari-ren larruan jartzen gaitu laburmetraiak, bere ama zahar-egoitza batean sartuta daukan gizon baten gorputzean. Egun batean  indarrak hartu eta amaren zahar-etxera bisitan joatea erabakiko duena.

Mateoren Ama.

Sinopsi aldetik laburmetrai ohiko baten antza dauka filmak, baina minutuak aurrera doazen einean eta Lanthimos film estilo bat hartuz nortasun paradoxa bat sortuko da; Angel Mari-ren amak ez ditu semeak esaten dizkion oroitzapenak gogoratuko, baina zahar etxeko beste emakume batek gogoratzen ditu.

Aitor Arregi zuzendariak 61. ZINEBI-n emandako prentsaurrekoko argazkia.

Paradoxa planteatzen den momentutik misterio eta suspentse giro bat sortuko da, zuzendariek inoiz landu ez duten film estilo arraro bat planteatuz. Ikusleak ez daki nor dabilen gezurretan, nor den benetako ama edo seme bada zoratuta dagoena.

Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren «The Killing of a Sacred Deer» filmaren antz handia dauka laburmetraiak, bai planteamendu aldetik eta bai ikusizko lenguaia zinematografikotik ere.

The Killing of a Sacred Deer.

Aipatzekoa da zuzendarien opera prima dela kanpo istorio bat pantaila handira eramateko orduan, zeren eta Mateoren Ama izeneko laburmetraia Ibai Zaldua-ren Ama izeneko ipunetik dator.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

BIDEOA | Galdakaoko Musika Astea aurkeztu da

Facebook Twitter WhatsApp Email

BERRIAK|NOTICIAS_

Campeonato de España Absoluto de Invierno

Facebook Twitter WhatsApp Email Naia Rodríguez y Mikel Ponce, son los dos representantes de Galdakao Igeriketa Taldea en el LXIII...

BERRIAK|NOTICIAS_

Movilidad Urbana integral: sostenible, inclusiva y con perspectiva de género

Facebook Twitter WhatsApp Email Con el objetivo de mejorar la movilidad de las y los galdakoztarras, el ayuntamiento está trabajando...

BERRIAK|NOTICIAS_

Resultados de los presupuestos participativos

Facebook Twitter WhatsApp Email Las y los galdakoztarras ya han decidido en qué invertir un millón de euros de los...

BERRIAK|NOTICIAS_

Duatloi Txikian ateratako dirua Dya-ri eman diote

Facebook Twitter WhatsApp Email Galdakao, 2019ko azaroaren 6a.- Mozoilo Triatloi Taldeak antolatuta urrian Galdakaon egin zen Duatloi Txiki lasterketan ateratako...

BERRIAK|NOTICIAS_

El Ayuntamiento aplicará una bonificación del 50% a los vehículos híbridos

Facebook Twitter WhatsApp Email Han sido diversos los temas tratados en el pleno de octubre: se ha declarado concejal no...

BERRIAK|NOTICIAS_

Kataluniarekiko elkartasuna konpromisoa EH Bilduk, EAJk, Usansolo Herriak eta Podemosek

Facebook Twitter WhatsApp Email Kataluniako buruzagien aurka Espainiako Auzitegi Gorenak kaleratutako zigor epaia “bidegabekeria itzela” dela sinetsita, “desadostasun osoa” adierazi...

BERRIAK|NOTICIAS_

Torrezabal liburutegia asteburu eta jaiegunetan ere zabalduko da

Facebook Twitter WhatsApp Email Galdakoztarrek izango dute non ikasi asteburu eta jaiegunetan ere. Urtetan ikasleek egindako eskaera aintzat hartu, eta...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend