Síguenos

BERRIAK|NOTICIAS

Emakume Master Cup pilota txapelketako final erdiak, igandean, Galdakaon

Publicado

el

Emakumezko pilotari onenak Galdakaon lehiatuko dira igande eguerdian; Kurtzeko pilotalekuan izango dira Emakume Master Cup txapelketaren final erdiak. Galdakaoko Adiskide pilota elkarteko neskatoak ere horien ondoan aritzeko aukera izango dute, txapelketako antolatzaileek final erdiko partiden aurretik lagunarteko partidak egiteko gonbita egin baitiete herriko neskatoei. Hori antolatzen ari da Galdakaoko pilota elkartea. 

Txapelketaren baitan, lau partida izango dira 12:00etatik aurrera Kurtzeko pilotalekuan: Leire Garai eta Miriam Arrillaga aurrez aurre arituko dira goi mailako pilota mixtoari dagokion lehen partidan, eta bigarrenean, Laia Salsamendi Miren Larrarteren aurka. 

Pilota goxuari dagokion ataleko lau pilotariren artean hiru, bizkaitarrak dira. Lehen partidan Patri Espinar usansoloarra Olatz Arrizabalagaren kontra arituko da. Bigarrenean, Leire Etxaniz eta Iera Agirre izango dira aurrez aurre. 12:00etan hasiko dira lehia partidak, eta ETBk zuzeneko emanaldia egingo du bere lehen katean.

Final erdi horien aurretik herriko neskatoak jardun daitezen lanean ari da Adiskide elkartea, eta, oraindik erabat baieztatu gabe dagoen arren, partidaren bat izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. 11:00etatik aurrera izango lirateke lagunarteko partida horiek.

Halako txapelketen garrantzia nabarmendu du Iker Amarika Emakume Master Cup-en antolatzaileak, Galdakaoko udaletxean egindako agerraldian. “Neskatoak eta emakumeak frontoira hurbildu daitezela eta jokatu dezatela da helburua. Bide asko dago oraindik egiteko, baina pixkanaka ari gara aukerak sortzen”, adierazi du. Norabide horretan pilota elkarteak egiten ari diren lana eskertu du, Galdakaoko Adiskide taldearena espresuki nabarmenduta.

Frontoietan emakumeen presentzia areagotzen ari dela agerikoa da, eta zenbakiek ere argi uzten dute hori. Aurten, esaterako, 92 pilotarik parte hartu dute Emakume Master Cup txapelketan. Inoiz baino gehiago. “Errekorrak” hausten jarraitzeko asmoa azaldu du Amarikak, eta zentzu horretan Galdakaoko Udalak erakutsitako “konpromisoa” goratu du.

Edurne Espilla zinegotziak azaldu du apustu horren zergatia: “Halako edozein krirol praktika ekartzea onuragarria da herriarentzat eta bertako herritarrentzat. Are gehiago emakumeen kirola denean”. Emakume kirolarien lana ikusgarri egitearen garrantzia ekarri du mahai gainera Galdakaoko Udalaren ordezkariak, eta hartan laguntzea eskatu du: “Kirol karreran aurrera egiteko plazak behar dira, eta gu, hor egongo gara”.

“Kirolak, berez, ez du generorik”, esan du irmo Espillak; “baina oraindik genero kutsadura izaten du”. Eta herriko pilota elkartea jarri du adibide. Bost neskato ari dira egun Adiskide elkartearekin pilotan: “lehen baino gehiago, baina seguru nago, etorkizunean baino askoz gutxiago”.

Galdakaoko pilota elkartean ari diren bost neskatoak eredutzat jarri, eta haien lana goratu du udalaren izenean: “Eskerrak eman nahi dizkiet bost neskato horiei herriari egiten dioten ekarpenagatik estereotipoak apurtuz”. Emakume Master Cup txapelketan ari diren pilotari guztiei ere eman dizkie eskerrak pilota emakumeena ere badela erakutsi eta eredu izateagatik.

BERRIAK|NOTICIAS

On Kafe se hace con el premio Pintxo Lanperna

Publicado

el

El concurso Pintxo Lanperna de este año ha dejado cuatro premios y tres premiados: los bares On Kafe, William IV y Sorgiñe. El jurado técnico ha otorgado el primer premio del concurso de pintxos de setas a On Kafe. Pero entendiendo que por la calidad conseguida también merecían una mención especial, ha premiado a otros dos bares: William IV ha recibido el segundo premio, y Sorgiñe el tercero. Éste último bar también se ha llevado el premio del jurado popular.

El jurado técnico ha valorado el protagonismo de la seta, la presentación, la profesionalidad del servicio, el sabor y la viabilidad económica de los 13 pintxos presentados. La ciudadanía, ha votado a favor del que más le ha gustado.

El reparto de premios tuvo lugar el miércoles por la tarde en la escuela de hostelería, y, además del alcalde de Galdakao, en el reparto de premios participaron el concejal de promoción económica, y representantes de Educación, de la Asociación de Comerciantes y de la Escuela de Hostelería de Galdakao.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Nuevo audio de Aitziber Bilbao

Publicado

el

Un jueves más, a las 10 de la mañana, nos ha visitado Aitziber Bilbao. Esta vez nos ha hablado de las diferentes violencias entre pareja y de género y las posibles maneras de afrontarlas.

Ir a descargar

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Elkarrizketa Iñigo Hernandori, Galdakaoko alkatea

Publicado

el

Gaur goizean Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea, lehenengoz eukin dogu Mozoilo Irratian. Hona elkarrizketa.

Ir a descargar

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

On Kafe se hace con el premio Pintxo Lanperna

Facebook Twitter WhatsApp Email El concurso Pintxo Lanperna de este año ha dejado cuatro premios y tres premiados: los bares...

BERRIAK|NOTICIAS_

Nuevo audio de Aitziber Bilbao

Facebook Twitter WhatsApp Email Un jueves más, a las 10 de la mañana, nos ha visitado Aitziber Bilbao. Esta vez...

BERRIAK|NOTICIAS_

Elkarrizketa Iñigo Hernandori, Galdakaoko alkatea

Facebook Twitter WhatsApp Email Gaur goizean Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea, lehenengoz eukin dogu Mozoilo Irratian. Hona elkarrizketa. Ir a descargar

BERRIAK|NOTICIAS_

Paco Roman, memoria histórica

Facebook Twitter WhatsApp Email Cada jueves por la mañana, Paco Román nos hablará de memoria histórica. Esta es la primera...

BERRIAK|NOTICIAS_

Euskararen Nazioarteko Eguna 2019

Facebook Twitter WhatsApp Email #Galdakao-n euskara (ber)piztuz. Gora #euskara!! pic.twitter.com/Nivry1aNlc — Galdakaoko Udala (@GDKOUdala) December 3, 2019

BERRIAK|NOTICIAS_

Gandasegi Eskolak hainbat jarduera antolatu ditu Euskeraren Eguna ospatzeko

Facebook Twitter WhatsApp Email Eta bertan egon gara. Hona argazkiak.

BERRIAK|NOTICIAS_

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Galdakaoko Udalak kaleratu duen deklarazio instituzionala

Facebook Twitter WhatsApp Email Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika. Eta, batez ere, ezpainez...

BERRIAK|NOTICIAS_

«Mundu bat» Galdakaoztar elkarteak, barriro gabonetako merkatu-txikia antolatuko du

Facebook Twitter WhatsApp Email Mundu bat” Galdakaoztar elkarteak, barriro gabonetako merkatu-txikia antolatuko du; aurten Mozanbikera bidaliko dute lortzen dan dirua....

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend