BERRIAK|NOTICIAS
Galdakaoko Udalak eta Barrualde-Galdakao ESI-AK akordioa sinatu dute

- Bi erakundeek gaur sinatu duten elkarlanerako akordioa Galdakaoko Udalak enplegua sustatzeko duen programaren baitan kokatzen da eta Lanbideren laguntza du
- Akordioari esker, Galdakao-Usansolo Ospitalean trafikoa ordenatu eta informazioa ematen arituko dira 6 hilabetez zortzi pertsona.
Galdakao, urtarrilak 27:
Galdakaoko Udalak eta Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) elkarlanerako akordioa sinatu dute lanpostuak sustatzeko Galdakaoko Udalak duen programaren barruan. Usansolon dagoen ESIak Bizkaiko barrualdeari eta Aiara bailarari ematen dio osasun zerbitzua eta bat egin du Galdakaoko Udalaren programarekin. Udalak 16 langile erraztaile kontratatu ditu programa horren bidez, ikastetxeen inguruetako eta ospitaleko trafikoan laguntzeko asmoz. 16 langile horietatik 8 ospitalean arituko dira lanean.
Datozen sei hilabeteetan ospitalaren kanpoaldean egongo diren langile horien egitekoa aparkalekuak kudeatzea, horiei buruz informatzea eta herritarrei libre dauden lekuen berri ematea da; baita egon litezkeen gertaeren berri ematea ere. Astelehenetik ostiralera arituko dira lanean ospitaleko aparkalekuetan, 07:30etik 13:30era.
“Halako ekimenek gure erakundeak gizartearekiko duen ardura egonkortzen laguntzen dute eta bi zeregin betetzen dituzte: batetik, lekuan lekuko enplegua sustatzen dute, eta bestetik, ospitalaren inguruan aparkalekuekin dagoen egoera konplexua hobetzen laguntzen dute”, nabarmendu du Jon Guajardok, Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerenteak. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak elkarlanaren onurak txalotu, eta akordioa lehenengoz ofizial egin izanaren garrantzia nabarmendu du. Bi aldeak azaldu dira elkarlanean jarraitzeko gogotsu.
NOTA DE PRENSA
EL AYUNTAMIENTO DE GALDAKAO Y LA OSI BARRUALDE-GALDAKAO FIRMAN UN ACUERDO DE COLABORACIÓN PARA LA CONTRATACIÓN DE AGENTES CÍVICOS Y CÍVICAS
- Este acuerdo de colaboración, firmado hoy por ambas organizaciones, se enmarca en un programa de fomento del empleo del consistorio galdakoztarra.
- A través de este acuerdo se han asignado, durante 6 meses, a 8 personas que realizarán labores de información y ordenación del tráfico en el Hospital Galdakao-Usansolo.
Galdakao, 27 de enero:
El Ayuntamiento de Galdakao y la organización Sanitaria integrada (OSI) Barrualde-Galdakao, que presta atención sanitaria -tanto en atención primaria como hospitalaria- a la población de la Comarca Interior de Bizkaia y Valle de Ayala, han firmado un acuerdo de colaboración enmarcado en un programa de fomento del empleo del consistorio galdakoztarra. A través de este programa, se ha contratado a 16 agentes cívicos y cívicas de entornos escolares y vialidad, 8 de estas personas se han asignado al centro hospitalario.
Entre las funciones de estos y estas agentes cívicas, que trabajarán en las inmediaciones del Hospital durante los próximos seis meses, están informar y gestionar del aparcamiento, ayudando y orientando a la ciudadanía sobre los espacios libres de aparcamiento e informando de incidencias en caso de que se produzcan. Quienes acudan a este centro sanitario podrán contar con su ayuda, en horario de lunes a viernes de 07:30 a 13:30h.
“Iniciativas como esta contribuyen a consolidar la responsabilidad social corporativa de nuestra organización y cumplen con una doble función. Por un lado, fomentar el empleo local y por otro, mejorar la compleja situación de aparcamiento en el entorno del centro hospitalario, teniendo como eje a su población de referencia” destaca Jon Guajardo, Director Gerente de la OSI Barrualde-Galdakao. Por su parte, el alcalde de Galdakao Iñigo Hernando ha hecho mención de los beneficios del trabajo en común y ha remarcado la importancia de haber oficializado el acuerdo por primera vez. Ambas partes han mostrado su intención de seguir colaborando.
BERRIAK|NOTICIAS
Ibon Garcia zinegotziak inauterien nondik norakoak azaldu ditu
BERRIAK|NOTICIAS
Basura en la puerta del Batzoki de Galdakao

Informa El Correo, en una noticia escrita por el jefe de prensa del anterior equipo de gobierno del PNV-PSE, que la pasada noche aparecieron bolsas de basura en la puerta del Batzoki de Galdakao. La noticia achaca los ataques a «Anonymus Euskal Herria», un grupo de Telegram que denuncia las muertes en accidentes laborales de trabajadores.
El acto de colocar basura en la puerta del Batzoki denuncia la desaparición de dos trabajadores en el derrumbe de Zaldibar. Recuerda también a los 11 trabajadores fallecidos en accidente laboral, según informan desde el grupo de Telegram.
El PNV de Galdakao denuncia en su cuenta de Twitter la colocación de las bolsas de basura en la puerta del Batzoki.
Helene Alberdi, hija de uno de los dos desaparecidos en el derrumbe de Zaldibar, denuncia en Twitter que las instituciones han abandonado a las dos familias.
BERRIAK|NOTICIAS
Altsasuko Inauteriei buruzko hitzaldia

Berrogei urteren ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko inauteriaren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren aurrerapena eskainiko du otsailaren 14an, inauteri ezagun hau ulertu eta zelan berreskuratu zuen azaltzeko.
Ohitura zaharrei dagokionez, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat zen Altsasuko inauteria, 1916. urtean azkenekoz egin zena Altsasun bertan. Ordea, 60 urtez desagertuta egon ostean, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak berreskuratu zuen 1976. urtean, ikerketa lan sakon baten ondorio. Honela izanda, Andra Mariko kideek 1982an Altsasuko inauteria bere osotasunean berriro interpretatzea lortu zuten.
Emaitza zoragarri eta historiko hura erakutsi eta bere jatorrira bueltatzeko asmoz, urte berean Andra Mari taldea Altsasura joan zen, bertako karnabala bertatik bertara altsasuarrei erakusteko. Inauterien helburuetariko bat kontzientziak piztea ere denez, galdakoztarrek Altsasuko gazteak zirikatu eta euren inauteri historiko bezain esanguratsua eurek be interpretatzea lortu zuten. Eta horrela bilakatu dira gaur egun hain ezagun bere garaian ezezagunak ziran Momotxorroak, esaterako, Altsasuko eta Galdakaoko herritarren arteko hartu emonari esker.
Berrogei urteren ostean, eta Andra Mari Dantza Taldearen 65. urteurreneko ekitaldien barne, alkarte galdakoztarrak berreskuratze lan horren berri emango du hitzaldi baten bitartez, baita Altsasuko inauteriaren sinbologia landu eta honen harira taldea prestatzen dabilen dokumental baten aurrerapena eman ere.
Hitzordua ostiral honetan izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian. «Altsasu: normalizatutako inauteriak ulertzen» izeneko hitzaldia Oier Araolazak, Kepa Otaegik eta Mikel Zamalloak emango dute.