Síguenos

BERRIAK|NOTICIAS

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Galdakaoko Udalak kaleratu duen deklarazio instituzionala

Publicado

el

Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika.

Eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika. Aurten 60 urte betetzen dira Eusko Ikaskuntzak 1949. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3. egunarekin ospatzea erabaki zuela. Hortaz, bere eguna du gaur euskarak. Baina ongi asko dakigu euskal herritarrok eta euskal hiztunok gaur ospatzen duguna ez dela egunaren mugetara errenditzen. Jauzi egiten du euskarak egunaren mugez gaindi ere. Jauzi egiten du euskarak muga guztiez gaindi, gure ahoan bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti. Noranahiko euskara gurea, denona.

Zer genuke, bestela, gaur ospatzeko?

Bide luzea egina du euskarak, eta harekin batera euskal hiztunok eta euskaltzaleok, etorkizuna irabazteko etengabeko ahaleginean. Bide luzea du egina euskal gizarteak euskara plaza guztietara duintasun osoz eramateko. Eta asko lortu da. Jardunak berak erakutsi digu, erakusten digu egunero, ezinbestekoa dela bide horiek, gauzak egiteko moduak, etengabe eguneratzea, eraberritzea, irudimenez biziagotzea. Eta argi erakusten ari gara euskalgintzan ari garen guztiok prest gaudela, eta gogotsu, irakaspena barneratzeko eta praktikan mamitzeko.

Jarduerak adostu ditugu. Diagnostikoak hurbildu ditugu. Ekimenak josi ditugu elkarrekin. Elkarrekin ebaluatu dugu egindakoa. Elkarrekin hobetuko dugu hobetu beharrekoa.

Eta gizarteak erantzun sendoa eman du, onetsiz euskararen erabilera era iraunkor eta argian handiagotzeko estrategia eta molde berriak.

Badugu, bai, zer ospaturik aurtengo Euskararen Nazioarteko Egun honetan ere.

Ezagutzen ez genuen modu batean aktibatu zituen iazko gizarteariketa arrakastatsuak euskal hiztunak, neurri batekoak nahiz bestekoak. Aktibatu zituen, baita ere, herri aginteak eta askotariko gizarteerakundeak, ikuspegi berri batetik. Eta, batez ere, estrategiak eta diskurtsoak eraberritzeko joera eta prestasuna aktibatu zituen.

Aldekotasuna, horrela, konpromiso eragingarri eta praktiko bihurtzeko bidean jarri zen.

Badator, hurbileko ostertzean, ekimen haren jarraipena. Euskaraldia berraktibatuko dugu, berriz ere denon arteko adostasun eta lankidetzan, eta hurrengo urteko Euskararen Nazioarteko Egunak izango du, ezinbestez, toki propioa ariketa sozial erraldoi horren ingurumarian.

Ez da, baina, horretara mugatzen euskararen erabilera areagotzeko eginahala. Ezin inola ere horretara mugatu. Alorrez alor landu beharra dago erabileraren landarea, sendo haz dadin.

Ugari dira berariazko lanketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia, lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita.

Arlo sozioekonomikoak eta euskararen erabilerak elkarri egin behar dioten ekarriaren garrantzia ez da gutariko inorentzat ezezaguna. Bai baitakigu ez dela hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik.

Sendoak dira, alor horretan ere, eragile nagusiak egiten ari diren urratsak. Eta horietan lehena, zalantzarik gabe, euskararen erabilera askotariko erakundeen izaeraren ezaugarrien artean txertatzea dago.

Bide berriak, modu berriak, arlo sozioekonomikoan ere.

Estrategia berriak, beraz. Konpromiso berriak. Konpromisoari erantzuteko molde berriak. Praktika berriak.

Azken batean, aldekotasun eraldatzailea da gure gizartea, euskal hiztunok eta euskaltzaleok aktibatuz, bideratzen ari dena.

Bertan du euskarak etorkizuna.

Bide eta praktika berrietatik datorren etorkizuna.

Ongi etorri etorkizunera!

Hori horrela, Galdakaoko udal honek, honako konpromisoak hartzen dituela adierazten du 2019ko euskararen nazioarteko egun honetan:

1. Herritarrak euskaraz bizitzeko dituen hizkuntza-eskubideak bermatzeko bide-orria zehaztea, finkatzea eta garatzea.

2. Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Plan Estrategikoa garatu, euskara zerbitzu-hizkuntza izateaz gain lan-hizkuntza ere izan dadin Planean bertan ezarritako udaleko arloetan.

3. Erakundeak lehentasunez erabiltzea euskara, bere jakinarazpen eta gainerako erakunde, hornitzaile zein elkarteekiko harremanetan.

4. Gure administrazio publikoaren kontratuetan hizkuntza-irizpideak zehaztea eta ezartzea.

5. UEMA babestu, indartu eta zabaltzea.

6. Euskararen erabilera eta presentzia bermatu aurkezpen publikoetan eta ematen ditugun prentsa komunikatuetan.

7. Urte anitzeko hitzarmenak sustatzea euskarazko tokikomunikabideen jasangarritasun ekonomikoa eta egonkortasuna bermatzeko.

8. Kirolaren euskalduntze-bidean lan egitea, federazioarekin eta tokiko klubekin elkarlanean.

9. Euskarazko aisialdi-zerbitzuak sustatu eta zabaltzea.

10.Familia-eremuetan euskararen erabilera eta transmisioa sustatzea.

11.Migratzaileek euskara ikasteko eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera izan dezaten ekimenak aktibatzea.

12.Enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak aktibatzea, euskara laneko eta zerbitzuetako hizkuntza izan dadin.

13.Herriko gizarte eragile eta euskalgintzarekin batera elkarlanari eustea.

BERRIAK|NOTICIAS

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Publicado

el

Por

Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte luzatuko dira, bai Galdakaon eta baita auzo ezberdinetan ere.

Ondorengo argazkian klik eginda, aurtengo inauterien egitaraua ikusgai:

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

Send this to a friend