Síguenos

BILBAO

Bertan behera geratu da Márta Mészáros-en Mikeldi Saria. ZINEBI 61

Publicado

el

BILBAO

«Entire Days Together» film laburrak irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia

Publicado

el

«Entire Days Together»-ek, Luise Donschen zuzendari alemaniarraren fikziozko film laburrak, irabazi du Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdiko Sari Nagusia.

Entire Days Together.

Bi euskal film laburrek irabazi dituzte jaialdiko beste sari nagusiak.

Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren «Mateoren ama» fikziozko lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du.

Mateoren ama.

«Solo son peces» dokumental laburrak berriz Zine Espainiarraren Sari Nagusia lortu du, Ana Sernak eta Paula Iglesias-ek zuzendua.

Sari Nagusietatik kanpo, Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria Josu Martínez-en «Anti» fikziozko laburrak lortu du.


Sigue Leyendo

BILBAO

Mateoren ama: nortasun paradoxa. ZINEBI 61

Publicado

el

Loreak eta Handia zuzendu ondoren, La Trinchera Infinita filmarekin gailendu ziren Arregi, Goenaga eta Garaño hirukotea azkenengo Zinemaldian, sekzio ofizialeko hainbat sari lortuz. Baina gutxik dakite festibal berdiñeko «Zinemira Kimuak» sailean hirukoteko Arregi eta Goenagak beste laburmetrai bat estreinatu zutela, Mateoren Ama, 61. ZINEBI-n ikusteko aukera izan duguna.

Angel Mari-ren larruan jartzen gaitu laburmetraiak, bere ama zahar-egoitza batean sartuta daukan gizon baten gorputzean. Egun batean  indarrak hartu eta amaren zahar-etxera bisitan joatea erabakiko duena.

Mateoren Ama.

Sinopsi aldetik laburmetrai ohiko baten antza dauka filmak, baina minutuak aurrera doazen einean eta Lanthimos film estilo bat hartuz nortasun paradoxa bat sortuko da; Angel Mari-ren amak ez ditu semeak esaten dizkion oroitzapenak gogoratuko, baina zahar etxeko beste emakume batek gogoratzen ditu.

Aitor Arregi zuzendariak 61. ZINEBI-n emandako prentsaurrekoko argazkia.

Paradoxa planteatzen den momentutik misterio eta suspentse giro bat sortuko da, zuzendariek inoiz landu ez duten film estilo arraro bat planteatuz. Ikusleak ez daki nor dabilen gezurretan, nor den benetako ama edo seme bada zoratuta dagoena.

Yorgos Lanthimos zuzendari greziarraren «The Killing of a Sacred Deer» filmaren antz handia dauka laburmetraiak, bai planteamendu aldetik eta bai ikusizko lenguaia zinematografikotik ere.

The Killing of a Sacred Deer.

Aipatzekoa da zuzendarien opera prima dela kanpo istorio bat pantaila handira eramateko orduan, zeren eta Mateoren Ama izeneko laburmetraia Ibai Zaldua-ren Ama izeneko ipunetik dator.

Sigue Leyendo

BILBAO

Anti: «Euskara erailtzen saiatu dira, eta hauek dira autopsiarako probak». ZINEBI 61

Publicado

el

Hauek izan dira Josu Martínez-ek, Anti filmeko zuzendariak, medioen aurrean emandako prentsaurrekoan utzitako hitzak. Hitz hauek laburtzen dute Anti laburmetraiak esan nahi duen guztia.

Josu Martínez beste euskal zuzendariekin prentsaurrekoan.

Iraganeko Ipar Euskal Herrian kokatzen gaitu Anti-k, 1921urtean hain zuzen ere, Bizkarsoro herrian. Bizkarsoro-n euskararen erabilera da nagusi, ume eta nagusiek ez daukate frantses ideiarik, eta euskaraz mintzo dira famili eta lagun artea.

Lasaitasuna Parisetik datorren irakasle berriarekin bukatuko da, herrixkako umeak eskolan frantsesez hitz egitera behartuko dituena. Hizkuntza araua hausten duenak «anti» izeneko lepokoa jasoko du, umeen artean pasatzen joango dena egunean zehar, klaseak bukatzean anti-a daukan ikasleak zigor bat jasoz.

Anti-a.

Bitxia da haurren aurrean zelako erraza den kontzeptu bat kaltegarri bihurtzea, betidanik ezagututako ama hizkuntza egun batetik bestera arerio bezala ikustea.

Gogorra da sorgin ehiza hau benetan gertatu zela soilik planteatzea, nola gaur egungo euskararen egoera ahula horrelako egitateetatik datorrela konturatzea, bere kabuz oraindela milaka urte loratutako hizkuntza kanpo indarrek zimeldu nahi izan dutela ohartzea.

Filmaren eszena batean eskolako beste umeak euskaraz mintzatu den gaztetxotik ihes egiten ikus ditzazkegu, gaixotutako animalitxo bat izango balitz bezala, bakarrik hutsiz.

Kanpo indarrek sortutako indar eta arau berriek ahuldutako subjektua bera bezalakoen artean gorrotatua izatea lortzen duten momentuan sortuko da benetako gatazka, eta hau filmean islatuta ikus dezakegu gaztearen amak frantsesez mintzatzeko esaten dion momentuan.

Trailerra.

Oso errekomendagarria da Martínezek zuzendutako azken laburmetraia, iraganean gertatutako kasu ugarietako bat orainaldira ekarriz eta honi ahotsa emanez.

Anti, Bilboko dokumental eta film laburren 61. Nazioarteko Jaialdian proiektatuko da Sekzio Ofizialaren barruan bihar, inaugurazio galan.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

On Kafe se hace con el premio Pintxo Lanperna

Facebook Twitter WhatsApp Email El concurso Pintxo Lanperna de este año ha dejado cuatro premios y tres premiados: los bares...

BERRIAK|NOTICIAS_

Nuevo audio de Aitziber Bilbao

Facebook Twitter WhatsApp Email Un jueves más, a las 10 de la mañana, nos ha visitado Aitziber Bilbao. Esta vez...

BERRIAK|NOTICIAS_

Elkarrizketa Iñigo Hernandori, Galdakaoko alkatea

Facebook Twitter WhatsApp Email Gaur goizean Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea, lehenengoz eukin dogu Mozoilo Irratian. Hona elkarrizketa. Ir a descargar

BERRIAK|NOTICIAS_

Paco Roman, memoria histórica

Facebook Twitter WhatsApp Email Cada jueves por la mañana, Paco Román nos hablará de memoria histórica. Esta es la primera...

BERRIAK|NOTICIAS_

Euskararen Nazioarteko Eguna 2019

Facebook Twitter WhatsApp Email #Galdakao-n euskara (ber)piztuz. Gora #euskara!! pic.twitter.com/Nivry1aNlc — Galdakaoko Udala (@GDKOUdala) December 3, 2019

BERRIAK|NOTICIAS_

Gandasegi Eskolak hainbat jarduera antolatu ditu Euskeraren Eguna ospatzeko

Facebook Twitter WhatsApp Email Eta bertan egon gara. Hona argazkiak.

BERRIAK|NOTICIAS_

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Galdakaoko Udalak kaleratu duen deklarazio instituzionala

Facebook Twitter WhatsApp Email Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika. Eta, batez ere, ezpainez...

BERRIAK|NOTICIAS_

«Mundu bat» Galdakaoztar elkarteak, barriro gabonetako merkatu-txikia antolatuko du

Facebook Twitter WhatsApp Email Mundu bat” Galdakaoztar elkarteak, barriro gabonetako merkatu-txikia antolatuko du; aurten Mozanbikera bidaliko dute lortzen dan dirua....

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend