Síguenos

BERRIAK|NOTICIAS

‘Soinu anitzak’ ozenago entzungo dira gaur Musika Eskolan

Publicado

el

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta Galdakaok modu alai, bateratu eta inklusibo batean gogoratuko du, egunerokoan etxe duen lekuan, Musika Eskolan.

Ez da kasualitatea. Galdakaoko Musika Eskola aitzindari da desgaitasun intelektuala duten pertsonekiko edo ikasteko zailtasunak dituztenekiko lanketan. Aniztasuna oinarri izanda, guztiak elkar aberasteko programa berritzailea du, eta programa horrekin 15 urte daramatza musikaren bidez inklusioa lantzen.

Ohiko musikoterapiaz gain, musika hizkuntza egokitua lantzen du, oso metodologia berritzaile batekin; desgaitasunen bat duten pertsonak musikaren munduan murgiltzea lortzen du, besteak beste, kolore eta tamainekin jolasten duen metodologia egokitu baten bidez.

Halakorik ez dago inguruan; bakarra da Bizkaian. Hartara, hainbat herritako ikasleak ditu formazio horretan: Durango, Basauri, Lezama, Lemoa, Larrabetzu, Zornotza, Arrigorriaga zein Arrankudiagakoak, esate baterako. Hiriburuan bertan ere ez dago halako metodologia berritzaile eta arrakastatsua duen eskolarik. Hortaz, herri guzti horietakoak diren eta desgaitasunen bat duten 33 pertsona daude, gaur egun, Galdakaoko Musika Eskolan; 5 eta 56 urte arteko ikasleak.

Zutabe asko ditu 15 urte dituen esperientziak: ikasleen familiak, musika eskola, udala, ikastetxeak eta desgaitasunen inguruko elkarteak. Guztien elkarlanarekin lortu da arrakasta, bi norabidetan: ikasleengan beraiengan eta gizartean.

Maiteder Lertxundi Musika Eskolako irakaslearen hitzetan nabari da eragina, eta asko. “Bakoitzaren autoestimuan ikusten da, euren buruekiko garapenean; baina horrez gain, gizarteratzen ere laguntzen die beraiei eta familiei. Normaltasuna ematen die eta eurek ere harro esan dezakete musika ikastera doazela gainontzekoek bezala. Horrek pertenentzia sentimendua sortzen du”.

Musika Eskolako ohiko ikasleak dira 33 pertsona horiek eta “oso ilusionatuta” daude gaurko antolatutako ekitaldiarekin. Urduri. Ikasurtean eskolako ikasle askok landu duten proiektu baten emaitza izango da; gertukoa eta polita. Izan ere, eskola guztiaren apustua dago ekitaldiaren atzean, eta irakasle eta ikasle asko inplikatu dira bertan. Desgaitasuna zer den lantzen aritu dira ikasgela askotan, ipuinen eta bestelakoen bidez… Hausnartu ondoren, nork bere ideia batzen duen esaldia eman dio irakasleari, eta horrela, ikasleren ekarpenekin, abesti bat egin dute: Soinu anitzak. Esaldiak biltzen dituen power pointa erakusten duten aldi berean kantatuko dute, gaur arratsaldean, Soinu anitzak abestia ehundik gora ikaslek.

Eskolaren barne mailako ekitaldia izango da, ikasleek kontzientzia hartzeari begirakoa, eta guztien artean ilusioz egina. “Gizartearen aniztasuna lantzen ari gara musika eskolan, eta udalaren laguntza ere badugu”, adierazi du Lertxundik. “Galdakaoko Udala inklusioa lantzen duen udala da eta hori guztiontzat da aberasgarria”.

BERRIAK|NOTICIAS

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Publicado

el

Por

Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte luzatuko dira, bai Galdakaon eta baita auzo ezberdinetan ere.

Ondorengo argazkian klik eginda, aurtengo inauterien egitaraua ikusgai:

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Publicado

el

Foto de la cuenta de Twitter de EAJ-PNV de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.

El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.

El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.

Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.

Sigue Leyendo

BERRIAK|NOTICIAS

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Publicado

el

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.

Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.

Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.

Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.

Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian«Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.

Sigue Leyendo

BERRI + NOTICIAS

BERRIAK|NOTICIAS_

Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu

Facebook Twitter WhatsApp Email Ibon Garcia udaleko zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu. Ostegunean hasi eta eta martxoaren zazpira arte...

BERRIAK|NOTICIAS_

Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de...

BERRIAK|NOTICIAS_

Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Facebook Twitter WhatsApp Email Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an,...

BERRIAK|NOTICIAS_

Iñigo Hernando solicita reunirse con Unai Rementeria para hablar sobre el Metro

Facebook Twitter WhatsApp Email Según hemos conocido los últimos días, se están dando pasos para que el Metro llegue a...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento pide al Parlamento Vasco que piense en la ciudadanía sobre traer el metro a Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Nota enviada por el ayuntamiento de Galdakao El Parlamento Vasco analizará, mañana, las posibilidades de traer...

BERRIAK|NOTICIAS_

Muere un trabajador en accidente laboral en Galdakao

Facebook Twitter WhatsApp Email Según informa Naiz.eus, un trabajador ha fallecido en un accidente laboral que se ha registrado esta...

BERRIAK|NOTICIAS_

Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozedurari hasiera eman zaio

Facebook Twitter WhatsApp Email Bidearen hasiera formalizatu du Galdakaoko Udalak: Usansolok zer-nolako egituraketa izan nahi duen erabaki ahal izateko prozedura...

BERRIAK|NOTICIAS_

El ayuntamiento reconoce públicamente la trayectoria del ciclista Alfonso Postigo

Facebook Twitter WhatsApp Email Gracias a su incesante esfuerzo y capacidad de superación, el galdakoztarra Alfonso Postigo se ha colocado...

ASTEKO IRAKURRIENAK

Open

PLAY

Send this to a friend